Unitate-muntatzailearen applet-a

Unitate-muntatzailearen applet-aren eskuliburuaren 1.0 bertsioa duzu hau.

Table of Contents
1. Unitate-muntatzailearen applet-a
1.1. Erabilera
1.2. Pertsonalizazioa
1.3. Zure sistemaren konfigurazioa
1.4.

1. Unitate-muntatzailearen applet-a

Unitate-muntatzailearen applet-ak (), mota desberdinetako diskoak eta fitxategi-sistemak ordenagailuan azkar eta erraz muntatzeko eta desmuntatzeko aukera ematen dizu. Applet hau Panel bati gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz Panelean eta aukeratu + + +Panela+ + + + + ->Gehitu panelari+ + + + + ->Applet-a+ + + + + ->Utilitatea+ + + + + ->Unitate-muntatzailea+ + + + .

Figure 1. Unitate-muntatzailearen applet-a

NoteHasiberrientzako oinarrizko informazioa
 

Linux eta Unix sistemetan fitxategi-sistema asko eskuz muntatu eta desmuntatu behar izaten dira. Fitxategi-sistema bat muntatu ondoren, irakurri eta idatz dezakezu bertan. Fitxategi-sistema batekin amaitzean, desmuntatu egin beharko zenuke. Oso garrantzitsua da unitate aldagarriak (disko malguak eta Zip diskoak, esaterako) euskarriak atera aurretik desmuntatzea, izan ere, Linux eta Unix sistemek beti ez baitituzte berehala idazten egindako aldaketak. Normalean diskoan egindako aldaketak buffer batean gordetzen dira, sistemaren abiadura hobetzearren. Disko finkoetako partizioak, disko gogorrekoak adibidez, normalean automatikoki muntatzen dira ordenagailua abiaraztean, eta sistema ixtean, berriz, desmuntatu egiten dira. Euskarri aldagarriak eskuz muntatu eta desmuntatu behar dira, adibidez, Unitate-muntatzailearen applet-aren bidez.

Erroko fitxategi-sistema ordenagailuko fitxategi-sistema nagusia da, eta / (erroa) ikurrarekin hasten da. Beste fitxategi-sistemak erroko fitxategi-sistemako direktorioekin lotuta daude. Horiei muntatze-puntuak esaten zaie, eta direktorio hutsak baino ez dira. Sistema-fitxategi bat muntatzean, haren edukiak direktorio horren barruan agertzen dira. Adibidez, sistema gehienek /mnt/floppy izeneko muntatze-puntua sortzen dute, eta direktorio hutsa baino ez da izango disketerik sartzen ez baduzu. Disketea sartzen baduzu, berriz, disketearen edukia izango du bertan.

1.1. Erabilera

Unitate bat muntatzeko edo desmuntatzeko, egin klik saguaren ezkerreko botoiaz Disko-muntatzailearen applet-aren ikonoan. Euskarria egotz dezaketen unitateetan, hala nola CDROM eta JAZ unitate gehienetan, diskoa egotz dezakezu ikonoan saguaren eskuineko botoiaz klik eginez eta Egotzi hautatuz. GNOMEren fitxategi-kudeatzailearekin diskoaren edukia arakatzeko, hautatu Arakatu.

Applet-ean eskuineko botoiaz klik eginez gero, elementu hauek dituen menua agertuko zaizu:

  • Arakatu diskoaren edukia erakusten du GNOMEren fitxategi-kudeatzailea erabiliz. Horretarako, unitateak muntatuta egon behar du.

  • Egotzi egotz daitezkeen unitateen euskarriak egozten ditu, CDROM eta JAZ unitateak, adibidez.

  • Propietateak Propietateak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

  • Laguntza dokumentu hau bistaratzen du.

  • Honi buruz Unitate-muntatzailearen applet-ari buruzko oinarrizko informazioa erakusten du, besteak beste, applet-aren bertsioa eta egilearen izena.

  • Muntatze-puntua eta muntatze-egoera erakusten dira argibide batean, kurtsorea applet-aren gainean edukitzen baduzu unetxo batez ().

    Figure 2. Unitate-muntatzailearen applet-a argibidearekin

    1.2. Pertsonalizazioa

    Unitate-muntatzailearen applet-a pertsonaliza dezakezu bertan eskuineko botoiaz klik eginez eta Propietateak aukeratuz. Propietateen elkarrizketa-koadroa () irekiko da, eta hala hainbat ezarpen aldatu ahal izango duzu.

    Figure 3. Propietateen elkarrizketa-koadroa

    Hauek dira propietateak:

    • Muntatze-puntua Diskoa muntatzeko erabiltzen den muntatze-puntua da. Unitate bat muntatzen duzunean diskoaren edukia hartuko duen direktorio hutsa da. Muntatze-puntuak fitxategi-sistemako edozein tokitan egon daitezke, baina normalean, unitate aldagarrien muntatze-puntu guztiak /mnt direktorioan jartzen dira.

    • Eguneratzea segundotan Unitate-muntatzaileak zenbat segundoz behin eguneratuko duen bere ikonoa muntatze-egoera egiaztatuz. Unitate-muntatzailea ez den beste komando edo aplikazioren baten bidez unitateak muntatu edo desmuntatzen badituzu bakarrik du garrantzia.

