Mandrake Linux

CD-ROM honetan Copyright (C) 2001 Mandrakesoft S.A. eta beste batzuk dituzu. Banaketa kontuetarako, jatorrizko paketeetan dauden norbanakoen copyright-en inguruko oharrak aztertu. Mandrakesoft eta Red Hat Software-ren copyright-a duten tresnen banaketa-arauak KOPIATU fitxategian daude.

Mandrake eta bere logotìpoa Mandrakesoft S.A.ren marka erregistratuak dira.
Red Hat, RPM eta glint Red Hat Software, Inc.-en marka erregistratuak dira.


  1. Direktorioaren antolaketa
  2. Instalazioa
  3. Iturburuak
  4. Laguntza
  5. Kontaktua


1. Direktorioaren antolaketa

Direktorio hau honela dago antolatuta:

|--> Mandrake/  
|   |--> RPMak/ pakete bitarrak
|   |--> oinarria/ fitxategi-sistemaren konfigurazio-artxibo txikiak
|   `--> mdkinst/ instalazio grafikoetan erabilitako irudia
|--> abioa/ abioko irudiak eta nukleoa
|--> irudiak/ ramdisk irudiak
|--> dok/ instalaziorako laguntza-fitxategiak hainbat hizkuntzatan
|--> dosutils/ DOSeko instalazio-utilitateak
|--> misc/ iturburu-fitxategiak, instalazio-zuhaitzak
|--> lnx4win/ Windows(TM) instalatzailea
|--> tutoriala/ Mandrake Linux-ren demoak eta tutoriala
|--> BERTSIOA uneko bertsio-zenbakia.
|--> RPM-GPG-GAKOAK GNUPG gakoa Mandrake RPMentzat
|--> KOPIATU copyright-ari buruzko argibideak
|--> INSTALL.txt instalatzeko jarraibideak
`--> README.txt fitxategi hau testu-moduan dago

Partizioa edo NFS bolumena nahi badituzu, "Mandrake/"-n lortu beharko duzu guztia; sisteman beharko dituzun disko-irudiak ere "irudiak/"-en lortu beharko dituzu.

[orrialdearen goialdera]


2. Instalazioa

Ikus install.htm fitxategia.

BATERAGARRITASUN-OHAR GARRANTZITSUA:

Mandrake-k pentium mailako PUZen abiadura-optimizazioak ditu (hau da, Pentium(tm) eta bateragarriak, AMD K6, Cyrix M2, PIII...), horregatik EZ DA IBILIKO i386 eta i486 mailako ordenagailuetan. Hala ere, gure zerbitzarietan deskargatzeko moduan eta CD-ROM merkeetan eskuratzeko moduan izango duzu PUZ horietarako konpilatutako bertsio berezi bat.

[orrialdearen goialdera]


3. Iturburuak

Mandrake Linux-ren pakete berezi guztiek daramatzate iturburuak iturburuko CDan (PowerPack Edition).

Gure FTP zerbitzarietan iturburuko edozein pakete deskargatu ahal izango duzu.

Interneterako atzipen egokia ez baduzu, Mandrake Linux-k iturburu-fitxategia bidaliko dizu prezio onean.

[orrialdearen goialdera]


4. Laguntza

Web atzipena duzuenok, begiratu hemen:

Gure banaketa-zerrendak lortzeko, hona hemen helbidea:

Web atzipenik ez baduzu, banaketa-zerrenda nagusiaren harpidetza egin dezakezu. Horretarako, bidali mezu bat helbide honetara: sympa@linux-mandrake.com, mezuaren gorputzean:

       subscribe new bie

idatzita.

[orrialdearen goialdera]


Produktu honekin batera dokumentaziorik jaso ez baduzu, Mandrake-ren PowerPack Edition (Mandrake-ren hainbat CD + Instalazioa & Erabiltzailearen gidaliburua + 100 egunetarako instalazio-laguntza!) eskatu ahal izango diezu gure banatzaile hauei:

[orrialdearen goialdera]


5. Kontaktua

Mandrakesoft hemen daukazu:

[orrialdearen goialdera]