Web-ean informazioa aurkitu


Orrialde bat ikusi

Communicator abiaraztean, normalean Navigator ikusiko duzu, zure arakatzailea. Automatikoki agertzen den orrialdea zure "etxeko orrialdea" da. Zuk zeuk ez baduzu etxeko orrialdea aukeratu, sareko edo Interneteko zerbitzu-hornitzaileak aukeratuko dizu, edo canal21-ren etxeko orrialde ikusiko duzu.

Etxeko orrialdea lehen aldiz ikusten ari bazara, araka ezazu. Nonbait klik egiteak beste orrialde batera eraman bazaitu, egin klik 'Atzera'n eta urratsetan atzera itzuliko zara.

Orrialde batzuk 'marko' izeneko area errektangeluarretan zatituta egoten dira. Marko bakoitzak beste orrialde batzuk bistara ditzake.

Uneko orrialdea freskatzeko, bertsiorik berriena eskuratzeko:

Aldi berean orrialde bat baino gehiago ikusteko:

Hasieran, leiho berriak zure etxeko orrialdearen kopia bistaratzen du, baina beste edozein orrialde ikusteko erabil dezakezu.


Beste orrialde batera joan

Beste orrialde batera joateko haren URLa edo helbidea --Web-ean duen kokalekua--idatzi behar da.

  1. Windows eta Unix-en, ireki Fitxategia menua eta aukeratu 'Ireki orrialdea'. Egin klik 'Navigator' botoian.
  2. Mac OSn, hautatu Fitxategia menuko 'Ireki', eta ondoren Kokalekua Navigator-en.

  3. Idatzi URL berria eta egin klik 'Ireki'n.

Lasterbidea: Egin klik helbidearen (edo Netsite) eremuan, idatzi URLa eta sakatu SARTU.

URLa zein den ez dakizula? URLaren zati bat idatz dezakezu, adibidez "apple" (www.apple.com bilatzeko); edo hitz orokor bat idatz dezakezu, esate baterako, "opariak" edo "flowers". Navigator zuk ikusi nahi duzuna asmatzen saiatuko da, edo idatzi duzun hitzarekin zerikusia duten esteka batzuk dituen orrialde bat erakutsiko dizu.

Internet erabiltzen berria bazara, idatzi URL hau hasi berrientzako tutoriala lortzeko: http://home.netscape.com/browsers/using/navtutorial.html.

Esteka batean klik eginez beste leku batera joateko:

  1. Mugitu erakuslea, seinalatzen duen esku baten itxura hartu arte. Esteka baten gainean dagoenean hartzen du itxura hori.
  2. Egin klik bakarra estekan. Estekak seinalatzen duen orrialdea aurkitu bitartean, egoera-mezuak agertuko dira leihoaren behealdean.

Erlazioa duten orrialdeetara joateko:

Iritzia aldatu eta orrialde bat ikusi nahi ez baduzu, egin klik 'Gelditu'n.


Zure urratsetan atzera itzuli

Aurreko orrialdea ikusteko:

Uneko sesioko orrialde batera joateko:

Duela gutxi 'Helbidea' eremuan idatzi duzun orrialde batera itzultzeko:


Zure urratsetan atzera zehatz-mehatz itzuli: Historia-zerrenda

Navigator-ek, ikusi dituzun azken orrialdeen historia-zerrenda gordetzen du. Gordetze-ezarpenak zehazteko, erabili hobespenak..

Historia-zerrenda ordenatu

Egin klik kategorietako batean (Titulua, Helbidea, etab.). Egin klik berriro, alderantziz ordenatzeko(gorantz edo beherantz).

Historia-zerrendan bilatu

  1. Ireki Edizioa menua eta aukeratu 'Bilatu historia-zerrenda'n.
  2. Egin klik lehen goitibeherako menuan eta hautatu bilaketa-kategoria bat.
  3. Egin klik bigarren goitibeherako menuan eta hautatu aukera bat. Hautatu "da" zehazki badakizu bilatzen ari zaren elementua zein den; "hau duena" soilik zati bat badakizu. Hautatu "ez da" edo "hau ez duena" orrialdeak eskluditzeko.
  4. Egin klik hirugarren eremuan eta idatzi titulua, helbidea eta bilatu (edo eskluditu) nahi duzun bestelako informazioa, edo bere zati bat.
  5. (Aukerakoa) Bilaketa areago definitzeko, egin klik 'Gehiago'n (behin edo gehiagotan) eta adierazi bilaketa-irizpide gehiago. Ekintza hau ezesteko, egin klik 'Gutxiago'n.
  6. Egin klik 'Bilatu'n. Zure bilaketa-irizpideekin bat datozen orrialdeak bistaratuko dira.

Bilaketaren emaitzak erabiltzeko:


Orrialde baten informazioa ikusi

Orrialdea osatzen duten fitxategiei buruzko informazioa ikusteko:

  1. Ireki Ikusi menua eta aukeratu 'Orrialde-informazioa'.
  2. 'Orrialde-informazioa' leihoaren goiko zatian, orrialdea osatzen duten orrialde eta fitxategien (normalean grafikoen) URLen (helbideen) zerrenda agertzen da. URLetako batzuk estekak dira.

