Chapter 3. GNOME Egutegia

Table of Contents
Sarrera
GNOME Egutegiaren erabilera

Sarrera

GNOME Egutegia zure eguneroko lanean nahiko erabilgarria izan daitekeen aplikazio-egutegi arrunta da. Egutegia, GNOME-ren moduan, bere haurtzaroan dago, eta nahiz eta aplikazio oso erabilgarria izan, oraindik funtzionalitate eraginkor batzuk falta zaizkio, esaterako, sarean konpartitutako egutegiaren erabilera, eta Palm Pilot eta eskuz maneiatzen diren bestelako PDA-k sinkronizatzeko gaitasuna. Egutegia Menu Nagusiko Aplikazioak-eko azpimenutik abiaraz daiteke.

Egutegia lau fitxa nagusitan zatiturik dago: Eguna, Astea, Hilabetea, eta Urtea. Ikuspegi bakoitzak dagokion denbora-tartea ikusten ahalbidetzen dizu, baina horretaz gain, baita hitzorduak edozein fitxatik antolatzen ere.

Figure 3-1. GNOME EgutegiaGNOME Egutegia ezartzen

GNOME Egutegia

GNOME egutegia bidaltzean dagoen bezala erabil daiteke, baina tresna batzuk zuk nahiko zenuken bezala ezartzen ahalbidetzen dute. Lehendabizi GNOME Egutegiaren Hobespenak-era joan behar zenuke. Hobespenak elkarrizketa-koadroa Hobespenak menu-elementua Ezarpenak menutik hautatuz aurki dezakezu.

Figure 3-2. GNOME Egutegiaren Hobespenak

Egutegiaren Hobespenak elkarrizketa-koadroa hiru fitxetan zatiturik dago, Ordua, Koloreak, eta Egitekoen zerrenda.

Ordua - Fitxa hau hiru atal nagusitan banaturik dago: Denbora formatua, Asteen hasiera eta Egun-barrutia.

Denbora formatua - Honek 12 edo 24 ordu-formatuko erlojua aukeratzen ahalbidetzen dizu.

Asteen hasiera - Honen bidez astea zein egunetan hasiko den defini dezakezu: igandean edo astelehenean. Horrek Egunaren eta Astearen ikuspegietan egutegia nola azalduko den baldintzatuko du.

Egun-barrutia - Atal honek zure egunen hasiera eta amaiera aukeratzen uzten dizu. Hautatutako barrutitik kanpo dauden ordu guztiak itzalita azalduko dira zure Egunaren ikuspegian.

Koloreak - Fitxa honek Egutegian lehenetsita dauden koloreak aldatzen ahalbidetzen dizu. Zuk pertsonalizatu ditzakezun zazpi kolore-aukera daude: Eskema, Izenburuak, Egun hutsak, Hitzorduak, Nabarmendutako egunak, Egunen zenbakiak, eta Uneko egunaren zenbakia. Aukera bakoitzak kolore-hautatzaile koadro txiki bat dauka bere ondoan. Koadro hau hautatzean, kolore-hautatzailearen elkarrizketa-koadroa azalduko zaizu eta bertan nahi duzun kolorea aukera dezakezu. Kolorea hautatzen duzunean, fitxaren eskuinaldeko egutegi-adibide txikiak zure aukeraren aurrebista erakutsiko du.

Egitekoen zerrenda - Fitxa honek Egitekoen zerrendako Egunaren ikuspegian zein zutabe azalduko diren definitzen ahalbidetzen dizu. Laburpena, Epemuga eta Lehentasunaren zutabeak ezar ditzakezu.

Behin Egutegiaren Hobespenak-i aldaketak egiten dizkiozunean Aplikatu botoia hauta dezakezu aldaketa horiek aplikatzeko.