GNOMEren teklatuaren applet-a

GNOMEren teklatuaren applet-aren eskuliburuaren 1.2 bertsioa duzu hau.

Table of Contents
1. GNOMEren teklatuaren applet-a
1.1. Erabilera
1.2. Pertsonalizazioa
1.2.1. Zure hizkuntzaren teklatu-diseinuak ezarri

1. GNOMEren teklatuaren applet-a

GNOMEren teklatuaren applet-ak (n agertzen da konfigurazio lehenetsiarekin) teklatu-mapa erraz eta azkar aldatu eta beste herrialde batean erabiltzen dena jartzeko aukera ematen dizu. Applet hau Panel bati gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz Panelean eta aukeratu Panela+ + ->Gehitu panelari+ + ->Applet-a+ + ->Utilitatea+ + ->GKB teklatu-aldatzailea.

Figure 1. GNOMEren teklatuaren applet-a

1.1. Erabilera

Konfiguratu ondoren, GNOMEren teklatuaren applet-ak aukera ematen dizu teklatu-mapaketa aldatzeko erabilgarri duzun beste edozein diseinurengatik. Ezkerreko botoiaz egin klik applet-ean edo sakatu Alt-Maius teklatu-mapaketa aldatzeko.

Applet-ean eskuineko botoiaz klik eginez gero, elementu hauek dituen menua agertuko zaizu:

  • Propietateak Propietateak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

  • Laguntza dokumentu hau bistaratzen du.

  • Honi buruz GNOMEren teklatuaren applet-a-ari buruzko oinarrizko informazioa erakusten du, esaterako, applet-aren bertsioa eta egilearen izena.

1.2. Pertsonalizazioa

GNOMEren teklatuaren applet-a pertsonaliza dezakezu bertan eskuineko botoiaz klik eginez eta Propietateak aukeratuz. Propietateen elkarrizketa-koadroa irekiko da (n ikusten dena), eta teklatuak gehitu, aldatu eta kendu ahal izango dituzu, eta applet-aren diseinua konfiguratu..

Figure 2. Propietateen elkarrizketa-koadroa

Propietateen elkarrizketa-koadroak bi fitxa ditu: Teklatuak eta Aukerak. Teklatuak fitxan teklatuen diseinuak Gehitu, Editatu eta Ezabatu ditzakezu, eta baita ordena aldatu ere. Aukerak fitxan applet-aren itxura (bandera, etiketa edo bandera+etiketa) eta tamaina (normala edo handia) ezar ditzakezu, eta baita teklatu-diseinua aldatzeko erabili beharreko tekla-sekuentzia ere (ikus atala).

1.2.1. Zure hizkuntzaren teklatu-diseinuak ezarri

Teklatu-mapak ezartzeko ondorengo urratsetako bat edo gehiago egin beharko dituzu:

  • Behar den teklatu-diseinua gehitu Teklatuak fitxan, egin klik Gehitu botoian. n ikusten den zuhaitzean zuri dagokizun teklatua aukera dezakezu, zure hizkuntzan eta herrialdean oinarrituta.

    Figure 3. Diseinua hautatzeko elkarrizketa-koadroa

    Teklatu bat gehitzeko, egin klik ezarri nahi duzun hizkuntzaren aurreko + zeinuan. Hizkuntza hori erabiltzen duten herrialdeen zerrenda agertuko da. Berriz ere, egin klik aukeratutako herrialdearen aurreko + zeinuan, eta teklatu-zerrenda bat agertuko zaizu. Hautatu erabili nahi duzun teklatua eta egin klik Gehitu botoian. Teklatua GKB Propietateak leihoko zerrendan gehituko da. Nahi izanez gero beste teklatu bat gehi dezakezu, edo bestela egin klik Itxi botoian Hautatu diseinua elkarrizketa-koadroa ixteko.

  • Lehendik dagoen teklatu-diseinua editatu Teklatu bat hautatu eta Editatu botoia sakatzen baduzu, Editatu teklatua leihoa irekiko zaizu (ikus ).

    Figure 4. Teklatua editatzeko elkarrizketa-koadroa

    Elkarrizketa-koadro honetan teklatuaren hainbat propietate alda ditzakezu. Hauek dira propietateak:

    • Izena: Teklatuaren izena, GKB propietateen leihoan eta applet-aren gainean sagua mugitzean bistaratzen den argibidean agertuko dena.

    • Etiketa: Etiketa edo Bandera+Etiketa ezartzen dituzunean azalduko den etiketa da hau. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikus .

    • Hizkuntza: Aukera hau Gnome 2.0n erabiliko da. Oraingoz ez du eraginik.

    • Estatua: Aukera hau Gnome 2.0n erabiliko da. Oraingoz ez du eraginik.

    • Bandera: Teklatu-diseinuarekin batera erakustea nahi duzun bandera ezar dezakezu hemen.

    • Arkitektura: Aukera hau Gnome 2.0n erabiliko da. Oraingoz ez du eraginik.

    • Mota: Aukera hau Gnome 2.0n erabiliko da. Oraingoz ez du eraginik.

    • Kode-orria: Aukera hau Gnome 2.0n erabiliko da. Oraingoz ez du eraginik.

    • Komandoa: Komando hau erabiliko du GNOME teklatuak teklatua aldatzeko. Lehenespenez gkb_xmmap xmodmap-file-extension komandoa erabiltzen da, eta hor xmodmap-file-extension-en ordez erabili nahi duzun xmodmap fitxategiaren luzapena jarri behar da.

      TipZure sisteman erabilgarri dituzun teklatu-diseinuak aurkitu
       

      Linux sistema gehienetan xmodmap fitxategiak /usr/share/xmodmap direktorioan egoten dira.

      Adibidez, US 101 teklako teklatua ezartzeko, gkb_xmmap us-101 erabiltzen da.

      Horrela ezin bada egin, setxkbmap LC komandoarekin saia zaitezke teklatua ezartzen (LC zure herrialdearen bi letrako kodea da). (adibidez, setxkbmap fr teklatu frantsesa erabiltzeko). Azkenik, zuk zeure teklatu-diseinuaren fitxategia (xmodmap) badaukazu, erabili xmodmap xmodmap-filename komandoa (adibidez, xmodmap ~/xrus/yawerty.koi8.xmm alfabeto zirilikoaren teklatu-diseinua erabiltzeko koi8 kodeketan). Xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikus .

  • Gehiago behar ez den teklatu-diseinua kendu Teklatu bat kentzeko, hautatu (bertan klik eginez GKB propietateen leihoan) eta egin klik Ezabatu botoian.

  • Teklatu-diseinuak berrordenatu Propietateen leihoko zerrendak erabakitzen du teklatu-diseinuak zein ordenatan aktibatzen diren applet-ean klik egindakoan edo laster-tekla sakatutakoan. Zerrendan lehenengo lekuan agertzen den diseinua lehenetsita geratuko da Propietateen leihoa ixten duzunean. Zerrendaren ordena aldatzeko, hautatu lekuz aldatu nahi duzun teklatua eta egin klik Gora edo