  3. Egin klik esteka batean, eta leihoaren beheko zatian ondoko informazioa ikusiko da:

Orrialdea enkriptatuta badago, bestelako segurtasun-informazioa agertuko da.


Orrialdearen iturburu-kodea ikusi

Web orrialde bat sortzen duten HTML eta bestelako kodeak ikusteko:


Orrialdean bilaketak egin

Ikusten ari zaren orrialdearen barnean testua aurkitzeko:

  1. Edizioa menuan, aukeratu 'Aurkitu orrialdean'. Ikusten ari zaren orrialdeak markoak baditu, markoan klik egin behar duzu lehenik.

  2. Idatzi aurkitu nahi duzun testua.

  3. Hautatu 'Maiuskula/minuskula' kontrol-laukia bilaketan maiuskulak ere kontuan hartu nahi badituzu.

  4. Windows-en, hautatu 'Gora' edo 'Behera' orrialdearen hasierarantz edo bukaerarantz bilatzeko. Zerbait hautatuta baduzu, bilaketa hautapenean hasiko da eta ez da orrialdearen hasierara itzuliko. Mac OS eta Unix-en, egin klik 'Aurkitu atzerantz'en bilaketa orrialdearen bukaeratik hasteko.

  5. Egin klik 'Hurrengoa'n ('Aurkitu'n Mac OSn) bilaketa hasteko.

Hitz edo hitz-multzo bera berriro aurkitzeko:


Web gune gogokoenei lastermarka ezarri


Lastermarka sortu

Web orrialde bati lastermarka ezarri:

  1. Joan lastermarka ezarri nahi diozun web orrialdera.

  2. Egin klik 'Lastermarkak'en. Mac OSn, ireki Lastermarkak menua --Joan menuaren eskuinean dagoen lastermarka-ikono berdea.

  3. Aukeratu 'Gehitu lastermarka'.

Unean bistaratutako orrialdearen izena gehituko da Lastermarkak menuko azken elementu gisa.

Oharra: Communicator softwareak berak aurrez hautatutako lastermarka batzuk eskaintzen ditu.

Lastermarka duen web orrialde batera itzultzeko:

  1. Egin klik 'Lastermarkak'en. Mac OSn, ireki Lastermarkak menua.

  2. Aukeratu lastermarka duen orrialde bat.

Interneterako lasterbide bat sortu

Internet lasterbideen bitartez, ordenadoreko karpetetatik edo mahaigainetik web orrialde batera joango zara zuzenean. Internet lasterbideak sortzeko hiru metodo daude.

Lasterbidea esteka batetik sortzeko:

Uneko web orrialderako lasterbidea sortzeko:

Ezin duzula lastermarken ikonoa aurkitu? Lastermarken ikono berdea 'Helbidea' (edo 'Netsite') hitzaren ondoan dago.

Lasterbidea lastermarka-zerrendatik sortzeko:

  1. Egin klik 'Lastermarkak'en eta aukeratu 'Editatu lastermarkak'. Mac OSn, ireki Communicator menua eta aukeratu 'Lastermarkak.

  2. Arrastatu lastermarka mahaigainera.

Lasterbide bat ordenadoreko edozein karpetatara arrasta dezakezu.


Lastermarkak antolatu

Lastermarkak berrantolatu

Egin klik 'Lastermarkak'en eta hautatu 'Editatu lastermarkak'. (Mac OSn, ireki Communicator menua eta hautatu 'Lastermarkak'). Arrastatu lastermarka, karpeta edo bereizlea, lekuz aldatzeko. Lastermarkak karpetetara arrastatu eta jaregiteko aukera ere baduzu.

Ezin duzu automatikoki zerrenda ordena alfabetikoan antolatu, ezta Ikusi menuko 'Izenaren arabera' hautatzen baduzu ere.

Lastermarkak ezabatu

Egin klik 'Lastermarkak'en eta hautatu 'Editatu lastermarkak'. (Mac OSn, ireki Communicator menua eta hautatu 'Lastermarkak'). Hautatu lastermarka bat eta sakatu EZABATU tekla.

Karpetak gehitu

  1. Egin klik 'Lastermarkak'en eta hautatu 'Editatu lastermarkak'. (Mac OSn, ireki Communicator menua eta hautatu 'Lastermarkak').

  2. Egin klik karpeta berria jarri nahi duzun lekuaren gainean dagoen elementuan.

  3. Ireki Fitxategia menua eta hautatu 'Karpeta berria'.

  4. Idatzi karpetaren izena eta egin klik 'Ados'en.

Lastermarkak azkar gorde

Lastermarkak sortu ahala gordetzeko, jarraitu bide hauetako bat:


Lastermarken zerrendan bilaketak egin

Lastermarka jakin bat bilatzeko:

  1. Egin klik 'Lastermarkak'en eta hautatu 'Editatu lastermarkak'. (Mac OSn, ireki Communicator menua eta hautatu 'Lastermarkak').

