Posta elektronikoko mezuak jasotzeko:
- Egin klik osagai-barrako 'Sarrera-bandeja' ikonoan, ezkerretik hasita bigarrenean.
Posta eta Berri-taldeak konfiguratzeko programa erabiltzeko gonbita egingo zaizu (Windows eta Mac OS) behar diren hobespenak ezarri gabe badituzu.
Messenger leihoa ikusteko modua pertsonaliza dezakezu (Communicator menuan 'Messenger' hautatzen duzunean ikusten den leihoa). Messenger leihoan, Ikusi menuko 'Erakutsi' hautatuz, elementu hauek erakutsi edo ezkutatuko dituzu:
- mezuen tresna-barra
- kokalekuaren tresna-barra
- mezuak
- karpetak
Leiho-ezarpen gehiago daude erabilgarri Leiho-ezarpenen hobespenen
panelean.
Communicator Messenger-ek bi zerbitzari-motarekin lan egin dezake: IMAP eta
POP3. Zure Internet zerbitzu-hornitzaileak (ISPak) biak onartzen baditu, azalpen hauen bidez bien arteko aukera egin dezakezu:
Internet Message Access Protocol (IMAP)
Abantailak: Zure mezuak eta beraietan egindako aldaketak zerbitzarian geratzen dira, disko lokalean lekua aurreztuz. Era berean, beti izango duzu eguneratutako buzoi baterako sarbidea, eta hainbat kokalekutatik jaso ahal izango duzu zure posta. Modemaren performantzia lasterragoa da, hasieran mezu-goiburukoak soilik behera kargatzen baitituzu, eta posta-karpeta jakin batzuk sinkroniza ditzakezu lineaz kanpo erabiltzeko.
Desabantailak: IMAP ez dute ISP guztiek onartzen.
Post Office Protocol (POP3)
Abantailak: Mezu guztiak batera behera kargatzen dira ordenadore lokalean, eta horrela errazagoa da lineaz kanpo irakurtzea. Mezuen kopiak zerbitzarian gordetzea hauta dezakezu. ISP gehienek POP3 onartzen dute.
Desabantailak: Zure sarrera-bandeja lokala zerbitzariaren buzoiarekin sinkronizatu behar duzu. Horregatik, agian mezu berriak behera kargatuko dituzu konektatzen zaren bakoitzean. Ordenadore bat baino gehiago erabiltzen badituzu, mezuak batean ala bestean egongo dira, ez denetan. POP3 ez da IMAP bezain ondo ibiltzen lotura-konexio mantso batean. Gainera, ezin zara posta-karpeta guztietan sartu hainbat kokalekutatik.
Oharra: Hainbat IMAP zerbitzari edo POP3 zerbitzari bat izan ditzakezu, baina ez bi motetakoak.
Zerbitzari-mota egiaztatu edo aldatzeko, erabili Posta-zerbitzariaren propietateen panela.
Messenger instalatu berri baduzu edo oraindik posta bidali eta jasotzeko hobespenak ezarri ez badituzu, Posta eta Berri-taldeak konfiguratzeko programa erabiltzeko gonbita egingo zaizu(Windows eta Mac OS soilik) Sarrera-bandeja irekitzen duzun lehen aldian.
Konfigurazio-programak behar diren hobespen-ezarpenak zehaztea eskatuko dizu. Ezarpenen bat ez badakizu, irten programatik eta galdetu Internet zerbitzu-hornitzaileari (ISP) edo begiratu Laguntzan. Ezarpen horiek geroago nahi duzunean aldatzeko aukera izango duzu Edizioa menuan 'Hobespenak' hautatu eta 'Posta eta Berri-taldeak' hobespen-kategoria aukeratuz.
Posta eta Berri-taldeak konfiguratzeko programa erabiltzeko:
- Ziurtatu ondorengoko informazioa ondo idazten duzula, zehatz-mehatz zuri eman zitzaizun bezala. Errespetatu maiuskula eta minuskulak. Egin klik 'Aurrera' eta 'Atzera' botoietan, panel batetik bestera joateko. Aldaketak bertan behera uzteko, egin klik leihoa ixteko botoian.
- Posta-zerbitzariko zure erabiltzaile izena. ISP bat erabiltzen baduzu, erabili log egiteko izena.
- Posta-zerbitzariko zure pasahitza. ISP batean log egiten baduzu, erabili log egiteko pasahitza.
- 'Erantzun honi' edo itzulerako helbidea. Itzulerako helbidea, erabiltzaile-izenak eta gunearen eta domeinuaren
izenek osatu ohi dute. Adibidez: izaskun@musika.org
- Zure benetako izena: Communicator Messenger-ek erabiltzaile-izenarekin batera jartzen du mezua bidaltzean.
- Mezuak bidaltzen dizkizun posta-zerbitzariaren izena eta zerbitzari-mota: POP3 edo IMAP (ISP posta-zerbitzari gehienek POP3 erabiltzen dute).
- Zure mezuak bidaltzen dituen posta-zerbitzariaren izena, STMP ostalaria ere deitzen dena. Agian ez duzu STMP ostalariaren izena izango ISPak edo sistema-administratzaileak emandako datuetan. SMTP ostalaria POP3 edo IMAP ostalari bera izan ohi da.
- Karpeta lokalaren izena eta bide-izena.
- Egin klik 'Ados'en.
Osagai-barrako Sarrera-bandejaren ikonoak adieraziko dizu noiz dituzun mezu berriak. Communicator Messenger-ek aldiro zerbitzarian mezu berriak bilatuko ditu Posta-zerbitzarien hobespen-paneleko ezarpenak erabiliz. Mezu berriak aurkitzen dituenean, Sarrera-bandejaren ikonoan gezi berde bat agertuko da. Gezi hori batek adierazten du Messenger-ek oraindik ez duela begiratu mezurik dagoen (Communicator lehen aldiz abiarazten duzunean).
Mezu berriak jasotzean Messenger-ek soinuren bat egin dezala ere ezar dezakezu (Windows eta Mac OS soilik).
Mezuak hartu
Messenger-ek automatikoki behera kargatzen ditu mezu berriak Sarrera-bandejara, aldiro mezu berririk dagoen begiratzea ezarri baduzu, baina nahi duzunean har ditzakezu eskuz.
Mezu berriak hartzeko, egin ondorengoetako bat:
- Egin klik Messenger leihoko tresna-barrako 'Hartu mezuak' botoian.
- Messenger leihoan, hautatu Fitxategia menuko 'Hartu mezu berriak'.
- Egin klik osagai-barrako Sarrera-bandejaren ikonoan.
Mezuak gaiaren, bidaltzailearen, dataren edo lehentasunaren arabera ordenatzeko:
- Mezu-zerrendaren leihoan, egin klik dagokion etiketan (zutabe-goiburukoan).
Mezuak gorantz edo beherantz ordenatzeko:
- Ikusi mezuan, hautatu 'Ordenatu' eta ondoren 'Gorantz' edo 'Beherantz'.
Mezuak hariaren arabera ordenatzeko:
- Ikusi menuan, hautatu 'Mezuak' eta ondoren hautatu hari-mota. Hautatutako haria duten mezuak soilik bistaratuko dira mezu-zerrendaren leihoan.
Mezuak hari bidez taldekatzeko:
- Egin klik hariaren botoian ('Gaia', 'Bidaltzailea' eta 'Data' zutabe-goiburukoen ezkerrean dagoen botoi marraduna da).
