--------------------------------------------- | Linux-Mandrake - Instalaziorako argibideak | --------------------------------------------- * Beharrezko konfigurazioa * - Pentium prozesadorea edo konpatiblea - CDROM unitatea - Gutxienez 32 MB RAM - VESA 2.0-rekiko konpatiblea de grafikoen txartela Gehienetan, Linux-Mandrake instalatzeko, CDa CDROMean sartzea eta berabiaraztea besterik ez da egin behar. Zeharo sinplea da. Mesedez jo 1. puntura. Dena den beste modu askotan ere instalatu zenezake Linux-Mandrake, orden honetan saiatu beharko zara: - Windows 95/98-etik install abiarazi - MS-DOS-etik install abiarazi - Windows-ez abiatze disketea eraiki - Bestelako instalazio metodoak -------------------------------------------------------- 1. CDtik zuzenean abiarazi Instalazioko CDROMa berez abiarazten da. Gehienetan, CDa makinan sartu beharko duzu eta hau berabiarazi. Pantailan agertuko zaizkizun aginduak jarraitu eta egina duzu. -------------------------------------------------------- 2. Windows 95/98-etik install abiarazi Lehenengo CDROMa sartu, zuzenean lehioa irekiko zaizu. Horrela ez bada abiarazi D:\dosutils\autorun.exe (D zure CDROMaren hizkia bada). Hauta ezazu ``Instalazio osoa´´ Linux-Mandrakeren instalazio arrunta martxan jartzeko. Alternatiba modura, hauta ``Windowserako Linux´´ disko zurrunean partiziorik egin nahi ez baduzu; programa honek Linuxentzako fitxategi bi sortuko ditu zure Windows partizioan; dena den, instalazio osoa baino geldoagoa da, eta Windows berinstalatu beharko baduzu, Linux-Mandrake ere galduko duzu... -------------------------------------------------------- 3. MS-DOS-etik install abiarazi Konputagailuan MS-DOS instalatuta baduzu, disketerik erabili gabe zuzenean CDa abiaraz dezakezu. Hau egiteko (zure CD unitatea D: izanez gero), hurrengo komandoak erabili: C:\> D: D:\> cd \dosutils\autoboot D:\dosutils\autoboot> autoboot.bat Metodo hau ez dabil windows-en barruko DOS lehio batetan. Windows-etik instalatzeko jo 2. puntura. -------------------------------------------------------- 4. Windows-ez abiatze disketea eraiki Zure konputagailuak ezin badu CDROMetik abiatu eta aurreko metodoek ez badute eraginik, Windows-wn barrutik abiatze disketea egin dezakezu: - CDROM diska sartu, gero "Nire Konputagailua" ikonoa zabaldu, eskuineko botoiaz sakatu CDROM unitatea eta "Ireki" hautatu. - "dosutils" direktoriora jo eta birritan klikatu "rawwritewin" ikonoa - unitatean diskete hutsa sartu - hautatu "Image File" eremuan "D:\images\cdrom.img" (CDROM unitatea "D:", bestera "D:" aldatu dagokionagatik) - hauta "A:" "Diskete" eremuan, eta gero "Idatzi" sakatu. Instalazioa hasteko CDROMa eta disketea sartu dagokien unitateetan, eta konputagailua berabiarazi. -------------------------------------------------------- 5. Bestelako instalazio metodoak Edozein dela arrazoia, aurreko metodoek zure eskakizunak ez badute asetzen (sare instalazioa egin nahi, pcmcia tresnatik instalatu nahi edo...), abiatze disketea eraiki beharko duzu: - Linux-en (edobestelako unix modernotan) prompt-ean idatzi: dd if=xxxxx.img of=/dev/fd0 - Windows-en, 4. puntuan azaldutako metodoa jarraitu, baina xxxxx.img (ikus behean) erabili cdrom.img-ren ordez. - MS-DOS-en, CD unitatea D: bada: D:\dosutils\rawrite.exe -f D:\images\xxxxx.img -d A "xxxxx.img" abiatze imagina da : - ``cdrom.img:'' CD-ROM-etik instalatzeko. - ``hd.img:'' isko zurrunetik instalatzeko. - ``network.img:'' ftp/nfs/http-tik instalatzeko. - ``pcmcia.img:'' pcmcia tresnetatik instalatzeko. -------------------------------------------------------- ``Testu modu´´ko instalazioa erabil zenezake, oinarrizko grafikoen instalazioa arazoak emanez gero. Berau erabiltzeko sakatu: ``F1'' Linux-Mandrake-ren harrera pantailan, eta gero ``text'' prompt-ean. Daukazun Linux-Mandrake sistema erreskatatu nahi izanez gero, abiatzeko CDROMa sartu (edo dagokion abiatze disketea), eta sakatu: ``F1'' Linux-Mandrake-ren harrera pantailan, gero ``rescue'' prompt-ean. Jo http://www.linux-mandrake.com/drakx/README -ra informazio tekniko gehigarria lortzeko -------------------------------------------------------- Behenan instalazioaren etapa nagusiak datoz: - Abiatzeko CDROMa sartu (edo abiatzeko disketea) eta berabiarazi makina. - Enter sakatu Linux-Mandrake -ren harrera pantaila agertzerakoan eta zuzen jarraitu aginduak. - Instalazioa bukatzerakoan CD-ROMa atera (eta unitatean legokeen edozein diskete); makina berabiaraziko da. - Linux abiatuko da. Abiatze ondoren, "Login" egin dezakezu "erro" bezala edo instalazioan adierazitako edozein erabiltzaile. Ohar garrantzitsua: "erro" kontua Linux sistemarako sarrera ez mugatua emango dizu. Linux konfiguratzeko edo kudeatzeko bakarrik erabili. Eguneroko erabilerako, erabiltzaile kontu arrunta erabili "adduser USER" eta"passwd USER" komandoez. Zoriontsu izan Linux-Mandrake -z ! -------------------------------------------------------- Instalazio laguntzarako begiratu Mandrake diffusion zerrenda eta FAQa Mandrake -ren webgunean : http://www.linux-mandrake.com --------------------------------------------------------