  2. Ireki Edizioa menua eta hautatu 'Aurkitu lastermarketan'.

  3. Idatzi lastermarketan aurkitu nahi duzun testua.

  4. Egin klik kontrol-laukietan, bilaketa zehazteko. Helbideak URLa adierazten du; Azalpenak, berriz, lastermarka sortzean idatzi zenuen testua ('Lastermarka berria' elkarrizketa-koadroan).

  5. Egin klik 'Ados'en.

Lastermarka-zerrenda bat baino gehiago eduki

Lastermarka-zerrenda bat baino gehiago edukitzeko aukera duzu, bakoitza bere orrialde gogokoen titulu-multzo propioarekin. Aldiko lastermarka-zerrenda bakarra egon daiteke aktibo.

Lastermarka-zerrenda bat gordetzeko:

  1. Egin klik 'Lastermarkak'en eta hautatu 'Editatu lastermarkak'. (Mac OSn, ireki Communicator menua eta hautatu 'Lastermarkak').

  2. Ireki Fitxategia menua eta hautatu 'Gorde honela'.

Zerrenda HTML formatuko fitxategi gisa gordeko da.

Lastermarka-zerrenda bat ireki eta erabiltzeko:

  1. Egin klik 'Lastermarkak'en eta hautatu 'Editatu lastermarkak'. (Mac OSn, ireki Communicator menua eta hautatu 'Lastermarkak').

  2. Ireki Fitxategia menua eta hautatu 'Ireki lastermarken fitxategia'.

Irekitzen duzun fitxategiaren araberakoa izango da Lastermarkak menuan ikusiko duzuna.


Lastermarken eguneratze-maila egiaztatu

Lastermarka duen orrialde bat ikusi zenuen azken alditik aldatu den jakiteko:

  1. Egin klik 'Lastermarkak'en eta hautatu 'Editatu lastermarkak'. (Mac OSn, ireki Communicator menua eta hautatu 'Lastermarkak').

  2. Hautatu lastermarka bat edo gehiago. Lastermarka guztiak egiaztatu nahi badituzu, ez hautatu bat ere.

  3. Ireki Ikusi menua eta hautatu 'Eguneratu lastermarkak'.

  4. Hautatu 'Lastermarka guztietan' edo 'Hautatutako lastermarketan'.

  5. Egin klik 'Hasi bilatzen'en.

Orrialde bat aldatu bada, Navigator-ek marka berezia jartzen du orrialdearen lastermarka-ikonoan. Navigator-ek ezin badu orrialde bat egiaztatu, galdera-marka jartzen du orrialdearen ikonoan.

Lastermarka edo lastermarka-karpeta baten informazioa aldatzeko:

  1. Egin klik 'Lastermarkak'en eta hautatu 'Editatu lastermarkak'. (Mac OSn, ireki Communicator menua eta hautatu 'Lastermarkak').

  2. Hautatu lastermarka edo lastermarka-karpeta bat.

  3. Edizioa menuan, hautatu 'Lastermarkaren propietateak'.

  4. Aldaketa egiteko, idatzi izen edo URL berria. (URLaren eremua lausotuta agertuko da karpeta bat hautatuz gero.)

  5. (Aukerakoa) Idatzi azalpen moduko informazioa 'Azalpena' eremua.

  6. Egin klik 'Ados'en.

Orrialdeak kopiatu, gorde eta inprimatu


Orrialde-zati bat kopiatu

Orrialde bateko testu-zati bat kopiatzeko:

  1. Hautatu testua.

  2. Hautatu Edizioa menuko 'Kopiatu'.

Testua beste fitxategi batzuetan itsats dezakezu.

Orrialde bateko esteka (URLa) kopiatzeko:

  1. Egin eskuin-klika estekan edo irudian eta lastermenua agertuko da. Mac OSn, sakatu eta mantendu sakatuta saguaren botoia.

  2. Hautatu 'Kopiatu estekaren helbidea' edo 'Kopiatu irudiaren helbidea'. Irudia esteka ere baldin bada, bi aukerak eskainiko zaizkizu.

Esteka beste fitxategi batzuetan edo Navigator-en helbide-eremuan itsats dezakezu.


Orrialdeak gorde

Orrialde osoa gordetzeko:

Markoak dituen orrialde bat ikusten ari bazara eta marko bat hautatuta badago, 'Gorde honela' aukeraz gain 'Gorde markoa honela' ere agertuko da Fitxategia menuan. Honek, soilik hautatutako markoan dagoen orrialdea gordetzeko aukera ematen dizu.

Fitxategi bat disko gogorrean gordetzen baduzu, Internetekin konektatuta ez zaudenean ere orrialdea (edo bere HTML kodea) ikusteko aukera izango duzu.

