Screen-Shooter applet-a

Screen-Shooter applet-aren eskuliburuaren 1.0 bertsioa duzu hau.

Table of Contents
1. ScreenShooter applet-a
1.1. Erabilera
1.2. Ezarpenak
1.3. Ezarpen orokorrak
1.4. Fitxategiak, aplikazioak
1.5.

1. ScreenShooter applet-a

Screen-Shooter pantaila-kapturatzaile txiki bat da eta oso erabilerraza. Panelean agertuko zaizu, eta bertan klik eginez, mahaigain osoaren edo leiho bakar baten kaptura har dezakezu.

Applet hau panelari gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz panelaren zati huts batean eta hautatu + +Applet-ak+ + ->Utilitatea+ + ->ScreenShooter+ + .

1.1. Erabilera

  • Mahaigain osoaren argazkia nahi baduzu, egin klik ezkerreko botoiaz monitorearen irudian. Tamaina normaleko panel horizontaletan, applet-aren barnean egoten diren bi botoietatik behekoa izaten da, eta panel horizontal estuetan edo panel bertikaletan, aldiz, eskuineko botoia.

  • Leiho bakar baten argazkia nahi baduzu, egin klik ezkerreko botoiaz leihoaren irudian. Tamaina normaleko panel horizontaletan, applet-aren barnean egoten diren bi botoietatik goikoa izaten da, eta panel horizontal estuetan edo panel bertikaletan, aldiz, ezkerrekoa botoia. Botoia sakatuta geratuko da eta kurtsorea gurutze bihurtuko da. Eraman kurtsorea argazkia hartu nahi duzun leihora, eta egin klik leiho horretan.

Applet-ean eskuineko botoiaz klik egiten baduzu, applet-ek normalean izaten dituzten aukerak biltzen dituen menua irekiko zaizu; besteak beste, behean deskribatzen den Propietateak aukera izango du.

1.2. Ezarpenak

Screen-Shooter hainbat gauza egiteko konfigura daiteke. Screen-Shooter konfiguratzeko, egin klik applet-ean hirugarren botoiaz (normalean eskuinekoa) eta hautatu Propietateak laster-menuan. Ezarpenen elkarrizketa koadroak jarraian deskribatzen diren zazpi sailak ditu: Horietako bost ikusten dira hasieran: beste biak lehenengotik atera eta ezkutatzen dira.

1.3. Ezarpen orokorrak

Kapturatu leiho-kudeatzailearen dekorazioak leiho bat kapturatzean

Dekorazioa kapturatzeko kontrol-laukiak zehazten du leihoaren titulu-barra eta ertzak hartu behar diren ala ez. Screen-Shooter-ek leiho baten argazkia hartzen duenean bakarrik du eragina, eta ez pantaila osoarena edo zuk hautatutako laukizuzenarena hartzen duenean. Normalean kontrol-lauki hori hautatuta egoten da eta ondorioz leihoaren titulu-barra eta ertzak kapturan sartzen dira.

Audio-seinalea eman teklatuko kanpaiaren bidez

Audio-seinalearen kontrol-laukiak zehazten du Screen-Shooter-ek soinua egingo duen ala ez argazkia ateratzean. Aukera lehenetsia soinua jotzea da.

Bistaratu alferrikako aukerak

Alferrikako aukeren kontrol-laukiak kontrolatzen du Screen-Shooter-en aukera berezi eta balio handirik gabeak erabilgarri izango dituzun ala ez. Lehenespenez ez dira erabilgarri egongo. Aukera hau hautatzen baduzu, beste bi fitxa agertuko zaizkizu ezarpenen elkarrizketa-koadroan: Alferrikakoa 1 eta Alferrikakoa 2.

Atzerapena argazkia egin aurretik

Mahaigainaren argazkiak egitean, atzerapen edo tarte bat ezar dezakezu Screen-Shooter-en klik egiten duzunetik argazkia aterako duenera bitartean. Atzerapena minutu batekoa izan daiteke gehienez. Aukera hau erabilgarria izan daiteke leiho jakin batean jarri nahi duzunean fokua edo menu bat ireki nahi duzunean.

