Gnome-ren pantaila-kudeatzaileran erreferentzirako eskuliburua | ||
---|---|---|
Prev | Chapter 2. Konfigurazio-direktorioa |
Daemon-ak eta dagozkien utilitateek konfigurazio-fitxategi berdina dute: etc/gdm/gdm.conf.
Konfigurazio-fitxategia sekzioetan banaturik dago eta sekzio bakoitzak GDMren zati jakin baten jokabidea definitzen duten aldagaiak ditu.
gdm.conf fitxategiak GNOMEren konfigurazio-fitxategiaren sintaxi estandarra jarraitzen du. Parentesi arteko gako-hitzek sekzioak definitzen dituzte, berdin ikurraren (=) aurreko kateak aldagaiak dira eta berdin ikurraren ondorengo datuek aldagaien balioa adierazten dute.
[daemon-a]
BerrabiaraziBetiZerbitzaria=faltsua |
Egia bada, gdm ez da inoiz saiatuko lehendik dauden X zerbitzariak berriro hasieratuz berriro erabiltzen. Lehendik dagoen zerbitzaria hil eta berriro hasiko da. Normalean, berriro hasieratzea abiatzeko modu egokiagoa da, baina X zerbitzariaren memoria gero eta gehiago erabiltzen bada, aukera seguruagoa izan daiteke.
SaioHasieraAutomatikoaGaitu=faltsua |
SaioHasieraAutomatikoaren erabiltzaileak saioa lehen abioaren ondoren hasi behar luke. Ez da pasahitzik eskatzen. Hori erabilgarria da erabiltzaile bakarreko lan-estazioetarako, non bertako segurtasun-kontsola arazo bat ez den. Terminal publikoentzako ere erabilgarria izan daiteke, baina kasu horretarako ikus DenborazMugatutakoSaioHasiera.
SaioHasieraAutomatikoa= |
Erabiltzaileak automatikoki hasi behar luke saioa lehen abioaren ondoren. SaioHasieraAutomatikoaGaitu aukerak egia izan behar du eta horretarako erabiltzaileak baliozkoa izan behar du. Root-a inoiz ezin da automatikoki hasi eta gdm-ek ez du hori egingo, nahiz eta zuk horretarako konfiguratu.
Hautatzailea=bin/gdmchooser --disable-sound --disable-crash-dialog |
Hautatzailearen bide-izen osoa eta izen exekutagarriak, hautazko argumentuaz jarraiturik.