AfterStep erlojuaren applet-a

AfterStep erlojuaren applet-ari buruzko eskuliburuaren 1.2 bertsioa da hau.

Table of Contents
1. AfterStep erlojuaren applet-a
1.1. Erabilera
1.2. Pertsonalizazioa
1.3. Ezagutzen diren akatsak eta mugak
1.4. Egileak
1.5. Lizentzia

1. AfterStep erlojuaren applet-a

AfterStep erlojuaren applet-ak (), asteko eguna eta dataz gain, ordua erakusten du formatu analogikoan (erlojuaren esfera) eta digitalean. NeXTStep erlojuaren itxuran oinarritua dago. Dokumentu honek AfterStep erlojuaren 2.1.10 bertsioa deskribatzen du.

Applet hauPanel bati gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz Panelean eta aukeratu + + + +Panela+ + + + + + ->Gehitu panelari+ + + + + + ->Applet-a+ + + + + + ->Erlojuak+ + + + + + ->AfterStep erlojua+ + + + .

Figure 1. AfterStep erlojuaren applet-a

1.1. Erabilera

Ez daukazu erloju honi ezer berezirik egin beharrik. Besterik gabe panelean egongo da eta ordua eta data erakutsiko dizkizu

Applet-ean eskuineko botoiaz klik eginez gero, elementu hauek dituen menua agertuko zaizu:

  • Propietateak Propietateak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

  • Laguntza dokumentu hau bistaratzen du.

  • Honi buruz AS erlojuaren applet-ari buruzko oinarrizko informazioa erakusten du, esaterako egilearen izena eta applet-aren bertsio-zenbakia.

1.2. Pertsonalizazioa

AfterStep erlojuaren applet-a pertsonaliza dezakezu bertan eskuineko botoiaz klik eginez eta Propietateak aukeratuz. Propietateen elkarrizketa-koadroa () irekiko da, eta hainbat ezarpen aldatu ahal izango duzu.

Figure 2. Propietateen elkarrizketa-koadroa

Orokorra fitxako propietateak hauek dira:

  • Erakutsi ordua 12 orduko formatuan (AM/PM) Hemen klik eginez gero, 12 orduko formatuan erakutsiko dizu ordua. Egoera lehenetsian, aktibatu gabe, 24 orduko formatua erabiltzen du.

  • Elementu keinukariak erlojuan AfterStep erlojuaren applet-ak, abiarazten denean, ordu eta minutuen artean bi puntu keinukari erakusten ditu lehenespenez. Hemen klik eginez gero keinu egiteari utziko dio.

  • Erlojuaren gaia AS erlojuaren applet-ak hainbat itxura har ditzake. Hautatu gaia (itxura) zerrenda honetatik.

Ordu-zonaren fitxa zure ordu-zona zein den zehazteko erabiltzen da. Hautatu zein kontinentetan eta hiritan zauden edo zein daukazun gertuen.

Nahi dituzun aldaketa guztiak egin ondoren, egin klik Ados botoian aldaketak aplikatu eta Propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko. Aldaketak bertan behera uzteko eta aurreko balioetara itzultzeko, egin klik Utzi botoian.

1.3. Ezagutzen diren akatsak eta mugak

Ezin duzu ordua aldatu erlojuaren propietateetatik. Hori ez da benetako akatsa; root izan behar duzu date komandoaren bidez sistema osoaren ordua aldatzeko.

Sistema-erlojua atzeratzen baduzu date komandoaren bidez, erlojuak funtzionatzeari utziko dio harik eta sistema-ordua erlojuak erakusten duen ordura heltzen den arte. Orduan normal funtzionatzen hasiko da.

Gai edo ordu-zona askoren artean batetik bestera aldatzeak memoria asko hartzen duela dirudi.

1.4. Egileak

AfterStep erlojuaren applet-a Beat Christen-ek () eta Patrick Rogan-ek () idatzi dute. Bidali softwareari buruzko zure iruzkin, iradokizun eta akatsen berri-emateak GNOMEren akatsen segimendurako datu-basera. (Akatsei buruzko berriak bidaltzeko argibideak linean aurkituko dituzu.) GNOMEren 1.1 bertsioa edo berriagoa baduzu, Akatsen berri emateko tresna (bug-buddy) ere erabil dezakezu akatsen berri emateko. Tresna hori Menu nagusiko Utilitateak azpimenuan duzu eskuragarri.

Eskuliburu hau Telsa Gwynne-k () eta Aaron Weber-ek ( idatzi dute. Eskuliburuari dagozkion iruzkinak eta iradokizunak GNOMEren dokumentazio-proiektura bidal ditzakezu: . Iruzkinak linean ere egin ditzakezu GNOMEren dokumentazio-egoeraren taula erabiliz.

Euskarazko itzulpena Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egin du (). Itzulpenari buruzko oharrak eta iradokizunak helbide honetara bidal ditzakezu:

1.5. Lizentzia

Programa hau software librea da; birbana eta/edo alda dezakezu, Free Software Foundation-ek argitaratutako GNU Lizentzia Publiko Orokorraren 2. bertsioan, edo (nahiago baduzu) bertsio berriago batean, jasotako baldintzak betez gero.

Programa hau erabilgarria izango delakoan banatzen da, baina INOLAKO BERMERIK GABE; era berean, ez da bermatzen beraren egokitasuna MERKATURATZEKO edo HELBURU PARTIKULARRETARAKO ERABILTZEKO. Argibide gehiago nahi izanez gero, ikus GNU Lizentzia Publiko Orokorra.

GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia bat GNOME erabiltzailearen gidaren eranskinean daukazu. GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia Free Software Foundation-en bidez ere lor dezakezu haren web gunea bisitatuz edo hona idatziz:

 
     Free Software Foundation, Inc. 
     59 Temple Place - Suite 330 
     BostonMA 02111-1307
     USA