    • Ikonoa Unitateentzat bistaratzen diren ikonoak zehazten ditu (bat desmuntatuta dagoenerako eta beste bat muntatuta dagoenerako). Gehien erabiltzen diren unitateentzat ikono-jokoak badaude (diskete, CDROM, disko gogor eta JAZentzat, alegia). n ikus daitezke. Pertsonalizatu ere hauta dezakezu zeure ikonoak zehaztu nahi badituzu.

      Figure 4. Unitate-mota desberdinak muntatuta eta desmuntatuta daudenerako ikonoak

      Kontuan izan k diskete, CDROM, Zip eta JAZ eta disko gogorraren unitateei dagozkien ikonoak erakusten dituela (ezkerretik eskuinera).

    • Ikono pertsonalizatua muntatuta dagoenerako Unitatea muntatuta dagoenean bistaratuko den ikono pertsonalizatua. Aukera hau Ikonoa: Pertsonalizatua hautatuta dagoenean soilik egongo da erabilgarri.

    • Ikono pertsonalizatua muntatu gabe dagoenerako Unitatea desmuntatuta dagoenean bistaratuko den ikono pertsonalizatua. Aukera hau Ikonoa: Pertsonalizatua hautatuta dagoenean soilik egongo da erabilgarri.

    • Egokitu tamaina panelera Aukera hau hautatuz gero, muntatuta eta desmuntatuta egoeren ikonoen tamaina Panelarenari egokitzen zaio. Aukera hori ez badago hautatuta, ikonoen tamainak finkoak dira, eta ez da kontuan hartzen Panelaren tamaina. Aukera hori hautatuz gero, itxura politagoa izango du zure pantailak. Panela oso txikia bada, komeni da aukera hori ez hautatzea, izan ere, horrela applet-a biratuta eta tamaina handiagoan erakusten du eta hobeto ikusten da.

    • Erabili automuntatze-egoeraren proba Hautatu aukera hau automuntaketa erabiltzen baduzu, bestela utzi hautatu gabe.

      NoteErabiltzaile aurreratuentzako informazioa
       

      Unitate-muntatzaileak unitate bat muntatuta dagoen edo ez egiaztatzeko erabiltzen duen komando lehenetsia stat da eta automuntatzea erabiltzen baduzu, unitatea muntatuko dizu. Botoi hori hautatuta baldin badago, aldiz, mount komandoa erabiltzen du. Horrela automuntatzeak ez du unitatea muntatzen. Botoi hori lehenespenez ez da hautatuta egoten, mount komandoak cpu gehiago behar baitu stat-ek baino.

    Nahi dituzun aldaketa guztiak egin ondoren, egin klik Ados botoian aldaketak aplikatu eta Propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko. Egin klik Aplikatu botoian itxi gabe aldaketak aplikatzeko. Itxi botoiak Propietateen elkarrizketa-koadroa ixten du aplikatu ez diren aldaketak gorde gabe. Aplikatutako aldaketak ezin dira bertan behera utzi.

    1.3. Zure sistemaren konfigurazioa

    WarningErabiltzaile aurreratuentzat
     

    Atal hau sistema-administratzaileei eta erabiltzaile aurreratuei zuzendua dago.

    Unitate-muntatzailearen applet-ak ondo funtziona dezan, agian sistema-administratzaileak konfiguratu beharko du root pribilegioak erabiliz. Atal honek oinarri-oinarrizko sarrera ematen du.

    Unitate bakoitzaren muntatze-puntua eta fitxategi-sistemaren mota deskribatzen dituen informazioa /etc/fstab-en gordetzen da. Eskuz konfigura daiteke edo bestela linuxconf aplikazioaren bidez. Beti mota bereko fitxategi-sistema ez daukaten unitateekin (adibidez disketeak msdos edo ext2 fitxategi-sistemak izan ditzake), auto erabiltzea komeni da fitxategi-sistemaren motarentzat. Unitate bakoitzak lerro bakarra du /etc/fstab-en eta forma honetakoa:

    /dev/fd0        /mnt/floppy      auto    noauto,rw,user  0 0
    Sarrera honek lehen diskete-unitatea deskribatzen du (/dev/fd0), eta aditzera ematen du /mnt/floppy muntatze-puntua duela eta bere fitxategi-sistemaren mota, finkoa ez denez, automatikoki detektatu behar dela. Horrez gain, ondorengo konfigurazio-aukerak ere deskribatzen ditu: noauto Ordenagailua abiaraztean ez da automatikoki muntatzen, rw Unitatean idatzi eta irakur daiteke, eta user Erabiltzaileek unitatea munta dezakete. Aukera hauek eta hemen deskribatu ez ditugun beste bi azken eremuak xehetasunez aztertzen dira fstab eskuliburuko orrialdeetan. man fstab tekleatuz eskura ditzakezu, edo baita GNOMEren laguntza-arakatzailearen bidez ere.

    linuxconf aplikazioak fitxategi-sistema horiek kontrolatzeko interfaze grafikoa eskaintzen dizu. linuxconf abiarazteko, nahikoa duzu linuxconf idaztea shell leiho batean (saioa root gisa hasi behar duzu). Hautatu Konfig+ ->fitxategi-sistemak+ ->Atzitu unitate lokala. Sarrera bat editatzeko, hautatu besterik gabe. linuxconf erraz erabiltzeko diseinatuta dago eta bere laguntza-sistema propioa dauka prozesuan zehar laguntza emateko. Sarrera berriak ere gehi ditzakezu Gehitu botoiaren bidez.