Orrialde bateko irudia gordetzeko:

  1. Egin eskuin-klika irudian, lastermenua bistaratzeko (Mac OSn, sakatu eta mantendu sakatuta saguaren botoia).

  2. Hautatu 'Gorde irudia honela'.

Orrialde bat bistaratu gabe gordetzeko (praktikoa da ikusteko egina ez den orrialde formatugabe bat, adibidez datu-fitxategi bat, berreskuratzeko):

  1. Egin eskuin-klika estekan, lastermenua bistaratzeko (Mac OSn, sakatu eta mantendu sakatuta saguaren botoia).

  2. Hautatu 'Gorde esteka honela'.

Garrantzizkoa: Esteka batzuek fitxategiak automatikoki behera kargatu eta diskoan gordetzen dira zuk bertan klik egitean. Esteka horien URLek sarritan "ftp" letrak izaten dituzte hasietan edo "au" edo "mpeg" gisako fitxategi-mota luzapenak amaieran. Esteka hauek softwarea, soinua edo filmak transmiti ditzakete, eta fitxategiak onartzen dituen laguntza-aplikazioak abiaraz ditzakete.


Orrialdeak inprimatu

Uneko orrialdea inprimatzeko:

Windows-en, Fitxategia menuko 'Inprimatzeko aurrebista' erabil dezakezu orrialde inprimatuak zein itxura izango duen ikusteko.

Oharra: Markoak dauzkan orrialde bat ikusten duzunean, Fitxategia menuan 'Inprimatu markoa' agertuko da 'Inprimatu'ren ordez.

Inprimatzeko orrialde-diseinua prestatzeko (aukerakoa):

  1. Fitxategia menuan, hautatu 'Prestatu orrialdea'.

  2. Hautatu orrialde-diseinuko aukerak, goiburuko eta orri-oinen informazioa barne.

Garrantzizkoa: Navigator-ek, edukia formateatzeko, orrialde inprimatuaren tamaina hartzen du kontuan, ez pantailako leihoaren tamaina. Testua itzulbiratu egiten da eta grafikoen kokapena aldatu egiten da paper-tamainara egokitzeko.


Arakatzailea pertsonalizatu


Tresna-barrak pertsonalizatu

Tresna-barretako botoietan bistaratzen dena aldatu

  1. Ireki Edizioa menua eta hautatu 'Hobespenak'.

  2. Egin klik 'Itxura' kategorian.

  3. Hautatu 'Erakutsi tresna-barrak honela' aukeretako bat eta egin klik 'Ados'en.

  4. (Mac OS soilik) Egin klik 'Erakutsi argibideak'en, erakuslea botoi baten gainean jartzean azalpen-testua ikusi nahi baduzu.

Tresna-barra bat ezkutatu

Tresna-barra edo tresna-barrako botoi bat lekuz aldatu

Tresna-barrako botoiak gehitu eta ezabatu

Ikusten ari zaren orrialdearen botoia gehitzeko tresna-barran:

Lastermarka edo lastermarka-karpeta baten botoia gehitzeko tresna-barran:

  1. Ireki Lastermarkak menua eta hautatu 'Editatu lastermarkak'.

  2. Hautatu lastermarka edo lastermarka-karpeta bat.

  3. Fitxategia menuan, hautatu 'Gehitu hautapena tresna-barran'.

Tresna-barra pertsonaleko elementu bakoitza tresna-barrako botoi gisa agertzen den arren, agian leihoa handitu egin beharko duzu denak ikusi ahal izateko.

Lastermarka-karpeta bat zure Tresna-barra pertsonal gisa ezartzeko:

  1. Ireki Lastermarkak menua eta hautatu 'Editatu lastermarkak'.

  2. Hautatu tresna-barran ikusi nahi duzun lastermarka-karpeta.

  3. Ikusi menuan, hautatu 'Ezarri Tresna-barrako karpeta gisa'.

Posta, berri-talde edo helbide-liburuko elementu baten botoia gehitzeko tresna-barran:

  1. Ireki posta, berri-talde edo helbide-liburuaren leihoa.

  2. Arrastatu eta jaregin posta, berri-talde edo helbide-liburuaren ikonoa Tresna-barra pertsonalera.

Tresna-barrako botoi bat ezabatzeko:

  1. Ireki Lastermarkak menua eta hautatu 'Editatu lastermarkak'.

  2. Arrastatu elementua Tresna-barra pertsonaleko karpetatik beste karpeta batera. Elementua zeharo ezabatzeko, hautatu eta sakatu EZABATU.

Osagai-barra egokitu

Osagai-barra tresna-barra txiki bat da, normalean Communicator-en leihoaren eskuin-behealdean egoten dena (atrakatuta). Navigator, Sarrera-bandeja, Helbide-liburua, eta Composer etiketa duten ikonoak dauzka.