Mezuak ikusten diren leihotik gorde edo inprimatzeko aukera duzu, baita HTMLak prestatzeko leihoan egindako mezuak ere. Windows-en, aldi berean hainbat mezu inprima ditzakezu.
Mezu bat testu arrunt edo HTML fitxategi gisa gordetzeko:
- Messenger leihoan, hautatu mezua. Ireki Fitxategia menua eta aukeratu 'Gorde honela'.
Mezuak gorde daitezke baita ere txantiloi edo zirriborro gisa.
Bistaratutako mezu bat inprimatzeko:
- Egin klik 'Inprimatu'n. Mezuak prestatzeko leiho batean bazaude, ireki Fitxategia menua eta hautatu 'Inprimatu'.
Orrialdea inprimatzeko diseinua prestatzeko:
- Egin klik Fitxategia menuko 'Prestatu orrialdea'n.
Orrialdearen itxura zein izango den ikusteko:
- Egin klik Fitxategia menuko 'Inprimatzeko aurrebista'n.
Mezuak prestatzeko leiho bat ireki eta mezu berri bat edo erantzun bat prestatu eta bidaltzeko:
- Edozein Communicator leihotan, ireki Fitxategia menua eta hautatu 'Berria', eta ondoren 'Mezua'. 'Mezu berria' hautatzean berri-taldeen leiho batean bazaude, mezu hori automatikoki berri-talde horretara zuzenduko da.
- Mezu batean bazaude, egin klik tresna-barrako 'Birbidali', 'Erantzun' edo 'Erantzun denei' botoian.
- Helbide-liburuko leihoan bazaude, hautatu helbide bat eta egin klik 'Mezu berria'n.
Erabili mezuak prestatzeko leihoa postako eta berri-taldeetako mezuak prestatu eta bidaltzeko. Lehenik, Posta eta Berri-taldeen hobespenen elkarrizketa-koadroko (hautatu Edizioa menuko 'Hobespenak') Formatuaren hobespepenen panelean
zehaztu mezua testu arruntean edo HTML gisa prestatu nahi duzun. Mezua prestatzeko leihoak honako elementuak ditu:
- Tresna-barra. Botoi hauetan egin dezakezu klik:
- Bidali: Prestatutako mezu bat bidaltzeko.
- Aipamena: Erantzuten ari zaren aurreko mezuaren testua ere sartzeko.
- Helbidea: Helbide-liburuan edo direktorioetan izenak bilatu eta hautatzeko.
- Erantsi: Mezu bati fitxategi bat, web orrialde bat edo helbide-txartel bat eransteko.
- Aukerak: Mezuak bidaltzeko aukera gehiago ezartzeko.
- Ortografia: Mezu berriaren ortografia egiaztatzeko.
- Gorde: Mezua zirriborro, txantiloi edo fitxategi gisa gordetzeko.
- Inprimatu: Mezuak prestatzeko leihoaren edukia inprimatzeko (Windows soilik).
- Segurtasuna: Mezuaren segurtasun-informazioa eta egoera bistaratzeko.
- Gelditu: Mezua bidaltzeari uzteko.
- Helbide-izenen eremuen ezkerreko fitxak:
- Helbide-zerrendaren fitxa: Egin klik fitxa honetan hartzaileen zerrenda sortu edo editatzeko.
- Eranskin-zerrendaren fitxa: Arrastatu fitxategi bat klip-ikono honetara, fitxategia bidali behar den mezuari eransteko.
- Mezu-aukeren fitxa: Egin klik fitxa honetan hartu-agiri bat eskatzeko, enkriptaketa saihesteko, sinadura digitala ez eransteko eta karaktere-jokoaren etiketa lehenetsia zehazteko (Uuencode edo MIME). Iradokizuna: Panel hau bistaratzeko beste modu bat tresna-barrako 'Aukerak'en klik egitea da.
Posta-mezu batean helbideak zehazteko:
- Idatzi izena helbidearen eremuan.
Helbide-ezarpen automatikoa gaituta baduzu (Helbide-ezarpenaren hobespen-panelean), idatzi hartzailearen izenaren hasierako letra batzuk eta itxoin Messenger-ek helbidea osatu arte. Edo, idatzi izena eta sakatu SARTU, Messenger helbidea osatzen saia dadin.
- Helbide bat baino gehiago aurkitzen badira, sakatu SARTU, hautatu helbide bat eta egin klik 'Ados'en.
Oharra: Erabili koma eremu berean idatzitako helbideak bereizteko. Ez erabili komarik izen edo abizenak bereizteko.
- Behar izanez gero, egin klik "Nori:" botoian, beste hartzaile-mota bat aukeratzeko.
Nori |
Mezuaren hartzaile nagusiak. |
CC |
Kopia (carbon copy), bigarren mailako hartzaileentzat. |
BCC |
Ezkutuko kopia (blind carbon copy) beste hartzaileek (ezta cc zerrendakoek ere)
identifikatuko ez dituzten bigarren mailako hartzaileentzat. |
Taldea |
Berri-talde bati bidaltzeko. |
Erantzun honi |
Hartzaileak 'Erantzun honi' botoia erabiltzen badu erabiliko den helbide elektronikoa. |
Jarraipena honi |
Berri-taldeko bidalketa bat birbideratzeko, ondorengo hariak jatorrizko berri-taldera joan ordez, birbideratutako berri-taldera joan daitezen zuzenean. |
Iradokizuna: Mezuan helbidea azkar jartzeko modu bat, helbide elektroniko bat helbide-eremura arrastatu eta jaregitea da (edo kopiatu eta itsastea).
Helbide-ezarpen automatikoa
Helbide-ezarpen automatikoa (helbidea automatikoki osatzea) erabiliz, erraz jarriko duzu helbide elektronikoa mezuak prestatzeko leihoan, izenak bilatu edo izen osoan idatzi beharrik gabe. Messenger-ek automatikoki bilatzen du zuk zehaztutako helbide-liburu/direktorioan eta izena osatzen du, bat datorren bakarra topatuz gero. Messenger-ek erroreak saihesten ditu, bat datozen bat baino gehiago topatzen baditu aukera guztiak eta gainerako informazioa erakusten baititu.
Helbideak ezartzeko aukerak konfiguratzeko:
- Edizioa menuan, aukeratu 'Hobespenak'. Hautatu
Helbide-ezarpena Posta eta Berri-taldeen hobespenen kategorian.
Helbide-ezarpen automatikoa edozein momentutan desaktibatzeko aukera duzu, mezua prestatzeko leihoan zaudela Edizioa menuko 'Ez osatu helbidea' hautatuz.
Uneko mezua bidaltzeko aukerak erabiltzeko:
- Egin klik 'Aukerak'en.
- Hautatu aukera hauetatik nahi dituzunak:
- Enkriptatua : Zure mezuak formatu enkriptatuan bidaltzen ditu. Oharra: Mezu enkriptatuak bidaltzeko, segurtasun-ziurtagiria izan behar duzu, baita hartzailearen segurtasun-ziurtagiria ere.
- Sinatua: Zure sinadura digitala eransten du (sinadura zure segurtasun-ziurtagiriaren parte bat da).
- Uuencode MIMEren ordez eranskinetan: Eranskinak (testu soilekoak ez direnak) uuencoding transferentzia-estandarra erabiliz bidaltzen ditu. Hau praktikoa da hartzailearen posta-programak ez baditu MIME eranskinak kudeatzen.
