Batez besteko kargaren applet-a

Batez besteko kargaren applet-ari buruzko eskuliburuaren 1.0 bertsioa duzu hau.

Table of Contents
1. Batez besteko kargaren applet-a
1.1. Erabilera
1.2. Eskuin-klikaz agertzen den laster-menuko elementuak
1.3. Propietateak
1.4. Ezagutzen diren akatsak eta mugak
1.5. Egileak
1.6. Lizentzia

1. Batez besteko kargaren applet-a

loadavg_applet monitore-applet txiki bat da, besterik gabe panelean agertzen dena uneko batez besteko kargaren berri emateko.

Makina baten batez besteko karga zenbaki nahiko arbitrarioa izaten da eta makina zenbateraino dagoen "lanpetuta" adierazten du. Abian dauden prozesuen eta nukleoaren deiaren zain daudenen arteko batez bestekoa eginez kalkulatzen da (gutxi gorabehera). Oso lagungarria da zure makinak denboran zehar izandako batez besteko karga desberdinak alderatzeko, baina ez da oso erabilgarria beste makina batzuen denborekin alderatzeko. Normalean frakzio gisa irudikatzen da.

Figure 1. Batez besteko kargaren applet-a

1.1. Erabilera

Ez daukazu applet honi ezer egin beharrik. Zure panelean agertu eta exekutatuko da. Hainbat aukera erabil ditzakezu applet-aren bistaratzea aldatzeko.

1.2. Eskuin-klikaz agertzen den laster-menuko elementuak

Menu-elementu estandarrez gain, eskuineko botoiaz klik eginda agertzen den laster-menuak ondoko elementuak dauzka:

Propietate lehenetsiak...

Behean azaltzen den multiload_applet elkarrizketa-koadroa irekitzen du applet honen eta beste monitore-applet batzuen propietate lehenetsiak aldatzeko.

Propietateak...

Behean azaltzen den multiload_applet elkarrizketa-koadroa irekitzen du, loadavg_applet-aren propietateei dagokiena.

Exekutatu gtop...

Aukera honek gtop exekutatuko du eta horrek GNOMEren sistema-monitorea abiaraziko du. gtop-ek sistemaren eta bertan gertatzen denaren ikuspegi zehatzagoa ematen dizu.

1.3. Propietateak

Figure 2. Propietate lehenetsien elkarrizketa-koadroa

Beste zenbait monitore-applet-etan bezala, loadavg_applet-en hobespenak bi modutan ezar daitezke: Talde honetako edozein applet-etan eragina duten aldaketak egin ditzakezu elkarrizketa-koadro handi batean (cpuload_applet, memload_applet, swapload_applet, netload_applet eta loadavg_applet). Erabilgarria da horietakoren bat edo gehiago erabiltzen baduzu. Hauek dira lehenespenez erabiltzen diren ezarpenak. Propietate lehenetsiak... menu-elementuan aurkituko dituzu.

Figure 3. Lausotutako Propietateen elkarrizketa-koadroa

Edo loadavg_applet-aren propietateak bakarrik alda ditzakezu. Erabilgarria da loadavg_applet-a bakarrik erabiltzen duzunean edo konbinazio berriak probatu nahi dituzunean. Propietateak menu-elementuan aurkituko duzu.

Note

Propietateak... menu-elementua erabiltzen baduzu eta applet honen hobespenak bakarrik editatzen badituzu, Erabili propietate lehenetsiak kontrol-laukiari hautamarka kendu behar diozu ezarpenak aldatu ahal izateko.

Figure 4. Batez besteko kargaren Propietateen elkarrizketa-koadroa

Propietateetan egin ditzakezun aldaketak lau dira:

Koloreak

Applet-a bistaratzeko erabiltzen diren koloreak alda ditzakezu kolore-koadroetan klik eginez. GNOME-ren kolore-gurpila agertuko zaizu. Tituluak nahasgarri xamarrak dira. "Erabilita" uneko batez besteko karga da, eta "libre" atzeko planoaren kolorea da.

Abiadura

Grafikoa eguneratzeko behar duen denbora alda dezakezu honen bidez. Milisegundotan neurtzen da. Balio lehenetsia 500 da.

Tamaina

Applet-aren tamaina alda dezakezu honen bidez. Pixeletan neurtzen da. Lehenetsitako balioa 40 da, eta pixel 1etik aurrera nahi duzun balioa ezar dezakezu. Panel bertikaletan tamaina altuerari dagokio. Panel horizontaletan, berriz, zabalerari dagokio.

Gehienekoa

Hau da Y ardatzaren gehieneko balioa (applet-ak erakuts dezakeen gehieneko batez besteko karga). Balio lehenetsia 10 da.

Note

Aukera hau Propietate lehenetsien menu-aukeran bakarrik dago erabilgarri. Ez da agertzen Propietateen menu-aukeratik irekitzen den elkarrizketa-koadroan.

1.4. Ezagutzen diren akatsak eta mugak

Panelaren tamaina eta orientazioa aldatzeak arazoak ekar ditzake, nahiz eta orain denbora bat pasatakoan berez konpontzen diren.

1.5. Egileak

Applet hau Martin Baulig-ek idatzi du (). Bidali zure iruzkin, iradokizun eta akatsen berri-emateak GNOMEren akatsen segimendurako datu-basera. (Akatsei buruzko berriak bidaltzeko argibideak linean aurkituko dituzu.) GNOMEren 1.1 bertsioa edo berriagoa baduzu, Akatsen berri emateko tresna (bug-buddy) ere erabil dezakezu akatsen berri emateko. Tresna hori Menu nagusiko Utilitateak azpimenuan duzu eskuragarri.

Eskuliburu hau Telsa Gwynne-k () eta Eric Baudais-ek () idatzi dute. Eskuliburuari dagozkion iruzkinak eta iradokizunak GNOMEren dokumentazio-proiektura bidal ditzakezu: . Iruzkinak linean ere egin ditzakezu GNOMEren dokumentazio-egoeraren taula erabiliz.

Euskarazko itzulpena Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egin du (). Itzulpenari buruzko oharrak eta iradokizunak helbide honetara bidal ditzakezu:

1.6. Lizentzia

Programa hau software librea da; birbana eta/edo alda dezakezu, Free Software Foundation-ek argitaratutako GNU Lizentzia Publiko Orokorraren 2. bertsioan, edo (nahiago baduzu) bertsio berriago batean, jasotako baldintzak betez gero.

Programa hau erabilgarria izango delakoan banatzen da, baina INOLAKO BERMERIK GABE; era berean, ez da bermatzen beraren EGOKITASUNA MERKATURATZEKO edo HELBURU PARTIKULARRETARAKO ERABILTZEKO. Argibide gehiago nahi izanez gero, ikus GNU Lizentzia Publiko Orokorra.

GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia bat GNOME erabiltzailearen gidaren eranskinean daukazu. GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia Free Software Foundation-en bidez ere lor dezakezu haren web gunea bisitatuz edo hona idatziz:

 Free Software Foundation, Inc. 59 Temple Place -
      Suite 330 BostonMA
      02111-1307 USA