Osagai-barra zabaldu eta lekuz aldatzeko:

Osagai-barra atrakatzeko:

Osagai-barraren itxura aldatzeko (Windows eta Unix):

  1. Egin eskuin-klika osagai-barraren titulu-barran.

  2. Agertzen den lastermenuan, hautatu aukerak:

Osagai-barraren itxura aldatzeko (Mac OSn):

  1. Egin klik zoom-koadroan, orientazio bertikala edo horizontala ezartzeko.

  2. Egin klik tolestu eta zabaltzeko koadroan, titulu-barra edo osagai-barra osoa bistaratzeko, hurrenez hurren.

Letra-tipoak aldatu

Arakatzailean web orrialdeak ikusteko zein letra-tipo eta tamaina erabiliko diren hauta dezakezu. Karaktere-jokoen kodeketak ere hauta ditzakezu.

  1. Edizioa menuan, hautatu 'Hobespenak'.

  2. Ireki 'Itxura' taldea eta egin klik 'Letra-tipoak' kategorian.

  3. Hautatu kodeketarako karaktere-jokoa, zein letra eta ikur erabiliko diren zehazteko.

  4. Hautatu letra-tipo lehenetsiak 'Zabalera aldakorrekoa' eta 'Zabalera finkokoa' menuetan. (Zabalera finkoko letra-tipoak inprimakiak betetzeko erabili ohi dira.)

  5. Hautatu aukera hauetako bat:

Kodeketa-eskema bat baino gehiagoko (adibidez, Mendebaldekoa eta Txinatarra) web orrialdeak ikusten badituzu, kodeketa bakoitzeko letra-tipoa eta tamaina ezar dezakezu.


Koloreak eta atzeko planoak aldatu

Orrialde-testuaren eta atzeko planoaren kolorea zehazteko:

  1. Edizioa menuan, hautatu 'Hobespenak'.

  2. Ireki 'Itxura' taldea eta egin klik 'Koloreak' kategorian.

  3. Egin klik koloreen botoietan testuaren, atzeko planoaren, bisitatu gabeko esteken eta bisitatutako esteken kolorea aldatzeko.

  4. (Aukerakoa) Egin klik beste kontrol-laukietan:


Abiatzean agertuko diren osagaiak zehaztu

Normalean, Navigator irekitzen da automatikoki Communicator abiatzen duzunean.

Abioko beste osagai batzuk zehazteko:

  1. Edizioa menuan, hautatu 'Hobespenak'.

  2. Egin klik 'Itxura' kategorian.

  3. Hautatu zein osagai ireki nahi dituzun abioan.

Oharra: Itxuraren hobespenetako beste elementuen informazioa lortzeko, ikus Tresna-barretako botoietan bistaratzen dena aldatu.


Hasierako orrialdea zehaztu

Etxeko orrialdea 'Etxera' botoian klik egitean agertzen dena da. Normalean, etxeko orrialdea hasierako orrialdea izaten da, hau da, Navigator abiaraztean ikusten den lehen orrialdea.

Etxeko orrialde berria hautatzeko:

  1. Ireki etxeko orrialde gisa erabili nahi duzun orrialdea.

  2. Edizioa menuan, hautatu 'Hobespenak'.

  3. Egin klik 'Navigator' kategorian.

  4. Egin klik 'Erabili uneko orrialdea'n, irekita duzun uneko orrialdea etxeko orrialde gisa erabiltzeko.

Etxeko orrialdea ez den beste orrialde batekin hasteko:

  1. Edizioa menuan, hautatu 'Hobespenak'.

  2. Egin klik 'Navigator' kategorian.

  3. Hautatu 'Navigator abiaraztean erakutsi' aukera.

Historiako elementuak zenbat denbora gordeko diren zehaztu

Zuk zehaztu dezakezu bisitatutako esteka baten kolorea noiz bihurtuko den bisitatu gabeko estekaren koloreko, eta bisitatutako orrialdearen informazioa noiz ezabatuko den Historiaren leihotik.

  1. Edizioa menuan, hautatu 'Hobespenak'.

  2. Egin klik 'Navigator' kategorian.

  3. Idatzi egun-kopuru bat 'Orrialdeak historiatik ezabatzeko epea' eremuan ('Bistaratutako estekak ezabatzeko epea' Mac OSn). Zehaztutako egun-kopurua pasatzen denean, bisitatutako esteken kolorea bisitatu gabekoen koloreko bihurtuko da.

Windows eta Unix-en, orrialde-bisitak Historiaren leihoan gordetzen dira zehaztutako egunetan zehar.

Mac OSn, soilik uneko sesioko orrialde-bisitak gordetzen dira Historiaren leihoan (aplikaziotik irten arte).

Historiaren leihoa garbitzeko:

  1. Edizioa menuan, hautatu 'Hobespenak'.

  2. Egin klik 'Navigator' kategorian.

  3. Egin klik 'Garbitu historia'n ('Ezabatu orain' Mac OSn).

Historia garbituz pribatutasuna babestuko duzu, baina zailago izango zaizu urratsak berriro egitea.