- Hartu-agiria: Zure mezua jaso edo ireki dutela adierazten duen berrespena bidaltzen dizu. Lehenik hartu-agiriaren mota zehaztu behar duzu Posta eta Berri-taldeen paneleko Hartu-agirien hobespen-panelean.
- Lehentasuna: Hautatu mezuak duen lehentasuna adierazten duen etiketa edo "bandera": txikiena, txikia, normala, handia edo handiena.
- Formatua: Mezua testu arruntean edo HTML formatuan, edo bietan, bidaltzen du. 'Galdetu' hautatzen baduzu, Messenger-ek zein formatu erabili nahi duzun galdetuko dizu erabiltzaileak HTML formatua bistaratu dezakeen ez badaki.
- Amaitzean, egin klik 'Bidali'n.
Mezu bati erantzuteko:
- Egin klik 'Erantzun'en, soilik bidaltzaileari erantzuteko.
- Egin klik 'Erantzun denei'n, mezuko helbide guztiei erantzuteko.
Erantzutera zoazen mezuaren testua automatikoki gehitzeko:
- Mezua prestatzeko leihoan, egin klik 'Aipamena'n.
Erantzuten duzun bakoitzean jatorrizko mezua aipamen gisa automatikoki gehitzeko:
- Aukeratu Edizioa menuko 'Hobespenak', eta hautatu Mezuak Posta eta Berri-taldeen kategorian.
Mezua birbidaltzean, jatorrizko testua testu berriarekiko nola ezarriko den zehazteko aukera duzu: barnean, eranskin gisa edo aipamen gisa.
Mezu bat birbidaltzeko:
- Egin klik eta sakatuta mantendu 'Birbidali' botoia, eta egin hautapena (Windows eta Mac OSrekin soilik).
Birbidalketaren konfigurazio lehenetsia ezartzeko:
- Aukeratu Edizioa menuko 'Hobespenak', eta hautatu Mezuak Posta eta Berri-taldeen kategorian.
Posta elektronikoko mezu bat zirriborro gisa gordetzeko:
- Mezuak prestatzeko leihoan, seinalatu Fitxategia menuko 'Gorde honela' eta hautatu 'Zirriborroa'. Mezua Messenger leihoko 'Zirriborroak' karpetan gordeko da.
Mezu-zirriborro bat berreskuratzeko:
- Ireki Messenger leihoko 'Zirriborroak' karpeta eta egin klik bikoitza berreskuratu nahi duzun mezuan.
Txantiloiak oso praktikoak dira sarritan bidaltzen dituzun mezuak formateatzeko, adibidez, asteroko txostenak. Mezu bat ikusten duzun edozein leihotatik gorde dezakezu txantiloi gisa, baita mezuak prestatzeko leihotik ere.
Mezu bat txantiloi gisa gordetzeko:
Mezu-txantiloi bat editatu edo erabiltzeko:
- Hautatu Messenger leihoko 'Txantiloiak' karpeta.
- Egin klik bikoitza nahi duzun txantiloian.
- Editatu mezua, eta gorde edo bidali.
'HTML postari buruzko galdera' elkarrizketa-koadroa kasu hauetan agertzen da: HTML mezurik jaso nahi ez duen norbaiti mezu bat bidaltzen diozunean edo Messenger-ek ezin duenean zehaztu hartzaileak HTML mezuak bistara ditzakeen ala ez. Zalantzarik izanez gero, bidali testu arrunteko mezua.
Egin klik 'Hartzaileak'en, mezuaren hartzaile bakoitzari buruzko HTML hobespena ezartzeko.
Erabili Hartzaileen panela hartzaile batek HTML mezuak jasotzea nahiago duen ala ez zehazteko. Erabili 'Gehitu' eta 'Kendu' hartzaileak zutabe batetik bestera aldatzeko.
Hartzaile baten HTML hobespena ezarri duzunean, ez duzu'HTML postari buruzko galdera' elkarrizketa-koadroa gehiago ikusiko, baldin eta Messenger-ek hartzaileren baten HTML hobespenari buruzko zalantzarik ez badu.
Palm Pilot batetik Messenger bidez mezuak bidaltzeko aukera duzu, baita Palm Pilot eta Messenger-en artean egutegia eta helbide-liburuko sarrerak sinkronizatzeko ere.
Informazio gehiago lortzeko, ikus Palm Pilot-en IrakurHau (Readme) fitxategiak. Communicator programaren leihoan instalatutako Palm Pilot karpetan aurkituko dituzu.
Joanerako posta-mezu bati fitxategi bat eransteko:
- Mezuak prestatzeko leihoan, egin klik eta sakatuta mantendu 'Erantsi' botoia eta hautatu 'Fitxategia'.
- Hautatu erantsi nahi duzun fitxategia eta egin klik 'Ireki'n.
Fitxategia eranskinen zerrendan agertuko da.
Joanerako posta-mezu bati web orrialde bat eransteko:
- Mezuak prestatzeko leihoan, egin klik eta sakatuta mantendu 'Erantsi' botoia eta hautatu 'Web orrialdea'.
- Agertuko den elkarrizketa-koadroan, hautatu erantsi nahi duzun fitxategia eta egin klik 'Ireki'n.
- Egin klik 'Ados'en. (Mac OS edo Unix-en, egin klik 'Erantsi'n.)
Erantsitako web orrialdearen ikonoa eta titulua agertuko dira eranskinen zerrendan.
Joanerako posta-mezu bati zure txartel pertsonala (vCard ere deitua) eransteko:
Irudi eta web orrialde gisako eranskinak mezuaren barnean ikusteko (mezuaren testuan bistaratuta):
- Estekak dituen mezu bat bistaratzean, ireki Ikusi menua eta aukeratu 'Ikusi eranskina barnean'. (Menu-elementu hau 'Ikusi eranskinak esteka gisa' elementuarekin aldatzen da.)
Irudi eta web orrialde gisako eranskinak esteka gisa ikusteko:
- Estekak barnean dituen mezu bat bistaratzean, ireki Ikusi menua eta aukeratu 'Ikusi eranskinak esteka gisa'.
Oharra:IMAP posta-zerbitzaria baduzu, eta 'Ikusi eranskinak esteka gisa' hautatzen baduzu, eranskin guztiak zerbitzarian geratuko dira zuk eranskina behera kargatu edo ireki arte (estekan klik egin arte).
Eranskinak ikono gisa ikusteko:
- Egin klik mezuaren goiburukoan dagoen paper-kliparen ikonoan.
Eranskin baten esteka edo ikonoa irekitzeko:
- Egin klik mezuko eranskinaren estekan, edo egin klik bikoitza eranskinen paneleko ikonoan.
Irudi eta web orrialde gisako eranskinak Navigator leihoan irekitzen dira. Fitxategi-eranskin bat irekitzean, Messenger-ek galdetu dizu ea eranskina jatorrizko aplikazioan ireki nahi duzun (adibidez, testu-prozesadore batean) edo zure ordenadorean gorde nahi duzun.
Postaz jasotako eranskin bat gordetzeko modua eranskin-motaren araberakoa izango da.
Barneko irudi-eranskin bat gordetzeko:
- Egin klik irudian eskuin-botoiaz. (Mac OSn, sakatuta mantendu saguaren botoia.)
- Lastermenuan, aukeratu 'Gorde irudia honela'.
- Idatzi fitxategi-izen bat eta aukeratu fitxategi-mota. Zehaztu non gordeko den fitxategia.
