GNOMEren eguraldiaren applet-a

GNOMEren eguraldiaren applet-ari buruzko eskuliburuaren 1.2 bertsioa duzu hau.

Table of Contents
1. GNOMEren eguraldiaren applet-a
1.1. Erabilera
1.2. Pertsonalizazioa
1.3. Informazio gehiago
1.4. Ezagutzen diren akatsak eta mugak
1.4.1. Sarrera/irteera blokeatzea

1. GNOMEren eguraldiaren applet-a

GNOMEren eguraldiaren applet-ak, n ikusten denak, eguraldiari buruzko hainbat informazio bildu eta bistaratzen du. Applet hau Panel bati gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz Panelean eta aukeratu Panela+ + ->Gehitu panelari+ + ->Applet-a+ + ->Utilitatea+ + ->GNOMEren eguraldia.

Figure 1. GNOMEren eguraldiaren applet-a

1.1. Erabilera

GNOMEren eguraldiak uneko tenperatura eta eguraldi-baldintzak bistaratzen ditu, zenbaki eta ikono bidez, applet-aren barruan. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik bikoitza applet-ean. Eguraldi-informazioaren leihoa irekiko zaizu (). Uneko eguraldiari buruzko informazioa bistaratzen du eta baita egun bateko edo bost eguneko iragarpena ere.

Figure 2. Eguraldi-informazioaren leihoa

Applet-ean eskuineko botoiaz klik eginez gero, elementu hauek dituen menua agertuko zaizu:

  • Eguneratu eguraldi-informazioa eguneratu eta bistaratzen du.

  • Propietateak Propietateak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

  • Laguntza dokumentu hau bistaratzen du.

  • Honi buruz GNOMEren eguraldiaren applet-ari buruzko oinarrizko informazioa erakusten du, esaterako egilearen izena eta aplikazioaren bertsio-zenbakia.

1.2. Pertsonalizazioa

GNOMEren eguraldiaren applet-a pertsonaliza dezakezu bertan eskuineko botoiaz klik eginez eta Propietateak aukeratuz. Propietateen elkarrizketa-koadroa () irekiko da, eta hala hainbat ezarpen aldatu ahal izango duzu.

Figure 3. Propietateen elkarrizketa-koadroa

Oinarrizkoa fitxako propietateak hauek dira:

  • Eguneratze-bitartea Aukera honek zehazten du GNOMEren eguraldia zenbatero konektatuko den zerbitzariarekin (edo zerbitzariekin) eguraldi-informazioa jasotzeko. Uneko baldintzak, iragarpena eta radar-mapa (gaituta badago) deskargatuko ditu.

    NoteZerbitzari-eguneratzeei buruzko oharra
     

    Kontuan izan Eguneratze-bitarteak zehazten duen gauza bakarra dela ordenagailuak zenbatero deskargatuko duen informazioa zerbitzaritik (edo zerbitzarietatik). Uneko baldintzak fitxan agertzen den eguneratze-orduak (applet-ean bi aldiz klik eginez bistaratzen denak) adierazten du neurketa horiek zerbitzarian noiz berritu ziren, eta ez noiz jaso ziren azkeneko aldiz.

    NoteEguneratze automatikoak desgaitu eta eskuzko eguneratzeak erabili
     

    Eguneratze automatikoa desgaitzeko kendu hautamarka Eguneratzea gaituta laukiari. Bestalde, GNOMEren eguraldia eguneratzera behartu dezakezu dagokion aukera hautatuz laster-menuan. Bi aukera horiek oso erabilgarriak dira tartekako internet konexioa baldin badaukazu, eramangarri edo modem bidezkoa esate baterako.

  • Eguneratzea gaituta Hautatu hau GNOMEren eguraldiak automatikoki deskargatzea nahi baduzu azken eguraldi-informazioa Eguneratun zehaztutako maiztasunarekin. Desautatu aukera hau eguraldi-eguneratzeak eskuz bakarrik egin nahi badituzu, hau da, eskuineko botoiaz applet-ean klik egin eta Eguneratu hautatuz.

