Copyright © 2000 by Dan Mueth
Copyright © 2000 by Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (euskarazko itzulpena)
Tick-a-Stat applet-ak, n ikusten denak, sistemaren zenbait alderdi zaintzen ditu eta hainbat gertaeraren berri ematen du. Adibidez, PUZaren karga zain dezake, eta aldi bereko prozesuekin PUZa gainkartzen ari bada, abisatu egingo dizu.
Applet hau Panel bati gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz Panelean eta aukeratu Panela+ + ->Gehitu panelari+ + ->Applet-a+ + ->Utilitatea+ + ->Tick-a-Stat.
Tick-a-Stat konfiguratu ondoren, etengabe exekutatuko da eta ez du behar sarrerako daturik. Tick-a-Staten konfigurazio orokorra puntuan azaltzen da. Modulu desberdinak erabil daitezke. Modulu horien funtzioak eta konfigurazioak puntuan deskribatzen dira.
Applet-ean eskuineko botoiaz klik eginez gero, elementu hauek dituen menua agertuko zaizu:
Propietateak Propietateak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Gertaeren egunkaria Gertaeren egunkariaren elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Laguntza dokumentu hau bistaratzen du.
Honi buruz Tick-a-Stat applet-ari buruzko oinarrizko informazioa erakusten du, esaterako, applet-aren bertsioa eta egilearen izena.
Tick-a-Stat applet-a pertsonaliza dezakezu bertan eskuineko botoiaz klik eginez eta Propietateak aukeratuz. Propietateen elkarrizketa-koadroa () irekiko da, eta hainbat ezarpen aldatu ahal izango duzu.
Moduluak fitxak gaitu ditzakezun hainbat moduluren zerrenda ematen du. Hautatu modulu bat ezkerraldeko Moduluen zerrendan, eskuinaldeko panelean konfiguratzeko. Modulu bakoitzaren propietate konfiguragarriak puntuan deskribatzen dira.
Orokorra fitxako propietateak hauek dira:
Gaitu gertaeren egunkaria Botoi hau hautatzen baduzu, gaitutako modulu batek detektatutako gertaera bakoitzaren berriematea idatziko da Egunkari-fitxategiko sarreran.
Egunkari-fitxategiaren bide-izena Gertaeren informazioa biltegiratzeko erabiliko den fitxategiaren izena da.
Bistaratzea fitxako propietateak hauek dira:
Emeki korritu Botoi hau hautatzen baduzu, gertaera zaharrak astiro igoko dira gorantz gertaera berriak daudenean, lekua egiteko azkar igo beharrean.
Emeki idatzi Botoi hau hautatzen baduzu, testua poliki-poliki idatziko da applet-ean, norbait idazten ariko balitz bezala, bat-batean agertu beharrean.
Atzerapena testua itzulbiratzean Applet-aren eskuineko ertzera heltzean zenbat denborako geldialdia egin behar duen (segundo-hamarrenetan) mezua itzulbiratu aurretik (orga-itzulera balitz bezala).
Lerro arteko korritze-abiadura (emeki korritzean) Lerroak gorantz zein abiaduratan korritzen diren adierazten du.
Zabalera Applet-aren zabalera adierazten du (pixeletan).
Erabili paneleko leku guztia Hau hautatzen baduzu, applet-a Panelean zehar zabalduko da, dagoen leku guztia hartuz (ondoan beste panel-objekturik badago, horraino zabalduko da)
Altuera Applet-aren altuera adierazten du (pixeletan).
Erabili panel-tamainaren aholkua Botoi hau hautatzen baduzu, Panelaren altueraren arabera egokituko du applet-ak bere tamaina.
Nahi dituzun aldaketa guztiak egin ondoren, egin klik Ados botoian aldaketak aplikatu eta Propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko. Aldaketak bertan behera uzteko eta aurreko balioetara itzultzeko, egin klik Utzi botoian.
Tick-a-Stat-ek modulu desberdinak ditu. Modulu bakoitzak sistemaren zati bat zaintzen du eta gertaera desberdinei erantzuten die. Hainbat modulu exekuta daitezke berehala gaituta. Tick-a-Stat modulu estandarrak behean deskribatzen dira.
Probako modulua oso sinplea da eta "Probako moduluaren probako lerroa :)" inprimatzen du applet-ean, hainbat segundoz behin.
Dump moduluak direktorio jakin bateko core dump-ak kontrolatzen ditu. Baten bat aurkitzen badu, data ezarri eta aztarna erregistratzen du. Core dump logo bat eta mezu bat ere erakusten ditu applet nagusian (n ikusten den bezala), eta hala nahi izanez gero, aztarnaren elkarrizketa irekiko du.
Core Dump moduluaren ezarpenak hauek dira:
Gaitu modulu hau Botoi hau hautatzean modulua aktibatzen da.
Erakutsi aztarnaren elkarrizketa core fitxategi berrietan Botoi hau hautatzen baduzu Tick-a-Stat-ek aztarna-elkarrizketa bat irekiko du core dump berri bat aurkitzen den bakoitzean.
Monitorizatzeko direktorioa Idatzi Core dump moduluak kontrolatu behar duen direktorioaren bide-izena.
Batez besteko kargaren monitorearen moduluak kontrolatzen du sistemaren PUZ erabilera, eta abisatu egiten dizu PUZa konpartitzen duten prozesuen (programen) kopurua gehiegizkoa denean. (Horren ondorioz prozesu bakoitzaren errendimendua oso baxua izango da eta gaizki dabilen programa edo daemon baten adierazle izan daiteke.) PUZaren karga handia denean abisua emango du n ikusten den bezala. Karga oraindik ere handiagoa denean, alerta erakutsiko dizu.
Batez besteko kargaren monitorearen ezarpenak hauek dira:
Gaitu modulu hau Botoi hau hautatzean modulua aktibatzen da.
Begiratu ... segundoz behin Ezarri hemen karga zenbatean behin kontrolatu behar den (segundotan).
Erakutsi pop-up elkarrizketa gertaera honentzat Hautatu botoi hau abisu edo alerta bidaltzen duen bakoitzean pop-up elkarrizketa-koadroa ikusi nahi baduzu. (Aukera hau abisuentzat eta alertentzat erabiltzen da.)
Batez besteko kargaren muga Ezarri hemen abisua emateko muga (edozein unetan PUZa erabiltzea eskatzen duten programen batez besteko kopurua). (Aukera hau abisuentzat eta alertentzat erabiltzen da.)
Bistaratzeko testua Karga mugara iristen denean erakustea nahi duzun mezua idatzi behar duzu hemen.
Fitxategi baten bukaeran gehitzen diren lerroak erakusten dira fitxategi isatsean. Programa askok sortzen dituzten irteerako egunkari-fitxategiak kontrolatzeko erabiltzen da hau normalean.
Fitxategi-isatsaren moduluaren ezarpenak hauek dira:
Gaitu modulu hau Botoi hau hautatzean modulua aktibatzen da.
Isatsaren bide-izena Idatzi ikusi nahi duzun fitxategi-isatsaren izena. ("Isats" terminoarekin fitxategiaren bukaera edo azken zatia adierazi nahi da) Shell batean hori egiteko, tail komandoa erabil daiteke, normalean "-f" banderarekin.)
Erakutsi pop-up elkarrizketa lerro berrientzat Fitxategiari lerro berri bat eransten zaion bakoitzean lerro berri hori erakusten duen pop-up elkarrizketa irekitzea nahi baduzu, hautatu elementu hau.