- Egin klik 'Gorde'n.
Esteka gisa agertzen eranskin bat gordetzeko:
- Egin klik eranskinaren estekan eskuin-botoiaz. (Mac OSn, egin klik eranskinaren
estekan eta sakatu saguaren botoia.)
- Lastermenuan, aukeratu 'Gorde esteka honela'.
- Idatzi fitxategi-izen bat eta aukeratu fitxategi-mota. Zehaztu non gordeko den fitxategia.
- Egin klik 'Gorde'n.
Erantsitako web orrialde bat gordetzeko:
- Ikusi menuan, hautatu 'Ikusi eranskinak esteka gisa'.
- Egin klik estekan eskuin-botoiaz. (Mac OSn, egin klik estekan eta sakatu saguaren botoia.)
- Lastermenuan, aukeratu 'Gorde esteka honela'.
- Idatzi fitxategi-izen bat eta aukeratu fitxategi-mota. Zehaztu non gordeko den fitxategia.
- Egin klik 'Gorde'n.
Mezuak ezabatzeko modua aldatu egiten da posta-zerbitzariaren motaren arabera: IMAP edo POP3. Ezabatutako POP3 mezuak 'Zakarrontzia' karpetara joaten dira automatikoki. IMAP erabiltzaileek hainbat aukera ezar ditzakete mezuak ezabatzeko.
IMAP mezuak Sarrera-bandejatik edo beste karpetetatik ezabatzeko (lehenetsia):
IMAP mezuak ezabatzeko hobespenak ezartzeko:
- Aukeratu Edizioa menuko 'Hobespenak' eta hautatu Posta-zerbitzariak Posta eta Berri-taldeen kategorian.
- Egin klik 'Editatu'n eta IMAP fitxan.
- Hautatu nahi dituzun aukerak eta egin klik 'Ados'en.
POP3 erabiltzen baduzu posta bidaltzeko, edo IMAP konfiguratzen baduzu Zakarrontzia erabiltzeko, jarraitu urrats hauek Sarrera-bandejako edo beste karpetetako mezuak ezabatzeko:
Mezuak behin betiko ezabatzeko:
- Ireki Fitxategia menua eta hautatu 'Hustu zakarrontziaren karpeta'.
Zakarrontzitik mezuak berreskuratzeko:
- Egin klik bikoitza 'Zakarrontzia' karpetan.
- Hautatu berreskuratu nahi dituzun mezuak eta eraman beste karpeta batera.
Helbide-liburu bat sortuz, pertsonei buruzko informazioa gordeko duzu eta banaketa-zerrendak sortuko dituzu. Messenger-ek helbide-liburu pertsonal lehenetsia eskaintzen du, baina zuk beste hainbat sor ditzakezu.
Helbide-liburu berria sortzeko:
- Egin klik osagai-barrako 'Helbide-liburua' ikonoan, eskuinetik hasita bigarrenean.
- Fitxategia menuan, hautatu 'Helbide-liburu berria'.
- Idatzi helbide-liburu berriaren izena eta egin klik 'Ados'en.
Helbide-liburuko sarrera edo txartel batek hainbat datu gordetzen ditu: izenak, helbideak arruntak, helbide elektronikoak, telefono-zenbakiak eta bestelakoak (adibidez, hartzaileak testu arrunteko edo HTML formatuko mezuak nahiago dituen). Hartzaileentzako txartelak egiteaz gainera, zure txartel pertsonal propioak (vCard ere deituak) sor ditzakezu, bidaltzen dituzun posta-mezuei eransteko.
Zure txartel pertsonala sortzeko:
- Ireki Edizioa menua eta hautatu 'Hobespenak'.
- Ireki Posta eta Berri-taldeen kategoria eta hautatu 'Nortasuna'.
- Nortasunaren hobespen-panelean, egin klik 'Editatu txartela'n.
Erabili 'Txartel berria' elkarrizketa-koadroko elementuak, zure datuak idazteko.
Helbide-liburuan pertsona baten txartela sortzeko:
- Egin klik osagai-barrako 'Helbide-liburua' ikonoan.
- 'Helbide-liburua' leihoan, egin klik 'Txartel berria' ikonoan.
- 'Txartel berria' elkarrizketa-koadroan, idatzi pertsona horri buruzko datuak. Era berean, adierazi:
- bistaratzeko izena (Mezuak prestatzeko leihoan agertuko den izena)
- goitizena (benetako izenaren laburpena edo aliasa)
- pertsona horrek nahiago duen HTML formatuko mezuak jasotzea testu arruntekoak jaso ordez (zuk mezuak HTML formatuan prestatzeko asmoa izanez gero).
- Egin klik 'Kontaktua' fitxan bestelako informazioa idazteko: helbidea, telefono-zenbakia eta URLa. Egin klik 'Oharrak' fitxan, edonolako iruzkinak idazteko.
- Egin klik 'Ados'en.
Pertsona baten txartela ikusi edo editatzeko:
- Helbide-liburuaren leihoan, egin klik bikoitza izenean.
Iradokizuna: Helbide-liburuan sarrerak gehitzeko metodo azkar bat, jasotzen dituzun mezuen helbide elektronikoetan klik egitea da. 'Txartel berria' elkarrizketa-koadroa agertuko da, zuk gainerako informazioa idatz dezazun.
Erabili 'Txartel berria' elkarrizketa-koadroko 'Oharrak' fitxa, pertsona horri buruzko edozein ohar edo iruzkin gehitzeko:
- 'Helbide-liburua' leihoan, egin klik bikoitza txartelaren izenean.
- Egin nahi dituzun aldaketak.
- Egin klik 'Ados'en.
Erabili 'Txartel berria' elkarrizketa-koadroko 'Kontaktua' fitxa pertsona bati buruzko informazioa gehitzeko: enpresaren izena , titulua, helbide arrunta, telefono-zenbakia eta URLa:
- 'Helbide-liburua' leihoan, egin klik bikoitza txartelaren izenean.
- Egin nahi dituzun aldaketak.
- Egin klik 'Ados'en.
Erabili 'Txartel berria' elkarrizketa-koadroko 'Konferentzia' fitxa pertsona baten Communicator Conference helbidea eta zerbitzari-informazioa idatzi eta editatzeko:
- 'Helbide-liburua' leihoan, egin klik bikoitza txartelaren izenean.
- Egin nahi dituzun aldaketak.
- Egin klik 'Ados'en.
Sarritan mezuak hartzaile-talde bati bidaltzen badizkiozu, oso erraz sor eta izenda dezakezu banaketa-zerrenda bat.
Banaketa-zerrenda bat sortu eta helbide-liburuan gehitzeko:
- 'Helbide-liburua' leihoan, egin klik 'Zerrenda berria'n.
- 'Banaketa-zerrenda' elkarrizketa-koadroan, gehitu datu hauek:
- Zerrenda-izena: Izen hau helbide gisa erabiltzean, zerrendako guztiek jasoko dute mezua.
- Zerrenda-goitizena: Zerrenda-izenaren aliasa.
- Azalpena: Zerrenda-izenaren ondoren agertuko da mezuak prestatzeko leihoko helbide-lerroan.
- Arrastatu Helbide-liburuko leihoko sarrerak banaketa-zerrendara, edo idatzi helbideak zuzenean.
- Egin klik 'Ados'en.