  • Erabili sistema metrikoa Lehenespenez GNOMEren eguraldiak unitate-sistema anglosaxoia erabiltzen du. Hautatu kontrol-lauki hau unitate metrikoak erabiltzeko. Erabilitako unitateak ikusteko: .

    Table 1. Neurri-unitateak

  • Iragarpen xehea Hautatu hau GNOMEren eguraldiak zure herrirako bost eguneko iragarpena jaso dezan nahi baduzu. Kontuan izan zenbait lekurentzat beharbada ez dela iragarpenik egongo.

    Botoi hau hautatu gabe dagoenean jasotzen den iragarpena leku hori barne hartzen duen eremu zabalago baten iragarpen laburra izaten da (normalean herrialde osoa) eta gehienetan 5 egunekoa.

    NoteIragarpen-eskuragarritasuna
     

    Kontuan izan IWINek emandako iragarpen xeheak Estatu Batuetako hirientzat soilik daudela erabilgarri.

Sarea fitxako propietateak erabili beharko dituzu zure ordenagailua suebaki baten atzean badago. Hauek dira propietateak:

  • Erabili proxy-a Hautatu botoi hau suebaki baten atzean bazaude eta HTTP proxy baten bidez sartzen bazara sarean.

  • Proxy ostalaria Sartu hemen zure proxy ostalariaren IP helbidea (HTTP proxy-a erabiltzen baduzu).

  • Erabiltzaile-izena Idatzi hemen zure erabiltzaile-izena.

  • Pasahitza Idatzi hemen zure pasahitza. (Kontuan izan pasahitz hau konfigurazio-fitxategi pribatu batean gordeko dela, baina ez dela enkriptatuko).

Kokalekua fitxaren bidez zehatz dezakezu GNOMEren eguraldiaren applet-ak nongo eguraldi-informazioa bistaratzea nahi duzun. Egin klik edozein (+) ikurretan zuhaitza zabaltzeko edo edozein (-) ikurretan zuhaitz-adarra ixteko. Hautatu hiria edo eskualdea saguaren ezker-botoiaz klik eginez.

Kokalekuak hiru mailako hierarkian antolatuta daude. Goiko mailak geografia-area zabalak biltzen ditu, bigarrenak eskualdeak eta azkenak hiriak. Hierarkia hori US NWSek (Eguraldi-zerbitzu nazionalak) informazioa antolatzeko erabiltzen duen moduan oinarritua dago batez ere, eta horrexegatik agertzen dira AEB eta Kanada maila gorenean.

Nahi dituzun aldaketa guztiak egin ondoren, egin klik Ados botoian aldaketak aplikatu eta Propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko. Aldaketak bertan behera uzteko eta aurreko balioetara itzultzeko, egin klik Utzi botoian.

1.3. Informazio gehiago

GNOMEren eguraldiaren etxeko orria http://gweather.dhs.org/ helbidean dago. Hor aurkituko duzu Kokalekuen azken fitxategia, aldiro-aldiro eguneratzen baitute hiri berriekin, erabiltzaileek helarazi ahala. Banaketa horretan zure hiria ez badago, idatzi Spiros Papadimitriou-ri () beharrezko informazioa emanez eta hurrengoan agertuko da.

Azken berriak ikusteko gogorik baduzu, zoaz etxeko orrira.

1.4. Ezagutzen diren akatsak eta mugak

1.4.1. Sarrera/irteera blokeatzea

GNOMEren eguraldiak blokeatzen ez den S/I erabiltzen duen arren saretik datuak jasotzeko, oraindik ere badira exekuzioa blokeatzen duten hainbat urrats. Nabarmenki, urruneko ostalariarekin TCP konexioa ezartzea eragiketa blokeatzailea da. NWS eta IWIN web zerbitzariak oso kargatuta egoten direnez, litekeena da urrats honek denbora asko behar izatea. Hori egiten duen bitartean, aplikazioak ezin die Paneleko CORBA eskaerei erantzun. Uneko inplementazioan, Panela aplikazio guztietan zehar iteratzen aritzen da eta CORBA eskaerak maiz bidaltzen ditu (adib. gordetzeko egoerarentzat). Applet batek ezin badu erantzun arrazoiren batengatik, orduan Panela blokeatu egingo da erantzunaren zain.