Copyright © 2000 by Telsa Gwynne eta Eric Baudalais
Erloju analogikoaren applet-a () erloju analogiko soila da (CDE, Common Desktop Environment, panelekoaren antzekoa). Applet hau Panel bati gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz Panelean eta aukeratu + + + +Panela+ + + + + + ->Gehitu panelari+ + + + + ->Applet-a+ + + + + + ->Erlojuak+ + + + + + ->Erloju analogikoa+ + + + + .
Ez daukazu erloju honi ezer berezirik egin beharrik. Besterik gabe panelean egongo da eta zer ordu den adieraziko dizu.
Propietateak Propietateak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Laguntza dokumentu hau bistaratzen du.
Honi buruz Erloju analogikoaren applet-ari buruzko informazioa ematen du, esaterako egilearen izena eta aplikazioaren bertsio-zenbakia.
Erloju analogikoa pertsonaliza dezakezu eskuineko botoiaz bertan klik eginez eta Propietateak aukeratuz. Propietateen elkarrizketa-koadroa () irekiko da, eta hala hainbat ezarpen aldatu ahal izango duzu.
Hauek dira propietateak:
Erlojuaren kolorea Oraingoz grisa da, baina gerora erlojuaren kolorea aldatu ahal izango da.
Ordu-orratzaren kolorea Hemen ezar dezakezu erlojuaren ordu-orratzarentzat nahi duzun kolorea.
Minutu-orratzaren kolorea Hemen ezar dezakezu erlojuaren minutu-orratzarentzat nahi duzun kolorea.
Segundo-orratzaren kolorea Hemen ezar dezakezu erlojuaren segundo-orratzarentzat nahi duzun kolorea.
Erakutsi segundo-orratza Botoi honetan hautamarka jarriz gero, erlojuak segundo-orratza erakutsiko dizu.
Nahi dituzun aldaketa guztiak egin ondoren, egin klik Ados botoian aldaketak aplikatu eta Propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko. Aldaketak bertan behera uzteko eta aurreko balioetara itzultzeko, egin klik Utzi botoian.
Sistema-erlojua atzeratzen baduzu date komandoaren bidez, erlojuak funtzionatzeari utziko dio harik eta sistema-ordua erlojuak erakusten duen ordura heltzen den arte. Orduan normal funtzionatzen hasiko da.
Erloju analogikoa Iigo Sernak idatzi du (<inigo@gazletan.bi.ehu.es>). Bidali zure iruzkin, iradokizun eta akatsen berri-emateak GNOMEren akatsen segimendurako datu-basera. (Akatsei buruzko berriak bidaltzeko argibideak linean aurkituko dituzu.) GNOMEren 1.1 bertsioa edo berriagoa baduzu, Akatsen berri emateko tresna (bug-buddy) ere erabil dezakezu akatsen berri emateko. Tresna hori Menu nagusiko Utilitateak azpimenuan duzu eskuragarri.
Eskuliburu hau Telsa Gwynne-k (<telsa@linuxchix.org>) eta Eric Baudais-ek (<baudais@okstate.edu>) idatzi dute. Eskuliburuari dagozkion iruzkinak eta iradokizunak GNOMEren dokumentazio-proiektura bidal ditzakezu: <docs@gnome.org>. Iruzkinak linean ere egin ditzakezu GNOMEren dokumentazio-egoeraren taula erabiliz.
Euskarazko itzulpena Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egin du (<hizkpol@ej-gv.es>). Itzulpenari buruzko oharrak eta iradokizunak helbide honetara bidal ditzakezu: <hizkpol@ej-gv.es>
Programa hau software librea da; birbana eta/edo alda dezakezu, Free Software Foundation-ek argitaratutako GNU Lizentzia Publiko Orokorraren 2. bertsioan, edo (nahiago baduzu) bertsio berriago batean, jasotako baldintzak betez gero.
Programa hau erabilgarria izango delakoan banatzen da, baina INOLAKO BERMERIK GABE; era berean, ez da bermatzen beraren egokitasuna MERKATURATZEKO edo HELBURU PARTIKULARRETARAKO ERABILTZEKO. Argibide gehiago nahi izanez gero, ikus GNU Lizentzia Publiko Orokorra.
GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia Free Software Foundation-en bidez lor dezakezu haren web gunea bisitatuz edo hona idatziz:
Free Software Foundation, Inc.
59 Temple Place Suite 330
Boston, MA 02111-1307
USA