Zerrendatik kide bat kentzeko:
- Hautatu kidearen sarrera eta egin klik 'Kendu'n.
Helbide-liburu pertsonal batean izenak eta helbideak bilatzeko:
- Egin klik osagai-barrako 'Helbide-liburua' ikonoan.
- Egin klik 'Izena' zutabean dagoen helbide-liburu batean.
- Hasi idazten bilatzen ari zaren pertsonaren izena.
Zerrendako izen bat idatzitakoarekin bat etorriz gero, izen hori hautatuko da eskuineko zutabean.
- Egin klik bikoitza izenean pertsona horren txartela bistaratzeko, edo egin klik 'Mezu berria'n pertsona horri bidaliko zaion mezua prestatzeko.
Zure helbide-liburu pertsonaletan ez dagoen norbaiten helbide elektronikoa bilatzeko aukera duzu. Erabili horretarako Messenger-ek eskaintzen dituen direktorio-zerbitzariak ('LDAP zerbitzariak' ere deitzen zaie).
Direktorio-zerbitzari batean bilatzeko:
- Egin klik osagai-barrako 'Helbide-liburua' ikonoan.
- Hautatu ezkerreko zutabean dauden direktorio-zerbitzarietako bat.
- Idatzi bilatzen ari zaren pertsonaren izena. Ez duzu SARTU sakatu beharrik.
- Izena nola idazten den ez badakizu edo bestelako bilaketa-irizpide bat erabili nahi baduzu, utzi izena hutsik eta egin klik 'Bilatu'n.
- Oinarrizko bilaketa egiteko, bete 'Oinarrizko bilaketa' elkarrizketa-koadroko eremu bat edo gehiago eta egin klik 'Bilatu'n. Egin klik 'Bilaketa aurreratua'n bilaketa gehiago zehaztu nahi baduzu.
'Bilaketa aurreratua' elkarrizketa-koadroa erabiltzeko:
- Hautatu "Bat etorri beheko elementu guztiekin" edo "Bat etorri beheko elementu batekin edo gehiagorekin."
- Egin klik beheko koadroetan, bilaketa-irizpideak hautatzeko.
- Hirugarren eremuan, idatzi bilatu edo kanpoan utzi nahi duzun informazioa.
- Irizpideak gehitzeko, egin klik 'Gehiago'n. Irizpideak kentzeko, egin klik 'Gutxiago'n. Egin klik 'Garbitu bilaketa'n, soilik lehen sarrera bistaratzeko.
- Egin klik 'Bilatu'n.
Erabili 'Hautatu helbideak' elkarrizketa-koadroa eragiketa hauek egiteko:
- Hautatutako helbide-liburu edo direktorio-zerbitzarian helbideak bilatzeko.
- Bilaketa-emaitzen leihoan agertzen diren helbideetara mezuak bidaltzeko.
- Helbide-bilaketa oinarrizkoa edo aurreratua egiteko.
- Pertsona baten helbide-txartela edo propietate-orria bistaratzeko.
Helbide-liburu edo direktorio-zerbitzari batean bilaketak egiteko:
- Hautatu 'Direktorioa' zutabeko helbide-liburu edo direktorio-zerbitzari bat.
- 'Erakutsi hau duten izenak' eremuan, idatzi bilatzen ari zaren izena. Ez duzu SARTU tekla sakatu beharrik.
Bilaketaren emaitzak beheko leihoan ikusiko dituzu.
- Direktorio-zerbitzari batean bilaketa zehatzagoa egiteko, egin klik 'Bilatu'n.
- Egin klik 'Gelditu'n bilaketa bertan behera uzteko.
Bilaketa-emaitzen leihoan agertzen diren helbideetara mezuak bidaltzeko:
- Hautatu izena eta gero egin klik 'Nori', 'Cc', edo 'Bcc'n.
- Izenak hautatutakoan, egin klik 'Ados'en.
- Mezuak prestatzeko leiho bat agertuko da, hautatutako izenak helbide-eremuan dituela.
Hautatutako izen baten helbide-txartela edo propietate-orria ikusteko, egin klik 'Propietateak'en.
(Windows eta Mac OS soilik) Messenger-en bertsio zaharrago bateko edo beste programa bateko helbide-liburu bat baduzu, bertako sarrerak zure helbide-liburu pertsonalean gehi ditzakezu. Beste helbide-liburu bat inportatzen duzunean, Messenger-ek ez ditu zure helbide-liburuko sarrerak gainidazten. Sarrera berriak gehituko ditu, besterik ez.
Eudora eta Outlook Express-etik ere inporta ditzakezu helbide-liburuak eta posta-mezuak. Guztira, helbide-liburuko hiru fitxategi mota inporta ditzakezu: .csv, tabulazioz mugatua, edo .ldif.
Mezuak edo helbide-liburuko fitxategiak inportatzeko:
- Fitxategia menuan, hautatu 'Inportatu'.
Messenger-en inportatzeko utilitatea agertuko da.
- Jarraitu utilitatearen argibideak posta-mezuak eta helbide-liburuko fitxategiak inportatzeko.
Helbide-liburu bat esportatzeko:
- Egin klik osagai-barrako 'Helbide-liburua' ikonoa.
- Helbide-liburu bat baino gehiago badituzu, hautatu bat.
- Fitxategia menuan, hautatu 'Esportatu'.
- Idatzi fitxategi-izen bat eta hautatu fitxategi-mota bat: lidf, .csv edo tabulazioz mugatua.
- Egin klik 'Gorde'n.
Direktorio-zerbitzari bat gehitu edo hautatutako zerbitzari baten informazioa aldatzeko aukera duzu. Ondoren, zerbitzarietan helbideak bila ditzakezu.
Direktorio-zerbitzari bat gehitzeko:
- 'Helbide-liburua' leihoko Fitxategia menuan, hautatu 'Direktorio berria'. 'Helbide-liburua' leihoa bistaratzeko, egin klik osagai-barrako 'Helbide-liburua' ikonoan.
'Direktorio-zerbitzariaren propietateak' elkarrizketa-koadroa agertuko da ('Direktorio-informazioa' Mac OSn).
- Erabili 'Orokorra' fitxa direktorio-zerbitzari berria gehitzeko edo hautatutako zerbitzari baten datuak aldatzeko.
- Azalpena: Idatzi direktorio-zerbitzariaren izena, adibidez, Direktorio Nagusia.
- LDAP zerbitzaria: Idatzi zerbitzariaren Interneteko helbidea, adibidez, ldap.canal21.com.
- Bilaketa-erroa: Idatzi kode bat, bilaketa area jakin batera mugatzeko.
Adibidez, c=JP kodeak bilaketa soilik Japoniara mugatzen du. Direktorio barruan zein erakunde bilatuko den ere adieraz dezake bilaketa-erroak (esate baterako, o=canal21,c=ES).
- Ataka-zenbakia: Idatzi LDAP zerbitzariak konexioak baimentzen dituen atakaren
zenbakia. Lehenetsia 389 da.
- Gehieneko emaitza-kopurua: Idatzi itzuliko den gehieneko bilaketa-emaitzen kopurua.
- Gorde pasahitza: Hautatu hau, Messenger-ek direktorio honen pasahitza gogora dezan.
- Segurua: Hautatu hau, zerbitzariak konexio seguruak erabiltzen baditu.
- Egin klik 'Ados'en.
