Dokumentu guztiek leiho nagusi bat dute. Leiho nagusiaren osagaiak dira menu-barra, panel korrigarria, zoom egiteko eta nabigatzeko botoiak, orrialde-zerrenda bat eta, azkenik, PostScript dokumentuaren ikuspegi nagusia.
Ikuspegi nagusia. Ikuspegi nagusian dokumentu-orrialdea bistaratzen da. Monitorea nahiko handia bada edo orrialdea nahiko txikia bada, ikuspegiak orrialde osoa bistaratuko du, bestela haren zati bat baino ez duzu ikusiko. Azalpena errazteko, ikuspegi nagusiari 'ikuspegia' deituko diogu, besterik gabe.
Panel korrigarria. Panel korrigarria GGv-ren goi-ezkerraldeko izkinan dagoen area errektangeluarra da. Panel korrigarria ikuspegian bistaratzen den orrialde osoaren irudikapen bisuala da. Panel korrigarriak errektangelu bat du barnean. Errektangelu hori uneko ikuspegiaren irudikapen bat da (ikuspegian bistaratu bezala) eta uneko orrialde osoarekiko erlazioa du. Hau ulertzeko modurik errazena adibide bat izango da: kargatu dokumentu bat eta aldatu GGv-ren tamaina, dokumentu-zati bat bakarrik ikusteko moduan; begiratu orain panel korrigarriari. Zenbat eta txikiagoa izan leihoa, orduan eta txikiagoa izango da grabatutako errektangelua. Grabatutako errektangeluari 'lerragarria' deituko diogu. Lerragarria mugitu egin daiteke. Arrasta ezazu panelean zehar eta zer esan nahi dudan ulertuko duzu. Hau da, lerragarriak panel korrigarriarekiko duen tamainak irudikatzen du ikuspegiak dokumentuarekiko duen tamaina, eta lerragarriaren kokalekuak ikuspegiaren kokalekua irudikatzen du. Ikuspegian orrialde osoa bistaratzen bada, lerragarriak panel osoa hartuko du.
Orrialde-zerrenda. Behean ezkerraldean dagoen zenbaki-zerrenda PostScript dokumentuan erabilgarri dauden orrialdeen zerrenda da.
Mugitzeko hainbat modu daude: gezi-teklak erabil daitezke nahi den alderantz joateko, zuriune-barrak irakurketaren noranzkoan mugitzen du (alegia, ezkerretik eskuinera eta goitik behera) eta atzera-teklak kontrako noranzkoan mugitzen du. Beste metodo bat panel korrigarria arrastatzea da eta, azkenik, testua bera PostScript ikuspegian hautatu eta arrastatzea.
PostScript panelean klik eginda laster-menu bat agertuko da, orrialde batetik bestera joateko, zooma erabiltzeko, orrialdea birzentratzeko edo menu-barra edo panel korrigarria ikusiko den hautatzeko aukerarekin.
Beste aukera bat da fitxategi-zerrenda bat arrastatzea fitxategi-kudeatzailetik GGv-ren leihora, GGv-k kargatu eta leiho desberdinetan bistara ditzan.
Fitxategia menuaren bidez, ikuspegi-leiho berria ireki, dokumentu berria ireki edo lehendik dagoen bat berritu ahal izango duzu. Era berean, leihoa itxi (GGv-tik irtengo zara beste leihorik ez badago) edo ikustailetik zeharo irteteko aukera duzu.
Dokumentua menuak eskaintzen dituen aukeren artean daude aurreko edo hurrengo orrialdera joatea, orrialdea birzentratu eta dokumentu-orrialdeen orientazioa aldatzea edo zooma handitze-maila lehenetsietako batean ezartzea.
Ezarpenak menuaren bidez, Hobespenen elkarrizketa-koadroa erabil dezakezu edo uneko leihoko menu-barra edo panel korrigarria bistaratzea edo ezkutatzea hauta dezakezu.