PUZ eta memoria-erabileraren applet-a

PUZ eta memoria-erabileraren applet-ari buruzko eskuliburuaren 1.0 bertsioa da hau.

Table of Contents
1. PUZ eta memoria-erabileraren applet-a

1. PUZ eta memoria-erabileraren applet-a

cpumemusage_applet monitore-applet txiki bat da. Zure panelean agertzen da eta ordenagailuaren PUZ (CPU), memoria eta swap-aren erabilerari buruzko informazioa ematen dizu. Applet hau Panel bati gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz Panelean eta aukeratu Panela+ ->Gehitu panelari+ ->Applet-a+ ->Monitoreak+ ->PUZ/MEM erabilera.

1.1. Erabilera

Ez daukazu applet honi ezer egin beharrik. Zure panelean agertu eta exekutatuko da.

Applet-ak hiru barra-diagrama erakusten ditu PUZ, memoria eta swap lekuarentzat. Zure panela horizontala bada, goiko barra PUZari dagokio, erdikoa memoriari eta behekoa swap-ari. Zure panela bertikala bada, ezkerreko barra PUZari dagokio, erdikoa memoriari eta eskuinekoa swap-ari.

Figure 1. PUZ/MEM applet-a

PUZ

Hemen hiru kolore erabiltzen dira. Horia erabiltzen da nukleorik behar ez duen PUZaren jarduerarentzat. Grisa erabiltzen da nukleoarekin komunikatzen diren programen PUZ jarduerarentzat (normalean S/I asko, gauzak memoriatik diskora eta alderantziz eramatean bezala). Beltza atzeko planoa da eta erabili gabeko PUZ irudikatzen du.

Memoria

Hemen lau kolore erabiltzen dira. Horia erabiltzen da memoria konpartituarentzat (programa batek baino gehiagok erabiltzen duten memoriarentzat). Grisa erabiltzen da bufferraren erabilerarentzat (oraindik diskoan idatzi gabeko datuak dituen memoriarentzat). Hori-grisaxka beste memoria-erabilera batzuetarako erabiltzen da. Berdeak erabili gabeko memoria irudikatzen du.

Swap

Hemen bi kolore erabiltzen dira. Gorriak adierazten du erabiltzen ari den swap lekua. Berdeak adierazten du erabili gabeko swap-a. Unean erabiltzen ari ez diren programen zatiak disko gogorreko Swap sekzioan jartzen ditu nukleoak, horrela, behar direnean erraz berreskuratzeko.

1.2. Ezagutzen diren akatsak eta mugak

Applet honen akatsik ez da ezagutzen.

1.3. Egileak

Applet hau Radek Doulik-ek idatzia da (). Bidali zure iruzkin, iradokizun eta akatsen berri-emateak GNOMEren akatsen segimendurako datu-basera. Gune horretako ildo nagusiak jarrai ditzakezu edo komando-lerroko bug-buddy erabili. Paketearen izenean, jarri gnome-applets.

Gida hau Telsa Gwynne-k () eta Eric Baudais-ek () egina da, eta David Mason-ek () eta David Wheeler-ek egindako GNOME 1.0.53 erabiltzailearen gidako dokumentazioan dago oinarritua ia erabat. Bidali zure arazoen berri-emateak edo iradokizunak GNOME dokumentazio-proiektura (). Iruzkinak linean ere egin ditzakezu GNOMEren dokumentazio-egoeraren taula erabiliz.

1.4. Lizentzia

Programa hau software librea da; birbana eta/edo alda dezakezu, Free Software Foundation-ek argitaratutako GNU Lizentzia Publiko Orokorraren 2. bertsioan, edo (nahiago baduzu) bertsio berriago batean, jasotako baldintzak betez gero.

Programa hau erabilgarria izango delakoan banatzen da, baina INOLAKO BERMERIK GABE; era berean, ez da bermatzen beraren EGOKITASUNA MERKATURATZEKO edo HELBURU PARTIKULARRETARAKO ERABILTZEKO. Argibide gehiago nahi izanez gero, ikus GNU Lizentzia Publiko Orokorra.

GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia bat GNOME erabiltzailearen gidaren eranskinean daukazu. GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia Free Software Foundation-en bidez ere lor dezakezu haren web gunea bisitatuz edo hona idatziz:

 Free Software Foundation, Inc. 59 Temple Place -
      Suite 330 BostonMA
      02111-1307 USA