GDiskFree hasten duzunean, programaren Leiho nagusia ikusiko duzu, atal honetan azaltzen den bezala: .
Figure 1. GDiskFree-ren leiho nagusia
GDiskFree-ren leiho nagusiaMuntatutako disko-unitate eta/edo disko-partizio bakoitzarentzat dial bat ikusiko duzu ordenagailuan. Erakuslearen kokalekuak eta bere azpiko zenbakiak, diskoan erabilitako lekua adierazten dute.
Nahi izanez gero, GDiskFree aplikazioak ere disko-unitatearen tamaina erakusten du.
Dialaren gaineko etiketak neurtzen ari den unitate edo partizioa identifikatzen du. /dev/hda1 etiketak, adibidez, lehen unitate gogorreko (hda) lehen partizioa neurtzen du. /dev/fd0 etiketak lehen disketea adierazten du. Beste identifikadore batzuk /dev/sda etiketa eduki dezakete lehen SCSI unitate gogorrarentzat, eta /dev/sga lehen SCSI gailu generikoarentzat.
Lehenespenez, unitatearen muntatze-puntua (zure fitxategi-sisteman azaltzen den unitatearen direktorioa) dialaren azpian azalduko da.
Leiho nagusia-ren goialdean dagoen menu-barrak ondorengo komandoak ditu:
Menu honek +k+o+m+a+n+d+o+a+ +d+a+u+k+a+ ->Irten (Ktrl-q) aukerak hitz berak azaltzen du zein den bere funtzioa.
Menu honen komandoa: Propietateak aukera honek ondorengo koadroa irekitzen du: Ezarpen orokorrak elkarrizketa-koadroa.
Menu honek komando hauek ditu:
Eskuliburua eskuliburu hau erakusten du
Honi buruz GDict-i buruzko oinarrizko informazioa erakusten du, esaterako egilearen izena eta bertsio-zenbakia.