Hizkuntz lehentasunak ezarri

Batzuetan, Web orrialdeak hainbat hizkuntzatan egoten dira eskuragarri. Navigator-ek zuk nahi duzun hizkuntzan erakutsiko dizkizu orrialdeak, eskuragarri badaude. Ikusi nahi dituzun hizkuntzak zehaztu ditzakezu, lehentasun-ordenan.

Hizkuntza lehentasunak ezartzeko:

  1. Edizioa menuan, hautatu 'Hobespenak'.
  2. Ireki 'Navigator' kategoria; egin klik 'Hizkuntzak' kategorian.
  3. Egin klik 'Gehitu'n.
  4. Hautatu hizkuntza bat eta bere kodea. Zerrendan ez dagoen kode bat gehitu nahi baduzu, idatzi hizkuntza eta bere kodea 'Besterik' eremuan (ikus Oharra, behean).
  5. Zerrendako hizkuntzen ordena antolatu nahi baduzu, hautatu hizkuntza bat eta erabili goranzko eta beheranzko geziak.

Oharra: Zerrendako hizkuntza bakoitzaren ondoan bi letrako kodea agertzen da kortxete artean. Kode horiek hizkuntzen laburtzapen estandarrak dira. Zerrenda osoa lortzeko, joan web gune honetara:

http://www.ics.uci.edu/pub/ietf/http/related/iso639.txt


Fitxategi-mota desberdinak maneiatu

Navigator-ek hainbat motatako fitxategiak maneia ditzake. Dena dela, zenbait fitxategiren kasuan, adibidez filmetan, Navigator-ek aplikazio 'laguntzaile' bat abiarazten du fitxategia maneiatzeko, edota fitxategia gordetzen du geroago ikus dezazun.

'Aplikazioak' hobespen-paneleko ezarpenek esaten diote Navigator-i zein aplikazio laguntzaile ireki behar duen. Segur aski, ez dituzu aldatu beharko aurrez konfiguratuta baitaude. Gainera, Navigator-ek ez badaki zein aplikazio laguntzaile erabili, egokia aurkitzen lagunduko dizu.

Aplikazioen hobespenak zehazki definitzeko (esperientziadun erabiltzaileek):

  1. Edizioa menuan, hautatu 'Hobespenak'.

  2. Egin klik 'Navigator' kategorian; hautatu 'Aplikazioak'.

  3. Zerrendan aplikazio laguntzaile berria gehitzeko, egin klik 'Mota berria'n ('Berria' Mac OS eta Unix-en).

  4. Zure esku dago zehaztea Navigator-ek nola maneiatuko dituen behera kargatutako fitxategiak. Hautatu fitxategi-mota bat zerrendan eta egin klik 'Editatu'n.

  5. Zerrendako elementu bat kentzeko:

  6. (Mac OS eta Unix soilik) Communicator-ek aldi batez disko gogorrean gordetzen ditu behera kargatutako fitxategiak. Karpeta lehenetsi berria hauta dezakezu, adibidez, diskoan leku gutxi badago eta aldi baterako fitxategiak beste nonbait gorde nahi badituzu.


Nahi dituzun orrialdeak aurkitu (Arakatze fina)

Arakatze finaren eginbidearen bitartez Interneten aurkitu nahi duzuna laster aurkitzeko aukera izango duzu (baita nahi ez duzuna iragazteko ere). Eginbide honetan sartzen dira:

Arakatze fina ezartzeko:

  1. Edizioa menuan, hautatu 'Hobespenak'.

  2. Ireki Navigator kategoria eta egin klik 'Arakatze fina'n.

  3. Hautatu 'Gaitu "Inguruko gaiak"'.

  4. Hautatu 'Automatikoki kargatu "Inguruko gaiak" informazioa' saileko aukeretako bat. Aukera honek zehazten du noiz eskuratuko dituen Navigator-ek zerikusia duen guneen URLak.

  5. (Aukerakoa) Idatzi domeinuak zerrendan, horiekin zerikusia duen informazioa jaso nahi ez duzula adierazteko. Domeinu-izenak URLen parte dira eta erakunde, enpresa edo eskola baten izena adierazten dute --adibidez, canal21.com edo washington.org.

  6. Hautatu 'Gaitu Interneteko gako-hitzak', helbidearen eremuan hitz arruntak edo marka-izenak idatzi nahi badituzu (URL osoen ordez).

Abiadura, eraginkortasuna eta pribatutasuna hobetu


Automatikoki kargatu

Web orrialde bat pantailara ekartzen duzunean, Communicator-ek automatikoki kargatzen (abiarazten) ditu orrialdea interpretatzen laguntzen duten hainbat eginbide. Horien bidez web orrialdeek itxura biziagoa izango dute, baina denbora gehiago beharko da kargatzeko.

