2. Panelaren oinarrizko ezaugarriak

GNOMEren panela erabiltzea oso erraza da eta berehala ikasiko du lehendik mahaigain-ingurune grafikoa erabili duen edonork. Atal honek panela erabiltzen hasteko oinarrizko sarrera emango dizu, eta ondorengo ataletan Paneleko objektuak eta eginbideak azalduko dira.

2.1. Paneleko objektuen sarrera

Panelak hainbat motatako objektuak izan ditzake. Adibide gisa n agertzen den Panelak mota guztietako objektuak ditu.

Figure 1. Adibide-panela

Adibide gisa ematen den Panelak objektu hauek ditu:

Objektu-mota horietako bakoitza xehetasun handiz azaltzen da hurrengo ataletan. Paneleko objektuak oso erraz gehitu, lekuz aldatu eta ken ditzakezu (ikus ).

2.2. Eskuineko botoiko laster-menua

Paneleko edozein objektutan eskuineko botoiaz klik egiten baduzu, Paneleko objektuaren eskuineko botoiko laster-menua irekiko zaizu. Menuak elementu hauek ditu: Kendu paneletik objektuak paneletik kentzeko, Lekuz aldatu objetuak Panelaren barruan lekuz aldatzeko edo Panel batetik bestera eramateko, behean azaltzen den Panela azpimenua, eta objektuari dagokion elementuren bat edo beste. Tiradera, menu eta abiarazleetan, objektuari dagokion elementu berezi bakarra Propietateak... da, eta objektuaren propietateak eta ezarpenak pertsonalizatzeko aukera ematen du. Applet-etan, eskuineko botoiaren menuak normalean Honi buruz... elementua izango du applet-ari buruzko informazioa emateko (besteak beste, egilearen izena eta applet-aren bertsioa), Laguntza applet-aren dokumentazioa ikusteko, eta Propietateak... applet-aren hobespenak eta ezarpenak konfiguratzeko. Applet-ek askotan beste applet baten kontrol bereziak izaten dituzte eskuineko botoiaren laster-menuan.

Panela azpimenua Panelak sortu eta kentzeko eta Panelean objektuak gehitzeko erabiltzen da. Gainera, Panel jakin baten propietateak aldatzeko aukera ematen du Propietateak menu-elementuaren bidez (ikus ), eta baita Panel guztien propietateak aldatzekoa ere, Hobespen orokorrak... menu-elementuaren bidez (ikus ).

Panelean bertan ere eskuineko botoiaz klik egin dezakezu. Menu nagusia irekiko da. Menu horrek goian azaldutako Panela azpimenua ere badu.

2.3. Panela ezkutatu

Adibide gisa emandako Panelaren bi muturretan eta n azaltzen diren eskuinerako eta ezkerrerako gezien ikonoak Panela ezkutatzeko erabiltzen dira.

Figure 2. Ezkutatzeko botoia

Gezi horietako bat sakatuz gero, Panela ezkutatu egingo da sakatutako geziaren aldera lerratuz, eta Panela ezkutatzeko botoia bakarrik geratuko da bistan. Bigarren aldiz sakatzen baduzu, Panela zabaldu egingo da.

Panelak konfigura daitezke erabiltzen ari ez zarenean automatikoki ezkuta daitezen eta sagua Panela egongo litzatekeen lekura eramaten duzunean berriz ager daitezen. Oso erabilgarria izan daiteke sistema bereizmen handiz erabili ezin duzunerako. Panela automatikoki nola ezkutatu jakiteko, ikus .

2.4. Saioa amaitu

GNOMEko saioa amaitzeko, egin klik Panelean eta hautatu Amaitu saioa.