Direktorio-zerbitzari bateko sarrerak ordenadorera behera kargatu ditzakezu gero lineaz kanpo erabiltzeko, baina soilik direktorioa erreplika egiteko konfiguratuta badago. Direktorioko sarrerak sinkronizazio-prozesuko parte gisa behera kargatzen dira, baina eskuz ere behera karga ditzakezu.
Behera kargatzeko direktorio bat hautatzeko:
- 'Helbide-liburua' leihoan, hautatu Fitxategia menuko 'Direktorio berria'. 'Helbide-liburua' leihoa bistaratzeko, egin klik osagai-barrako 'Helbide-liburua' ikonoan.
'Direktorio-zerbitzariaren propietateak' elkarrizketa-koadroa agertuko da ('Direktorio-informazioa' Mac OSn).
- Egin klik 'Lineaz kanpoko ezarpenak' fitxan.
- Hautatu 'Hautatu direktorio hau behera kargatzeko' laukia, sinkronizatzean behera kargatuko diren elementuen zerrendan direktorio hau gehitzeko.
- Egin klik 'Eguneratu orain' laukian, direktorioko sarrerak ordenadorera bikoizten hasteko.
Mezu-karpeta bat sortzeko:
- Ireki Fitxategia menua eta hautatu 'Karpeta berria'.
- Idatzi karpetaren izena.
Oharra: Ez erabili alderantzizko barrarik (\) karpeten izena idaztean, hierarkia sortu nahi ez baduzu behintzat (hau da, azpikarpetadun karpeta sortu nahi ez baduzu).
- Hautatu karpetaren kokalekua goitibeherako zerrendan eta egin klik 'Ados'en.
Karpeta baten izena aldatzeko:
- Hautatu izena aldatu nahi diozun karpeta.
- Hautatu Fitxategia menuko 'Izena aldatu karpetari'.
- Idatzi izen berria.
Mezuak karpeta batetik bestera eramateko bi metodo hauek erabil ditzakezu:
- Hautatu mezua, egin klik 'Gorde'n eta hautatu helburuko karpeta.
- Arrastatu eta jaregin mezuak nahi duzun karpetara.
Oharra: Mezu bat IMAP karpeta batetik disko gogorreko karpeta lokal batera arrastatu eta jaregiten baduzu, mezuaren kopia bat eramango duzu.
Mezu bat karpeta batetik bestera kopiatzeko:
- Hautatu mezua eta egin klik eskuin-botoiaz lastermenua bistaratzeko.
- Hautatu 'Kopiatu'eta hautatu helburuko karpeta lastermenuan.
Karpeta batekin asoziatutako propietateak ikusi edo aldatzeko (hala nola, mezu-kopurua edo behera kargatzeko ezarpenak) erabili 'Karpetaren propietateak' elkarrizketa-koadroa.
'Karpetaren propietateak' elkarrizketa-koadroa irekitzeko:
- Hautatu karpeta eta hautatu Edizioa menuko 'Karpetaren propietateak' ('Hartu informazioa' Mac OSn).
- Egin klik 'Orokorra' fitxan, karpetaren edukiari buruzko datuak ikusteko.
- Egin klik 'Konpartitzea' fitxan, konpartitze-propietateei buruzko informazioa ikusteko (IMAP soilik).
- Egin klik 'Behera kargatzeko aukerak' fitxan, karpeta hau behera kargatzeko hautatzeko (IMAP soilik).
Erabili elkarrizketa-koadro hau hautatako karpetaren konpartitze-informazioa ikusteko.
Karpeta-propietateetako 'Behera kargatzeko aukerak' fitxan hautatu 'Hautatu karpeta hau behera kargatzeko' laukia, behera kargatzeko sinkronizatutako elementuen zerrendan sar dadin karpeta hori.
Mezu-iragazkiak sor eta manten ditzakezu Messenger-ek automatikoki erabil ditzan zuk ezarritako irizpideak, barne hartuz mezuak iritsi ahala karpeta batera eramatea.
Etorrerako mezuak kudeatzen dituen iragazkia sortzeko:
- Messenger leihoan, aukeratu Edizioa menuko 'Mezu-iragazkiak'.
- 'Mezu-iragazkiak' elkarrizketa-koadroan, egin klik 'Berria'n.
Jarraian, 'Iragazteko arauak' elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu, iragazkia definitzeko behar diren datuak idazteko.
Iragazki bat editatzeko:
- Hautatu iragazki-izena eta egin klik 'Editatu'n.
Iragazki bat ezabatzeko:
- Hautatu iragazki-izena eta egin klik 'Ezabatu'n.
Iragazki bat aktibatu edo desaktibatzeko:
- Egin klik iragazki-izenaren eskuineko puntuan eta aktibatu egingo da (hautamarka bihurtuko da) edo egin klik hautamarkan eta desaktibatu egingo da (puntu bihurtuko da).
Iragazkiak aplikatzeko ordena aldatzeko:
- Iragazki-zerrendan, egin klik iragazki-izen batean eta egin klik goranzko edo beheranzko gezian.
Iragazkiak egindakoa logean gordetzeko (iragazketa arazten lagunduko dizu honek):
- Egin klik 'Gorde logean iragazkiak egindakoa' kontrol-laukian.
Iragazkiaren loga bistaratzeko:
Erabili 'Iragazteko arauak' elkarrizketa-koadroa iragazkiak egitea nahi duzun ekintza bat editatu edo definitzeko, eta ekintza hori zein mezu-motari aplikatu nahi diozun zehazteko.
- Idatzi iragazkiaren izena.
- Hautatu bete beharreko irizpideen aukera ('Irizpide bat betez' edo 'Irizpide guztiak betez'. Erabili goitibeherako menuak iragazki-irizpideak hautatzeko eta idatzi bilaketan erabiliko den gako-hitza.
- Egin klik 'Gehiago'n irizpideak gehitzeko, eta 'Gutxiago'n irizpideak kentzeko. Eta zehaztu iragazkiak egin beharreko ekintza.
- Egin klik 'Karpeta berria'n posta-karpeta berria sortzeko.
- 'Azalpena' eremuan, idatzi iragazki horri buruzko informazioa.
- Egin klik 'Aurreratua'n, goiburuko-informazio aurreratua zehazteko.
Edozein posta-karpeta edo berri-taldetako mezuetan bilaketak egin ditzakezu, zuk adierazitako irizpide eta gako-hitzak erabiliz. Mezuak aurkitutakoan, ireki, gorde edo ezabatu egin ditzakezu.
Oharra: Unix-en, posta-karpetetan soilik egin ditzakezu bilaketak, ez berri-taldeetan.
Posta-karpetetan edo berri-taldeetan mezuak bilatzeko:
- Messenger leihoan, ireki 'Edizioa' menua eta aukeratu 'Bilatu mezuak'.
'Bilatu mezuak' elkarrizketa-koadroa agertuko da.
- Egin klik 'Bilatu hemen' goitibeherako zerrendan eta aukeratu non egin nahi duzun bilaketa.
- Hautatu parekatze-aukera ('Irizpideren bat betez' edo 'Irizpide guztiak betez'). Hautatu irizpideak goitibeherako zerrendetan eta idatzi gako-hitza.
- Egin klik 'Gehiago'n irizpideak gehitzeko, eta 'Gutxiago'n irizpideak kentzeko.
- Egin klik 'Aukerak'en, bilaketak lokalki ala zerbitzarian egingo diren adierazteko eta pertsonalizatutako goiburukoetan ere bilatuko den zehazteko.
