Copyright © 2000 by James Cope
Bateria-kargaren monitorearen applet-ak, 1. irudian erakusten denak, ordenagailu eramangarriaren bateria-kargaren egoera erakusten dizu. Applet hau Panelari nola gehitu ikusteko, egin klik eskuineko botoiaz Panelean eta aukeratu Panela+ ->Gehitu panelari+ ->Applet-a+ ->Monitoreak+ ->Bateria-kargaren monitorea.
![]() |
Bateria-kargaren monitoreak ondo funtziona dezan, zure ordenagailuak Energia-kudeaketa aurreratua onartzeko konfiguratuta egon behar du. |
Bateria-kargaren monitorea panelean agertzen da eta ordenagailuaren bateriaren egoera erakusten dizu. Ezkerreko botoiaz applet-ean klik eginez, Irakurketa ikuspegia eta Grafiko ikuspegiaren artean aukera dezakezu. Ikuspegi horien azalpena Irakurketa ikuspegia eta Grafiko ikuspegia ataletan ematen da hurrenez hurren.
Irakurketa ikuspegiak, lehenetsitako ikuspegiak, ikono- eta testu-formatuan erakusten du bateriaren uneko egoera. Modu honetan Bateria-kargaren monitoreak ondorengo informazioa bistaratzen du:
Applet-aren ezkerraldean agertzen den pila itxurako ikonoak adierazten dizu bateriak zenbat karga duen. Pilaren zati koloredunak bateriari geratzen zaion karga adierazten du, eta bateria erabat beteak 100eko karga adierazten du.
Pilaren kolorea aldatu egiten da karga Karga baxuaren mugatik behera jaisten denean (ikus Propietateak Orokorra). Pilaren kolore lehenetsia berdea da egoera normalerako eta gorria karga baxuaren mugatik behera dagoenerako.
Ordenagailua argindarrarekin konektatuta dagoenean, pilaren irudian tximista txiki bat agertzen da, eta horrela adierazten da bateria argindarrari konektatuta dagoela eta kargatzen ari dela. Horren adibide bat ikus dezakezu 2. irudian. Horrez gainera, pila konfigura dezakezu kolore desberdina izan dezan argindarrari konektatuta dagoenean edo ez dagoenean, ikus Propietateak Irakurketa eginbide honi buruzko xehetasun gehiago izateko.
Applet-aren eskuinean goialdean agertzen den ehunekoak adierazten dizu ordenagailuaren bateriak zenbat karga duen.
Applet-aren eskuineko behealdeko botoian agertzen da geratzen den denbora, eta horrek adierazten dizu bateriak zenbat denboran funtzionatzeko karga duen. Denbora ordu eta minutuetan adierazten da.
Bateriari geratzen zaion kargaren portzentajea grafiko mugikor baten bidez erakusten dizu Grafiko ikuspegiak. Ardatz horizontalak denbora adierazten du eta bertikalak, berriz, karga-portzentajea. Grafikoaren goialdeak 100eko karga adierazten du. Lehenespenez grafikoa berdea da ordenagailua argindarrari konektatuta daukazunean, eta urdina konektatua ez daukazunean. Gainera grafikoa kolorez aldatzen da karga Karga baxuaren mugatik behera jaisten denean (ikus Propietateak Orokorra) kasu honetan lehenetsitako kolorea gorria da.
Menu-elementu estandarrez gain, eskuineko botoiaz klik eginda agertzen den laster-menuak ondoko elementua dauka:
Propietateak... Menu-elementu honek Propietateen elkarrizketa-koadroa irekitzen du (ikus Propietateak) applet honen itxura eta portaera pertsonalizatu ahal izateko.
Bateria-kargaren monitorearen applet-a konfigura dezakezu eskuineko botoiaz applet-ean klik eginez eta Propietateak... menu-elementua aukeratuz. Propietateen elkarrizketa-koadroa irekiko zaizu, eta elementu konfiguragarriz osatutako lau multzo agertuko zaizkizu ondorengo fitxetan antolatuta: Orokorra, Irakurketa, Grafikoa eta Bateria-kargaren mezuak.
Jarraitu panel-tamainari Bateria-kargaren monitoreari agintzen dio panela tamainaz aldatzen denean bera ere tamainaz alda dadila. Lehenespenez hautatuta agertzen da. Applet-aren altuera eta Applet-aren zabalera ezarpenek eragina izan dezaten, hautatu gabe egon behar du.
Applet-aren altuera eta Applet-aren zabalera bi botoi hauei esker Bateria-kargaren monitorearen neurriak zehazki ezar ditzakezu pixeletan. Ezarpen hauek eragina izan dezaten, Jarraitu panel-tamainari hautatu gabe eduki behar da. Bi ezarpenen balio lehenetsia 48 da.
![]() | Oso balio txikiak jarriz gero (28 pixeletik behera), bateriaren ikonoa ez da bistaratzen lekurik ez duelako. |
Eguneratze-bitartea Bateria-kargaren monitoreak zenbatean behin eguneratu behar duen bateria-kargari buruzko informazioa adierazten du segundotan. Ezarpen lehenetsia bi segundokoa da.
Karga baxuaren muga bateria-kargaren ehuneko balio bat da, bateria gutxi geratzen denean Bateria-kargaren monitoreak abisua eman dezan erabil daitekeena. Informazio hori erabiltzen da, esaterako, Irakurketa ikuspegiko bateriaren kolorea noiz aldatu erabakitzeko. Balio lehenetsia 25 da.
Applet-aren modua Irakurketa eta Grafikoa kontrol-laukiak Irakurketa ikuspegia eta Grafiko ikuspegiaren artean aldatzako beste modu bat dira.
Fitxa honetako ezarpenek Bateria-kargaren monitorean eragina izaten dute Irakurketa ikuspegian dagoenean.
Fitxa honetako laukizuzen koloredun guztietan egin daiteke klik ezkerreko botoiaz GNOMEren kolore-gurpila bistaratzeko. Honela lehenetsitako koloreak baino nahiago dituzun beste batzuk aukera ditzakezu.
AC-On Bateriaren kolorea ordenagailua entxufatuta daukazunean Irakurketa ikuspegian agertzen den pila-ikonoaren kolorea zehazten du. Kolore lehenetsia berdea da.
AC-Off Bateriaren kolorea ordenagailua entxufatu gabe daukazunean Irakurketa ikuspegian agertzen den pila-ikonoaren kolorea zehazten du. Kolore lehenetsia berdea da.
Bateria baxuaren kolorea kargaren portzentajea Karga baxuaren mugaren azpitik dagoenean Irakurketa ikuspegiko pila-ikonoak izango duen kolorea zehazten du (ikus Propietateak Orokorra). Kolore lehenetsia gorria da.
Fitxa honetako ezarpenek Bateria-kargaren monitorean eragina izaten dute Grafiko ikuspegian dagoenean
Fitxa honetako laukizuzen koloredun guztietan egin daiteke klik ezkerreko botoiaz GNOMEren kolore-gurpila bistaratzeko. Honela lehenetsitako koloreak baino nahiago dituzun beste batzuk aukera ditzakezu.