Egileak

Gnome nahastailea Jens Ch. Restemeier-ek idatzi du . Gnome nahastaileari buruz informazio gehiago lortzeko, bisitatu Gmix Web orria. Bidali zuen iruzkin, iradokizun eta akatsen berri-emateak GNOMEren akatsen segimendurako datu-basera. (Akatsei buruzko berriak bidaltzeko argibideak linean aurkituko dituzu.) GNOMEren 1.1 bertsioa edo berriagoa erabiltzen ari bazara, akatsen berri emateko, Akatsen berri emateko tresna (bug-buddy), ere erabil dezakezu. Tresna hori Menu nagusiko Utilitateak azpimenuan duzu erabilgarri.

Eskuliburu hau Erik Jarvi-k idatzi du . Eskuliburuari dagozkion iruzkinak eta iradokizunak GNOMEren dokumentazio-proiektura bidali, helbide elektroniko honetara idatziz: . Iruzkinak linean ere egin ditzakezu GNOMEren dokumentazio-egoeraren taula erabiliz.