Konpresio-kalitatea

Konpresio-kalitateak ez du adierazten fitxategia zenbateraino konprimituko den, baizik eta konprimitu ondoren zenbateraino gordeko dituen xehetasunak. Konpresio-kalitatea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta hobea izango da irudiaren kalitatea, baina fitxategiaren tamaina ere orduan eta handiagoa izango da. JPEG, MIFF edo PNG fitxategi gisa gordetzean garrantzitsua izaten da. Konpresio-kalitate lehenetsia 75 da.

Sortu irudi monokromoa

Izenak berak nahiko argi azaltzen du aukera honek zer egiten duen: hautatuta badago, irudia monokromoa izango da. Lehenespenez hautatu gabe egoten da.

Alderantzikatu irudiaren koloreak

Honen izenak ere nahiko argi azaltzen du zer egiten duen: Hautatuta badago, irudiaren koloreak alderantzikatu egiten dira: zuria beltz bihurtzen da, more argia berdexka bihurtzen da, eta abar. Polita... baina ez oso erabilgarria. Lehenespenez hautatu gabe egoten da.

1.4. Fitxategiak, aplikazioak

Irudiak gordetzeko direktorioa

Argazkia gordetzeko direktorioak lehendik sortuta egon behar du, Screen-Shooter-ek ez dizu sortuko. Definituta ez dagoen lekuren batean gordetzen saiatzen bazara, ez du argazkirik egingo. Direktorio lehenetsia ~/ da: zure home direktorioa.

Irudiaren fitxategi-izena

Screen-Shooter-ek malgutasun handia ematen dio erabiltzaileari argazki bakoitzari izena jartzeko. Fitxategi-izenaren eremua (direktorio-eremua bezalaxe) erabili aurretik shell batera pasatzen da shell-zabalkuntza normalerako. Horrek aukera ematen dizu programa, script edo ingurune-aldagaien irteerak erabiltzeko argazkiei izena jartzeko. Honen arrazoia fitxategi-izen bakarrak erabiltzeko aukera ematea da. Lehenespenez Screen-Shooter-ek orduan eta datan oinarritutako izena sortzen du: izen horrek, noski, bakarra izan behar du beti (lehendik ez dagoena). Izen lehenetsia honelakoa izango da: `date +Y_m_d_HMS`_shot.jpgame>. Ikus dezakezunez, fitxategi-izenak date komandoaren irteera hartzen du data-marka sortzeko. Horrela, datan oinarritutako izena sortzen du, portzentaje-ikurrek eta letrek ematen dioten formatuarekin. Ondoren, izenaren gainerako zatia gehitzen du, data-marketatik kanpo dagoenarekin. Portzentaje-ikur kriptikoen azalpenak man date komandoan aurki daitezke, baina fitxategi-izen lehenetsiko argumentuak honako hauek dira:

H

Eguneko ordua (00tik 23ra)

M

Orduko minutua (00tik 59ra)

S

Minutuko segundoa (00tik 59ra)

d

Hilabeteko eguna (01etik 31ra)

m

Urteko hilabetea (01etik 12ra)

y

Urtearen azken bi digituak

Beste fitxategi-izen batzuk ere erabil ditzakezu. Hona hemen adibide batzuk:

  • screenshot-`date +Ymd-HMS`.jpg

  • pic-`date +HMS`.png

  • argazk.jpg

  • `izena_emateko_nik_egindako_scripta`.jpg

Fitxategiaren atzizkiak fitxategi-mota zehazten du. Irudi-formatu desberdin ugari onartzen du Screen-Shooter-ek. Proba egin; ea zorterik duzun. Zerrenda osoa nahi baduzu, idatzi man convert. Irudi-mapa duen .html bat sortzen eta halako gauza bitxiak egiten ere saia zaitezke.

Screen-Shooter-ek ez badu ezagutzen zure fitxategi-izenaren atzizkia, edo ez badiozu jarri atzizkirik, argazkia MIFF fitxategi gisa gordeko du. Erabili convert utilitatea gero formatua aldatzeko.

Ikusi pantaila-argazkia gorde ondoren

Pantaila-argazkia ikusteko kontrol-laukia hautatu gabe egoten da lehenespenez. Hautatzen baduzu, argazkia ateratakoan bistaratu egingo du. Horretarako ikustaile bat zehaztu behar duzu: Lehenetsitakoa ee da; Electric Eyes irudiak ikusteko programa abiarazten du.