Kargatze automatikoa desaktibatzeko:

  1. Edizioa menuan, hautatu 'Hobespenak'.

  2. Egin klik 'Aurreratua' kategorian.

  3. Prozesuak azkartzeko, desautatu ondorengo aukera bat edo gehiago:


Cookie-ak maneiatu

Cookie-a web guneak disko gogorrean kopiatzen duen informazio-zati txiki bat da. Cookie-aren bidez, web guneak errazago identifikatuko zaitu bisitatzen duzun hurrengo aldian. Adibidez, liburu bat linean erosten baduzu, liburu-dendako web guneak cookie bat erabil dezake zure gai gogokoei buruzko informazioa gordetzeko, eta geroago informazio hori erabil dezake zuri liburu jakin batzuk gomendatzeko.

Ordenadoreak cookie-ekin nola funtzionatuko duen kontrolatzeko:

  1. Edizioa menuan, hautatu 'Hobespenak'.

  2. Egin klik 'Aurreratua' kategorian.

  3. Egin klik aukera-botoietako batean.

    Garrantzizkoa: Kasu gehienetan, 'Onartu cookie guztiak' izaten da aukerarik onena. Bigarren botoiak adierazten du ordenadoreak ez duela cookie-rik bidaliko hura sortu duen zerbitzarira ez bada.

  4. Communicator-ek cookie bat onartzen duenean abisatzea nahi baduzu, hautatu 'Abisatu cookie-ak onartu aurretik'.

Cache-ezarpenak aldatu

Ordenadoreak memori cachean edo disko-cachean gordetzen ditu maiz atzitzen dituzun orrialdeen kopiak. Horrela, ordenadoreak ez du orrialdea saretik eskuratu behar hura ikusten duzun bakoitzean.

Memori cachearen tamaina ezartzeko edo memori cachea garbitzeko (Windows eta Unix soilik):

  1. Edizioa menuan, hautatu 'Hobespenak'.

  2. Ireki 'Aurreratua' kategoria; egin klik 'Cachea'n.

  3. Idatzi zenbaki bat 'Memori cachea' eremuan, memori cachearen tamaina ezartzeko. 1024K - 2000K bitartekoa, kopuru egokia da.

  4. Memori cachea istantean garbitzeko, egin klik 'Garbitu Memori cachea'n.

Garrantzizkoa: Memori cache handia izanez gero, datu gehiago modu bizkorragoan eskuratuko dituzu. Baina ordenadorean memoria estra ugari eduki ezean, nahikoa dira 1024K.

Disko-cachearen tamaina ezartzeko edo disko-cachea garbitzeko:

  1. Edizioa menuan, hautatu 'Hobespenak'.

  2. Ireki 'Aurreratua' kategoria; egin klik 'Cachea'n.

  3. Idatzi zenbaki bat 'Disko-cachea' eremuan, disko-cachearen tamaina ezartzeko. 7680K (5000K Unix-en) tamaina egokia da.

  4. (Aukerakoa) Disko-cachea non gorde behar den zehazteko, egin klik 'Aukeratu karpeta'n, aurkitu nahi duzun karpeta, eta egin klik bikoitza hura hautatzeko.

  5. Disko-cachea istantean garbitzeko, egin klik 'Garbitu disko-cachea'n.

Garrantzizkoa: Disko-cache handia izanez gero, datu gehiago modu bizkorragoan eskuratuko dituzu, baina disko gogorraren leku gehiago erabiliko da.

Communicator-etik irtetean, cachearen mantentzea egiten da. Mantentze-lanak zuk nahi baino gehiago irauten badu, txikitu disko-cachearen tamaina.

Navigator-ek sarean orrialde-egiaztapenak noiz egingo dituen zehazteko (orrialde 'zaharkituak' cachean luzaroegi ez edukitzeko):

  1. Edizioa menuan, hautatu 'Hobespenak'.

  2. Ireki 'Aurreratua' kategoria; egin klik 'Cachea'n.

  3. Hautatu 'Sesio bakoitzean behin', 'Beti' edo 'Inoiz ez'. 'Beti'k ziurtatzen dizu ikusten duzun orrialdea berri-berriena dela, baina performantzia mantsotu egingo da. 'Inoiz ez' azkarragoa da, baina ikusten duzun orrialdea zaharkitua egon daiteke.

Orrialde bat nahi duzunean freskatzeko:

Cachean dauden orrialdeek behar baino denbora gehiago hartzen badute bistaratzeko, ziurtatu 'Beti' aukera ez dagoela hautatuta, egiaztapen hori egiteko denbora hartzen duen sare-konexioa behar baita.


Software berriena automatikoki hartu

SmartUpdate-ren bidez, urrats bakar batean softwarea automatikoki eta modu seguruan instalatuko da ordenadorean.

SmartUpdate aktibatu eta desaktibatzeko:

  1. Edizioa menuan, hautatu 'Hobespenak'.
  2. Ireki 'Aurreratua' kategoria eta egin klik 'SmartUpdate'n.

Proxy balioak ezarri

Erakunde askok beren sareak blokeatzen dituzte, Internetetik bertarako sarbidea itxiz. Horrela, kanpokoek ezin dute Internet bidez barneko informazioa eskuratu. Babes horri 'suebaki' izena ematen zaio.

