Nahastailearen applet-a

Nahastailearen applet-ari buruzko eskuliburuaren 1.0 bertsioa duzu hau.

Table of Contents
1. Nahastailearen applet-a
1.1. Erabilera
1.2. Ezagutzen diren akatsak eta mugak
1.3. Egileak
1.4. Lizentzia

1. Nahastailearen applet-a

Nahastailearen applet-ak ,(), soinuaren bolumena kontrolatzeko eta Audio-nahastailea abiarazteko interfaze soil eta erabilgarria ematen dizu. Applet hau Panel bati gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz Panelean eta aukeratu + +Panela+ + ->Gehitu panelari+ + ->Applet-a+ + ->Multimedia+ + ->Nahastailea+ + .

Figure 1. Nahastailearen applet-a

1.1. Erabilera

Bolumena doitzeko, eraman bolumenaren barra gorantz (altuago) edo beherantz (baxuago). Mututzeko (edo desmututzeko), sakatu applet-aren behealdeko bozgorailuaren ikonoa.

Applet-ean eskuineko botoiaz klik eginez gero, elementu hauek dituen menua agertuko zaizu:

  • Abiarazi Audio Nahastailea Gmix Audio Mixer aplikazioa abiarazten du. Audio nahastailearen edukia zure soinu-txartelaren araberakoa izango da. Nolanahi ere, soinuaren sarrerako gailu desberdinen bolumena kontrolatzeko aukera emango dizu normalean, esate baterako, CD erreproduzigailuarena, mikrofonoarena eta linearena.

  • Laguntza dokumentu hau bistaratzen du.

  • Honi buruz Nahastailearen applet-ari buruzko oinarrizko informazioa erakusten du, esaterako, applet-aren bertsioa eta egilearen izena.

NoteGNOMEren soinuari buruzko oharra
 

Soinuak GNOMEn funtziona dezan, Kontrol Zentroan gaituta izan behar duzu soinua. Soinua konfiguratzeko, egin klik Menu Nagusia botoian (oinaren ikonoan) eta hautatu + +Programak+ + ->Ezarpena+ + ->Multimedia+ + + + + + + ->Soinua+ + . Egiazta ezazu bi soinu-aukerak gaituta daudela Orokorra fitxan. Lasai konfiguratu eta probatu Soinu-gertaerak saileko gauzak. Kontuan izan agian GNOMEtik irten eta berrabiarazi egin beharko duzula, behar bezala funtziona dezan soinuak Kontrol Zentroan lehen aldiz gaitu ondoren.

1.2. Ezagutzen diren akatsak eta mugak

Ez da ezagutzen applet honen akatsik.

1.3. Egileak

Nahastailearen applet-a Michael Fulbright-ek idatzi du (). Bidali zure iruzkin, iradokizun eta akatsen berri-emateak GNOMEren akatsen segimendurako datu-basera. (Akatsei buruzko berriak bidaltzeko argibideak linean aurkituko dituzu.) GNOMEren 1.1 bertsioa edo berriagoa baduzu, Akatsen berri emateko tresna (bug-buddy) ere erabil dezakezu akatsen berri emateko. Tresna hori Menu nagusiko Utilitateak azpimenuan duzu eskuragarri.

Eskuliburu hau Dan Mueth-ek idatzi du (). Eskuliburuari dagozkion iruzkinak eta iradokizunak GNOMEren dokumentazio-proiektura bidal ditzakezu: . Iruzkinak linean ere egin ditzakezu GNOMEren dokumentazio-egoeraren taula erabiliz.

Euskarazko itzulpena Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egin du (). Itzulpenari buruzko oharrak eta iradokizunak helbide honetara bidal ditzakezu:

1.4. Lizentzia

Programa hau software librea da; birbana eta/edo alda dezakezu, Free Software Foundation-ek argitaratutako GNU Lizentzia Publiko Orokorraren 2. bertsioan, edo (nahiago baduzu) bertsio berriago batean, jasotako baldintzak betez gero.

Programa hau erabilgarria izango delakoan banatzen da, baina INOLAKO BERMERIK GABE; era berean, ez da bermatzen beraren EGOKITASUNA MERKATURATZEKO edo HELBURU PARTIKULARRETARAKO ERABILTZEKO. Argibide gehiago nahi izanez gero, ikus GNU Lizentzia Publiko Orokorra.

GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia bat GNOME erabiltzailearen gidaren eranskinean daukazu. GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia Free Software Foundation-en bidez ere lor dezakezu haren web gunea bisitatuz edo hona idatziz:

 Free Software Foundation, Inc. 59 Temple Place -
      Suite 330 BostonMA
      02111-1307 USA