Memoria-kargaren applet-a

Memoria-kargaren applet-ari buruzko eskuliburuaren 1.0 bertsioa duzu hau.

Table of Contents
1. Memoria-kargaren applet-a
1.1. Erabilera
1.2. Eskuin-klikaz agertzen den laster-menuko elementuak
1.3. Propietateak
1.4. Ezagutzen diren akatsak eta mugak
1.5. Egileak
1.6. Lizentzia

1. Memoria-kargaren applet-a

memload_applet monitore-applet txiki bat da besterik gabe panelean agertzen dena zenbat memoria erabiltzen ari zaren adierazteko.

1.1. Erabilera

Ez daukazu applet honi ezer egin beharrik. Zure panelean agertu eta exekutatuko da. Hainbat aukera erabil ditzakezu applet-aren bistaratzea aldatzeko.

Figure 1. MEM kargaren applet-a

Applet honek lau memoria-erabilera desberdin erakusten ditu:

Libre

Libre dagoen memoria da, programak erabiltzen ari ez direna. Kolore lehenetsia berdea da.

Bufferrak

Oraindik diskoan idatzi ez diren datuak edukitzen dituzte bufferrek. Diskotik irakurritako datuak ere izaten dituzte, eta bertan mantentzen dituzte berriz ere behar izanez gero erabiltzeko. Kolore lehenetsia grisa da.

Memoria konpartitua

Memoria konpartitua da programa bat baino gehiago erabiltzen ari direna. Oso normala da UNIX sistemetan. GNOME programa askok memoria konpartitu ugari erabiltzen dute, eta horrela, erabilitako guztizko memoria murriztu egiten da. Kolore lehenetsia horia da.

Bestelakoa

Beste modu batzuetan erabilitako memoria erakusten da kategoria honetan. Kolore lehenetsia hori berdexka da.

1.2. Eskuin-klikaz agertzen den laster-menuko elementuak

Menu-elementu estandarrez gain, eskuineko botoiaz klik eginda agertzen den laster-menuak ondoko elementuak dauzka:

Propietate lehenetsiak...

Behean azaltzen den multiload_applet elkarrizketa-koadroa irekitzen du applet honen eta beste monitore-applet batzuen propietate lehenetsiak aldatzeko.

Propietateak...

Behean azaltzen den multiload_applet elkarrizketa-koadroa irekitzen du, memload_applet-aren propietateei dagokiena.

Exekutatu gtop...

Aukera honek gtop exekutatuko du eta horrek GNOMEren sistema-monitorea abiaraziko du. gtop-ek sistemaren eta bertan gertatzen denaren ikuspegi zehatzagoa ematen dizu.

1.3. Propietateak

Figure 2. Propietate lehenetsien elkarrizketa-koadroa

Beste zenbait monitore-applet-etan bezala, memload_applet-en hobespenak bi modutan ezar daitezke: Talde honetako edozein applet-etan eragina duten aldaketak egin ditzakezu elkarrizketa-koadro handi batean (cpuload_applet, memload_applet, swapload_applet, netload_applet eta loadavg_applet). Erabilgarria da horietakoren bat edo gehiago erabiltzen baduzu. Hauek dira lehenespenez erabiltzen diren ezarpenak. Propietate lehenetsiak... menu-elementuan aurkituko dituzu.

Figure 3. Lausotutako Propietateen elkarrizketa-koadroa

Edo memload_applet-aren propietateak bakarrik alda ditzakezu. Erabilgarria da memload_applet-a bakarrik erabiltzen duzunean edo konbinazio berriak probatu nahi dituzunean. Propietateak menu-elementuan aurkituko duzu.

Note

Propietateak... menu-elementua erabiltzen baduzu eta applet honen hobespenak bakarrik editatzen badituzu, Erabili propietate lehenetsiak kontrol-laukiari hautamarka kendu behar diozu ezarpenak aldatu ahal izateko.

Figure 4. MEM kargaren Propietateen elkarrizketa-koadroa

Propietateetan egin ditzakezun aldaketak hiru dira:

Koloreak

Memoria-kategoria desberdinak bistaratzeko erabiltzen diren koloreak alda ditzakezu kolore-koadroetan klik eginez. GNOME-ren kolore-gurpila agertuko zaizu.

Abiadura

Grafikoa eguneratzeko behar duen denbora alda dezakezu honen bidez. Milisegundotan neurtzen da. Balio lehenetsia 500 da.

Tamaina

Applet-aren tamaina alda dezakezu honen bidez. Pixeletan neurtzen da. Lehenetsitako balioa 40 da, eta pixel 1etik aurrera nahi duzun balioa ezar dezakezu. Panel bertikaletan tamaina altuerari dagokio. Panel horizontaletan, berriz, zabalerari dagokio.

1.4. Ezagutzen diren akatsak eta mugak

Panelaren tamaina eta orientazioa aldatzeak arazoak ekar ditzake, nahiz eta orain denbora bat pasatakoan berez konpontzen diren.

1.5. Egileak

Applet hau Martin Baulig-ek idatzi du (). Bidali zure iruzkin, iradokizun eta akatsen berri-emateak GNOMEren akatsen segimendurako datu-basera. (Akatsei buruzko berriak bidaltzeko argibideak linean aurkituko dituzu.) GNOMEren 1.1 bertsioa edo berriagoa baduzu, Akatsen berri emateko tresna (bug-buddy) ere erabil dezakezu akatsen berri emateko. Tresna hori Menu nagusiko Utilitateak azpimenuan duzu eskuragarri.

Eskuliburu hau Telsa Gywnne-k () eta Eric Baudais-ek () idatzi dute. Eskuliburuari dagozkion iruzkinak eta iradokizunak GNOMEren dokumentazio-proiektura bidal ditzakezu: . Iruzkinak linean ere egin ditzakezu GNOMEren dokumentazio-egoeraren taula erabiliz.

Euskarazko itzulpena Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egin du (). Itzulpenari buruzko oharrak eta iradokizunak helbide honetara bidal ditzakezu:

1.6. Lizentzia

Programa hau software librea da; birbana eta/edo alda dezakezu, Free Software Foundation-ek argitaratutako GNU Lizentzia Publiko Orokorraren 2. bertsioan, edo (nahiago baduzu) bertsio berriago batean, jasotako baldintzak betez gero.

Programa hau erabilgarria izango delakoan banatzen da, baina INOLAKO BERMERIK GABE; era berean, ez da bermatzen beraren EGOKITASUNA MERKATURATZEKO edo HELBURU PARTIKULARRETARAKO ERABILTZEKO. Argibide gehiago nahi izanez gero, ikus GNU Lizentzia Publiko Orokorra.

GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia bat GNOME erabiltzailearen gidaren eranskinean daukazu. GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia Free Software Foundation-en bidez ere lor dezakezu haren web gunea bisitatuz edo hona idatziz:

 Free Software Foundation, Inc. 59 Temple Place -
      Suite 330 BostonMA
      02111-1307 USA