Zure erakundeak suebaki bat badu, agian Communicator-ek proxy zerbitzari batean zehar pasatu beharko du Internet-ekin konektatu aurretik. Proxy zerbitzariaren bidez, kanpoko norbait zure erakundeko sare pribatuan sartzea eragozten da.

Hasi aurretik:

Communicator proxy-arekin lan egiteko konfiguratzeko:

  1. Edizioa menuan, hautatu 'Hobespenak'.

  2. Ireki 'Aurreratua' kategoria eta hautatu 'Proxy-ak'.

  3. Hautatu aukeretako bat:

Xehetasunak: Zure ordenadorea hainbat zerbitzarirekin (sareko gaiak maneiatzen dituzten ordenadoreekin) konekta daiteke. Zerbitzari bakoitzak sare-zerbitzuen mota jakin bat maneiatzen du, hala nola, HTTP guneekin komunikatzea edo bidalketak segurtasunez egitea. Zerbitzari bakoitzaren kasuan, eskuzko konfigurazioak zehaztu behar du zein zerbitzarik exekutatzen duen proxy softwarea.

'Erabiliko den proxy zerbitzariaren helbidea' sailean, idatzi zerbitzari-mota (HTTP, Segurtasuna, FTP, Socks, Gopher eta WAIS) bakoitzaren izena edo zenbakizko IP helbidea. Sarritan, proxy zerbitzari bakar batek kudeatzen ditu hiru zerbitzari-mota nagusiak: HTTP, FTP eta Gopher. 'Ataka' sailean, idatzi proxy zerbitzari bakoitzaren ataka-zenbakia.

'Salbuespenak' sailean, idatzi proxy-a saltatuz zuzenean konekta zaitezkeen domeinuen izenak. Adibidez, 'canal21.com' idazten baduzu, proxy-a saltatu egingo da canal21.com-eko web orrialde bat ikusten duzun bakoitzean. Domeinu-izenak URLen parte dira eta erakunde, enpresa edo eskola baten izena adierazten dute --adibidez, canal21.com edo washington.org. Ostalari-izen lokalak erabiltzen badituzu domeinu-izenik gabe, idatzi zerrendan era berean. Erabili komak ostalari-izenak bereizteko. Ezin da komodin-karakterea [*] erabili.


Nonahitik konektatu


Nonahitiko sarbidea konfiguratu

Nonahitiko sarbideari esker, Communicator-ekin konektatzeko aukera izango duzu --normalean erabiltzen dituzun hobespen, lastermarka, cookie eta bestelako elementuekin-- zure lan-mahaian ez zaudenean, konpartitutako ordenadore bat erabiltzean edo etxetik lanean ari zarela. Zure sareko administratzaileak ez badu Nonahitiko sarbidea ezarri, panel hau ez zaizu agertuko.

Nonahitiko sarbidea ezartzeko:

  1. Edizioa menuan, hautatu 'Hobespenak'.
  2. Egin klik 'Nonahitiko sarbidea'n.

Zure posta elektronikoa nonahitik erabiltzeko, IMAP erabili behar duzu posta berreskuratzeko. IMAPi buruzko informazio gehiago lortzeko, ikus Posta-zerbitzariaren hobespen-panela erabili - Orokorra.

Nonahitiko profila non dagoen zehaztu

Communicator-ek zure nonahitiko profila zein zerbitzaritan dagoen jakin behar du. Normalean sare-administratzaileak eskaintzen du informazio hori. Nonahitiko profilak zure hobespenak, lastermarkak, cookie-ak eta Communicator-en erabiltzen dituzun bestelako elementuak dauzka.

  1. Edizioa menuan, hautatu 'Hobespenak'.
  2. Ireki 'Nonahitiko sarbidea' kategoria eta egin klik 'Zerbitzari-informazioa'n.

Abiatzean eta itzaltzean transferituko diren fitxategiak zehaztu

Communicator abiarazi eta bertatik irtetean eguneratuko diren fitxategiak hautatzeko aukera duzu. Elementu hauek egunera ditzakezu: lastermarkak, cookie-ak, posta-iragazkiak, helbide-liburuak, hobespenak, historia, Java segurtasuna eta ziurtagiriak. Konexio geldoa baduzu, fitxategi handiek (adibidez, ziurtagiriek eta historiak) denbora gehiago beharko dute transferitzeko. Transferitzeko fitxategi praktikoenak hobespenak, lastermarkak, cookie-ak eta Helbide-liburuak dira.

  1. Edizioa menuan, hautatu 'Hobespenak'.

  2. Ireki 'Nonahitiko sarbidea' kategoria eta egin klik 'Elementu-hautapena'n.

  3. Aukeratu abiatzean eta itzaltzean transferituko diren fitxategiak.

Irailak 24, 1998
Copyright © 1994-1998 Netscape Communications Corporation.
Itzulpenaren copyright-a © 1999 Canal21 Servicios Interactivos S.A. Eskubide guztiak erreserbatuta.