Copyright © 2000 by Dan Mueth
Copyright © 2000 by Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (euskarazko itzulpena)
Soinu-monitorearen applet-a, n ikusten dena gai (itxura) lehenetsiarekin, soinu-bolumenaren bistaratzailea da eta baita ESD (Enlightened Sound Daemon, soinu-irteerarentzako GNOMEren osagaia) kontrolatzeko interfazea ere. Applet hau Panel bati gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz Panelean eta aukeratu + +Panela+ + ->Gehitu panelari+ + ->Applet-a+ + ->Multimedia+ + ->Soinu-monitorea+ + .
GNOMEk programa berezi bat erabiltzen du, ESD (Enlightened Sound Daemon) izenekoa, aplikazioen eta soinu-txartelaren arteko bitartekari gisa. ESDk hainbat aplikaziotako soinua nahasteko aukera ematen dizunez, joko batekin jolastu eta soinu-efektuak entzun ditzakezu CD audioa entzuten duzun bitartean. GNOME aplikazioetako edozein soinu entzuteko ESD abiatuta izan behar duzu. Saioa hasten duzun bakoitzean ESD abiarazteko konfiguratuta egoten da normalean GNOME. Dena dela, ez badago horrela konfiguratuta, egin klik Menu nagusiaren botoian (oinaren ikonoan) eta hautatu + +Programak+ + ->Ezarpena+ + ->Multimedia+ + + + + + + ->Soinua+ + eta egiaztatu Gaitu soinu-zerbitzaria abiaraztea aukera gaituta dagoela, horrela, hurrengoan saioa hasten duzunean ESD abiaraz dadin. ESD abiarazi edo gelditzeko Soinu-monitorearen applet-a ere erabil dezakezu behean azaltzen den bezala.
GNOMErenak ez diren aplikazioek normalean ez dute ESD erabiltzen eta audio-txartelaren erabateko kontrola behar izaten dute. --- Ezin dute audio-txartela beste aplikazio batzuekin konpartitu. Horrek esan nahi du GNOMEren soinua eta GNOMErena ez den aplikazio baten soinua ezin dituzula batera erabili. Ondorioz, kasu askotan ESD geldiarazi beharko duzu GNOMErenak ez diren aplikazioetako soinua entzuteko (bestela honelako errore-mezuak jasoko dituzu: Device /dev/dsp busy).
Soinu-monitoreak beti grafikoki erakusten du zure sisteman sortzen den soinua. Soinua kontrolatzeko ESD aktibatu eta desaktibatu dezakezu, applet-ean eskuineko botoiaz klik eginez eta Jarri Esound egonean edo Berrekin Esound-i hautatuz, hurrenez hurren, behean azaltzen den bezala.
Applet-ean eskuineko botoiaz klik eginez gero, elementu hauek dituen menua agertuko zaizu:
Kudeatzailea Soinu-monitorearen kudeatzailearen elkarrizketa-koadroa irekitzen du, ESD ezarpenak ikusi eta kontrolatzeko.
Jarri Esound egonean/ Berrekin Esound-i/ Hasi Esound Hiru menu-elementu hauetako bat bakarrik izango duzu aldiko, ESDren uneko egoeraren arabera. Lehen bi menu-elementuek aukera ematen dute ESD aldi batez egonean uzteko eta ondoren berrekiteko. Erabilgarria da ESDrekin batera lan egin ezin duen soinu-aplikazio bat badaukazu eta soinu-gailua zuzenean atzitu behar badu. HirugarrenakEsound abiarazteko aukera ematen dizu abiatuta ez badaukazu.
Propietateak Propietateak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Laguntza dokumentu hau bistaratzen du.
Honi buruz Soinu-monitorearen applet-ari buruzko oinarrizko informazioa erakusten du, esaterako, applet-aren bertsioa eta egilearen izena.
Soinu-monitoearen applet-a pertsonaliza dezakezu bertan eskuineko botoiaz klik eginez eta Propietateak aukeratuz. Propietateen elkarrizketa-koadroa () irekiko da, eta bertan hainbat ezarpen aldatu ahal izango duzu.
Orokorra fitxako propietateak hauek dira:
Maximoaren adierazlea Maximoaren adierazlearen jokabidea kontrolatzen du (bolumen maximoa markatzen duen lerro argiarena), bai itzaliz (desaktibatuta), bai maximoari jarraituz flotatzen balego bezala (aktibatuta), eta bai maximoari jarraituz gorabehera txikiak leunduz (leunduta).
Maximoaren adierazlearen jaiste-abiadura Maximoaren adierazleak zerora jaisteko (aktibatuta dagoenean) edo uneko bolumenera joateko (leunduta dagoenean) duen abiadura kontrolatzen du honek.