- Egin klik 'Bilatu'n, bilaketa hasteko, edo 'Garbitu bilaketa'n, sarrerak ezabatzeko.
Emaitzak zerrenda batean bistaratuko dira. Mezua ireki, gorde edo ezabatu egin dezakezu.
Mezu batera joateko:
- Hautatu mezua eta egin klik 'Joan mezura'n.
Mezu bat gordetzeko:
- Hautatu mezua eta egin klik 'Gorde mezua'n.
Mezu bat ezabatzeko:
- Hautatu mezua eta egin klik 'Ezabatu mezua'n.
Oharra: Hainbat zerbitzarik berri-talde birtual gisa gorde ditzakete berri-taldeetako mezuetan egindako bilaketen emaitzak. Zure zerbitzariak hori egin badezake, 'Gorde honela' botoia gaituta egongo da bilaketa amaitzean.
Erabili 'Bilatu' elkarrizketa-koadroko 'Aukerak' fitxa bilaketak non egingo diren zehazteko: azpikarpetetan, disko lokalean edo zerbitzarian. Lineaz kanpo ari bazara lanean, bilaketak disko lokaleko fitxategietan egingo dira.
Erabili 'Pertsonalizatu goiburukoak' elkarrizketa-koadroa, Messenger-ek mezuak iragazteko eskaintzen dituen goiburukoez aparte zure sistema-administrazioak eskaintzen dituenak gehitu, kendu edo editatzeko.
Posta eta Berrien hobespen orokorrak ezartzeko (adibidez, testu-bistaratzea eta mezu berrien jakinarazpena):
- Edizioa menuan, aukeratu 'Hobespenak'. Ireki 'Posta eta Berri-taldeak' kategoria, eta hautatu 'Posta eta Berri-taldeak'.
Aipamen-testu arruntaren itxura pertsonalizatzeko:
- Egin klik 'Estiloa' goitibeherako zerrendan eta hautatu letra-estilo bat.
- Egin klik 'Tamaina' goitibeherako zerrendan eta hautatu letra-tamaina bat.
- Egin klik 'Kolorea' botoian eta hautatu testu-kolore bat.
Testu arrunteko mezuen itxura pertsonalizatzeko:
- Zehaztu nola bistaratu nahi dituzun HTML formatua ez duten mezuak. Agian nahiagoko duzu zabalera finkoko letra-tipoa sarritan jasotzen badituzu testu arrunteko mezu konplexuak.
Mezuen kudeaketa zabalagoa izateko, egin klik aukera hauetan:
- Gogoratu hautatutako azken mezua: Mezu-leiho batean egon zaren azken aldian hautatutako mezua bistaratzen du beti.
- Soinua jo mezua iristean (Windows eta Mac OS): Soinu bat jotzen du mezu berriak jasotzen dituzun aldi bakoitzean. Mac OSn, hautatu 'Batere ez' edo soinu-efektu baten izena 'Mezuen jakinarazpena'n.
- Berretsi karpetak zakarrontzira eramatean: Messenger-ek karpeta ezabatu nahi duzun berresteko eskatuko dizu.
- Erabili Communicator Messenger MAPI oinarria duten aplikazioetatik (Windows soilik): Communicator Messenger posta-aplikazio lehenetsi gisa erabiltzen du Windows-ekin edo MAPI gaituta duten aplikazioekin, esate baterako, MicroSoft Word-ekin. Oharra: Aukera hau hautatuz beste posta-programaren bat desgai daiteke. Leheneratzeko, desautatu aukera hau.
- Itxi mezu-leihoak automatikoki (Mac OS soilik): Mezua ezabatu edo lekuz aldatzean mezu-leihoa automatikoki ixten du.
Nortasun-hobespenak ezartzeko, hala nola, erabiltzaile-izena, sinadura-fitxategia, eta helbide-txartel pertsonala:
- Edizioa menuan, aukeratu 'Hobespenak'. 'Posta eta Berri-taldeak' kategorian, hautatu 'Nortasuna'.
- Nortasun-hobespenen panelean, idatzi zure izena, helbide elektronikoa, 'Erantzun honi' helbidea eta erakundea.
- Zure mezuetan 'sinadura' eransteko, idatzi Sinadura-fitxategirako bide-izen absolutua. Egin klik 'Arakatu'n, zure sinadura-fitxategia aurkitzeko.
- Hautatu 'Erantsi txartel pertsonala mezuetan' kontrol-laukia,bidaltzen dituzun mezu guztietan zure helbide-txartela (vCard) eransteko.
- Mac OS soilik: Hautatu 'Erabili Internet konfigurazioko sistema' kontrol-laukia, Communicator-ek Internet konfigurazioko sisteman zehaztuta dauden hobespenak erabiltzea nahi baduzu nortasun (izen, helbide elektroniko, 'Erantzun honi', erakunde), sinadura, eta SMTP posta-zerbitzari eta erabiltzaile-izenaren kasuan.
- Egin klik 'Ados'en.
Txartel pertsonal (vCard) bat sortzeko:
- Egin klik 'Editatu txartela'n, 'Editatu txartela'n elkarrizketa-koadroa bistaratzeko (Windows eta Mac OS soilik).
Mezuak jaso eta bidaltzeko, posta-zerbitzariak konfiguratu behar dituzu eta IMAP ala POP3 zerbitzariak erabiliko dituzun zehaztu. Oharra: Hainbat IMAP zerbitzari edo POP3 zerbitzari bat izan ditzakezu, baina ez bi motetakoak.
Posta elektronikoarentzat erabiliko dituzun zerbitzariak zehaztu edo editatzeko:
- Edizioa menuan, aukeratu 'Hobespenak'. 'Posta eta Berri-taldeak' kategorian, hautatu 'Posta-zerbitzariak'.
- 'Etorrerako posta-zerbitzariak' saila:
- Zerbitzari bat gehitzeko: egin klik 'Gehitu'n.
- Zerbitzari baten informazioa editatzeko: hautatu izena eta egin klik 'Editatu'n.
- Zerbitzari bat kentzeko: hautatu izena eta egin klik 'Ezabatu'n.
'Joanerako posta-zerbitzaria' saila:
- 'Posta-zerbitzaria (SMTP)' eremuan: idatzi zure SMTP zerbitzariaren izena,
edo egiaztatu zuzen dagoela.
- 'Zerbitzariko erabiltzaile-izena' eremuan: idatzi log egiteko zure izena, sistema-administratzaileak edo Internet zerbitzu-hornitzaileak eman dizuna. Ez idatzi helbide elektroniko osoa.
- Hautatu noiz erabiliko den SSL edo TLS teknologia posta-zerbitzarian sartzeko.
Posta-direktorio lokala zehazteko:
- Bistaratutako kokalekua ez den beste bat bada, egin klik 'Aukeratu'n eta bilatu kokalekua.
Posta-zerbitzariaren hobespen orokorrak ezartzeko:
- Edizioa menuan, aukeratu 'Hobespenak'. Ireki 'Posta eta Berri-taldeak' kategoria eta hautatu 'Posta-zerbitzariak'.
- Egin klik 'Gehitu'n, 'Posta-zerbitzariaren propietateak' elkarrizketa-koadroa bistaratzeko.
- 'Zerbitzari-izena'n, idatzi posta-zerbitzariaren izena.
- 'Zerbitzari-mota'n, egin klik goitibeherako zerrendan eta hautatu IMAP edo POP3.
