GNOMEren fitxategi-kudeatzailearen eta mahaigainaren artean fitxategiak mugitzeko ekintza lehenetsia fitxategiok arrastatu eta jaregitea da. Baina fitxategia kopiatzeko ere, fitxategia arrastatu eta jaregin dezakezu MAIUS tekla sakatuta baldin baduzu fitxategia(k) arrastatzen dituzun bitartean. Fitxategi-kudeatzailearen barruan fitxategia beste direktorio batera ere arrasta dezakezu. Hautatu fitxategia leiho nagusian eta arrastatu zuhaitzaren leihoan nahi duzun direktoriora. Kontuan hartu zuhaitzaren leihora arrastatzean ekintza lehenetsia fitxategia kopiatzea dela. Fitxategia zuhaitzaren leihora arrastatzean, plus zeinua ikusiko duzu fitxategia kopiatu egingo dela gogorarazteko. Arrastatu eta jaregitea direktorioak kopiatzeko ere erabil dezakezu, fitxategiekin egiten den modu berean. Hemen kontuan hartu plus ikurrak direktorioa kopiatu egingo dela esan nahi duela, eta ez mugitu egingo dela.
Arrastaturekin zer ekintza egin erabaki nahi baduzu menu bat ireki dezakezu fitxategia arrastatzerakoan saguaren erdiko botoia erabiltzen baduzu edo fitxategia arrastatzen duzun bitartean ALT tekla sakatzen baduzu. Arrastatzea askatzen duzunean, laster-menua azalduko zaizu Kopiatu, Mugitu, Estekatu eta Utzi arrastatzeari aukerekin.
Mugitu-ren elkarrizketa-koadroa erabiltzeko, fitxategia mugitu nahi duzun lekuaren bide-izena idatzi. Fitxategiari izena aldatu nahi badiozu, idatzi fitxategiaren izen berria bide-izenaren katean. Kopiatu-ren elkarrizketa-koadroak Lekuz aldatu/Izena aldatu elkarrizketa-koadroaren itxura berdina du eta modu berean funtzionatzen du.
Mugitzen ari zaren fitxategia esteka sinbolikoa bada — hau da, fitxategia benetan dagoen lekurako esteka birtuala bada (beste sistema eragile batzuetan lasterbidea deitua) — Aukera aurreratuak fitxa hautatu eta Mantendu esteka sinbolikoak hauta dezakezu. Hautapen horrek, nahiz eta Mugitu ekintza burutu, esteka mantenduko dela ziurtatzen du.
Esteka sinbolikoak mugitzeko metodo hori erabiltzea gomendatzen dizugu.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Fitxategi-hautapena | Fitxategien izenak aldatzen |