Esparrua (1:X eskala, non X=?) Soinu-monitorearen "esparru gisako" gaien ardatz horizontalaren eskala (denbora) kontrolatzen du, hau da, ardatz horizontalean denbora dutela soinu-mailaren grafikoa erakusten duten gaiena. (Gai lehenetsia esparrua ez denez, kontrol honek ez du ezer egiten harik eta gaia aldatzen duzun arte behean azaltzen den moduan). 1 balioa 44 100 pixel/segundo denbora-eskalari dagokio; X balioak 44 100/X pixel/segundo ematen du. (CD kalitate estandarrak zehazten du 44 100 soinu-laginketa egin behar liratekeela segundoko, eta horregatik agertzen dira balio horiek.)
Konektatu esparruko puntuak Honek zehazten du lagindutako bolumen-puntuak konektatu edo ez. (Esparru-gaietan soilik.)
Pantaila freskatu (markoak segundoko) Soinu-monitorearen bistaratzea segundoko zenbat aldiz freskatzen den kontrolatzen du honek.
Gaia fitxako propietateak hauek dira:
Gaiaren fitxategia (direktorioa): Hau da Soinu-monitorearen gaia, applet-aren itxura orokorra zehazten duena. Gaiak: zerrendako gai bat hauta dezakezu edo bestela erabilgarri dagoen beste gai baten direktorioa eta izena idatzi. Gai estandarretako batzuk n ikus ditzakezu.
Aurreratua fitxako propietateak hauek dira:
Monitorizatzeko ESD ostalaria: Aukera honekin ESDk erreproduzitutako soinua beste ordenagailu batean entzun dezakezu. Horretarako, sartu monitorizatzeko ordenagailu baten sare-helbidea (edo IP helbidea) host:port formatuan. Zehaztutako ostalariak ESD izan beharko du eta esound daemon-a "desblokeatua", beste makina batzuekin konektatu ahal izateko. Kontuan izan ESDren ataka lehenetsia 5001 dela. Soinua makina lokalean monitorizatzeko utzi sarrera hau hutsik.
Nahi dituzun aldaketa guztiak egin ondoren, egin klik Ados botoian aldaketak aplikatu eta Propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko. Aldaketak bertan behera uzteko eta aurreko balioetara itzultzeko, egin klik Utzi botoian.
Soinu-monitorearen kudeatzailea abiarazteko, egin klik eskuineko botoiaz applet-ean eta aukeratu Kudeatzailea. Soinu-monitorearen kudeatzailea elkarrizketa-koadroa irekiko da () eta bertan hainbat ezarpen aldatu ahal izango duzu.
Zerbitzaria fitxak ondorengo informazioa erakusten du:
Zerbitzariaren informazioa Esound zerbitzariaren daemon-aren uneko egoera nolakoa den azaltzen du laburki. Soinu-txartelerako soinu-irteeraz gain, unean erreproduzitzen ari diren soinuak (konektatutako korronteak) eta zerbitzariaren cache-an dauden soinuak ere adierazten ditu.
Korronteak fitxako propietateak hauek dira:
Konektatutako korronteak Une honetan soinu-zerbitzariaren bidez erreproduzitzen ari diren soinu-korronteei buruzko oinarrizko informazioa erakusten du. Erabiltzaileak korrontearen bolumena eta balantzea doi ditzake; lehendabizi korrontearen lerroa hautatu behar da, eta ondoren bolumen eta balantzearen graduatzailea doitu.
Adibideak fitxako propietateak hauek dira:
Cache-an gordetako adibideak Une honetan soinu-zerbitzariaren cachean gordetako soinu-korronteei buruzko oinarrizko informazioa erakusten du. Erabiltzaileak cache-an gordetako soinu baten bolumena eta balantzea doi ditzake; lehendabizi korrontearen lerroa hautatu behar da, eta ondoren bolumen eta balantzearen graduatzailea doitu. Soinuaren iraupena byte-tan edo denbora bidez (MM:SS.S formatuan) emateko, egin klik luzera edo denbora izeneko txandakako zutabearen izenburuan.
Nahi dituzun aukera guztiak egin ondoren, egin klik Ados botoian aldaketak egin eta Propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko. Aldaketak bertan behera uzteko eta aurreko balioetara itzultzeko, egin klik Utzi botoian.
Soinu-monitorearen applet-ak beste programa bat ekartzen du berarekin batera: Esound Persistent Volume Daemon (ESDPVD). Programa hori atzeko planoan exekuta daiteke, eta soinu-zerbitzarira konektatutako korronte bakoitzaren bolumena eta balantzea gogoratzen ditu. ESDPVDren xede nagusia Soinu-monitorearen applet-aren kudeatzailearen elkarrizketa-koadroekin batera lan egitea da, ESD soinu-zerbitzarira konektatzen diren korronte indibidualen bolumen-mailak gordetzeko.
Adibidez, demagun GTCD CD erreproduzigailua exekutatzen ari zarela eta haren bolumena jaisten duzula