Oharra: Hainbat IMAP zerbitzari edo POP3 zerbitzari bat eduki dezakezu, baina ez bi motetakoak.
- 'Erabiltzaile-izena'n, idatzi zerbitzarian identifikatzen zaituen izena
(normalean hitz bakarra).
- Hautatu 'Gogoratu pasahitza' kontrol-laukia, ez baduzu pasahitza idatzi nahi Messenger abiarazten den bakoitzean. Hasieran, pasahitza eskatuko zaizu.
- Hautatu 'Begiratu mezurik dagoen ___ minutuz behin'eko koadroa eta zehaztu zenbat minutuz behin begiratu behar duen mezurik iritsi den. Koadro hau hautatzen ez baduzu, ez da mezu berririk agertuko 'Hartu mezuak' botoian edo osagai-barrako 'Sarrera-bandeja' ikonoan klik egin arte.
- Egin klik 'Ados'en.
POP3 posta-zerbitzariaren propietateak ezartzeko
- Ireki 'Posta-zerbitzariaren propietateak' panela eta egin klik POP fitxan.
- Hautatu 'Utzi mezuak zerbitzarian', mezuak posta-zerbitzarian eta ordenadorean, bietan, utzi nahi badituzu.
- Hautatu 'Mezu bat lokalki ezabatzean, kendu zerbitzaritik', mezuak zerbitzarian utzi nahi ez badituzu.
- Egin klik 'Ados'en.
IMAP posta-zerbitzariaren propietateak ezartzeko:
- Ireki'Posta-zerbitzariaren propietateak' panela eta egin klik IMAP fitxan.
- Hautatu 'Markatu karpeta berriak lineaz kanpo behera kargatzeko', sortzen dituzun karpeta berriak automatikoki behera kargatzeko hautatzea nahi baduzu.
- Hautatu 'Erabili konexio segurua (SSL)', IMAP zerbitzaria posta enkriptatua bidali eta jasotzeko konfiguratuta badago. Ziur ez badaude, galdetu posta-zerbitzariaren administratzaileari.
- Aukeratu mezuak ezabatzeko metodoa:
- Ezabatutako mezuak 'Zakarrontzia' karpetara eraman. (Gomendatua)
- Ezabatutako mezuei etiketa ezarri. Soilik karpeta trinkotzean ezabatuko dira.
- Ezabatutako mezuak berehala kendu.
- Hautatu 'Garbitu ("hustu") Sarrera-bandeja irtetean', ezabatutako mezuak Sarrera-bandejatik kentzeko Communicator-etik irtetean. Hautatu hau, mezuetan etiketak ezartzea aukeratu baduzu.
- Hautatu 'Hustu zakarrontzia irtetean', Communicator-etik irtetean 'Zakarrontzia' karpeta ezabatzeko.
- Egin klik 'Ados'en.
IMAP zerbitzariaren propietate aurreratuak ezartzeko:
- Ireki 'Posta-zerbitzariaren propietateak' elkarrizketa-koadroa eta egin klik 'Aurreratua' fitxan.
- Idatzi zure direktorio pertsonalaren bide-izena.
- Zehaztu direktorio honetako karpeta guztiak ala harpidetuak soilik ikusi nahi dituzun.
- Zehaztu zerbitzariak onartzen dituen edo ez azpikarpetak eta mezuak dauzkaten karpetak.
- Idatzi direktorio horren izen pertsonala eta publikoa (karpeta konpartitua).
- Utzi 'Onartu zerbitzariari hauek gainidaztea' kontrol-laukia hautatuta zerbitzariak NAMESPACE luzapena onartzen badu.
- Egin klik 'Ados'en.
Oharra: Kasu gehienetan, zerbitzariak automatikoki ematen ditu IMAP zerbitzariaren propietate aurreratuak. Ziur ez badakizu zein ezarpen ezarri elkarrizketa-koadro honetan, galdetu sistema-administratzaileari aurrera egin aurretik.
Berri-taldeen zerbitzariak konfiguratzeko:
- Edizioa menuan, aukeratu 'Hobespenak'. Hautatu 'Posta eta Berri-taldeak' kategoriako 'Berri-taldeen zerbitzariak'.
- Zerbitzari bat gehitzeko, egin klik' Gehitu'n.
- Zerbitzari baten datuak aldatzeko, egin klik 'Editatu'n.
- Zerbitzari bat kentzeko, egin klik 'Ezabatu'n.
- Egin klik 'Ezarri lehenetsi gisa'n, zerbitzari bat lehenesteko.
- 'Berri-taldeen direktorioa'n, adierazi berri-taldeen zerbitzariak mezuak behera kargatzeko erabiliko duen direktorio lokalaren bide-izena.
PCko adibidea: C:\Programa-fitxategiak\Communicator\News
Unix-eko adibidea: /usr/people/mozilla/.news
Oharrak: Mac OSn, ez duzu berri-direktorio baten izenik eman behar.
- Zehaztu berri-talde bat irekitzean makina lokalean kopiatuko den mezu-kopurua
mugatu behar den ala ez.
- Egin klik 'Ados'en.
Oharra: Berri-taldeen zerbitzari bat baino gehiago eduki ditzakezu.
Mezuetan helbideak ezartzeko hobespenak konfiguratzeko:
- Edizioa menuan, aukeratu 'Hobespenak'. Hautatu 'Posta eta Berri-taldeak' kategoriako 'Helbide-ezarpena'.
- Elkarrizketa-koadroan, zehaztu ondoko informazioa:
- Helbide-ezarpen automatikoa: Zehaztu Messenger-ek helbideak automatikoki osatzea nahi duzun helbide-liburuko eta/edo direktorio-zerbitzariko izenak erabiliz.
- Helbide bat baino gehiago aurkitzen bada: Zehaztu aukeren zerrenda bistaratuko den edo, besterik gabe, zuk idatzi duzuna onartuko den.
- Helbide-liburu pertsonaleko batekin bat etorriz gero: Zehaztu direktorioan bilatu gabe sarrera hori erabiliko den ala ez.
- Izen osoak bistaratzean: Zehaztu nola ikusi nahi dituzun izenak helbide-liburuko leihoan.
- Egin klik 'Ados'en.
Direktorio erabilgarrien zerrendan beste direktorio bat gehitzeko, erabili 'Direktorio-zerbitzariaren propietateak' elkarrizketa-koadroa.
Joanerako mezuen aukerak ezartzeko:
- Edizioa menuan, aukeratu 'Hobespenak'. Hautatu 'Posta eta Berri-taldeak' kategoriako 'Mezuak'.
- Zehaztu nola birbidali nahi dituzun mezuak: barnean, aipamen gisa edo eranskin gisa.
- Testuaren aipamena automatikoki egin nahi baduzu, adierazi non kokatuko den (Windows eta Mac OS soilik).
- Zehaztu etorrerako eta joanerako mezuen itzulbiratzea.
- Zehaztu ortografi egiaztapena automatikoki egingo den (Windows eta Mac OS soilik).
- Zehaztu 8 biteko karaktereak dituzten mezuak dauden moduan edo MIME kodeketa erabiliz ('quoted printable') bidaliko diren.
- Egin klik 'Ados'en.
Mezuak non gorde eta kopiak automatikoki bidaliko diren zehazteko:
- Edizioa menuan, aukeratu 'Hobespenak'. Hautatu 'Posta eta Berri-taldeak' kategoriako 'Kopiak eta Karpetak'.
Kopia eta Karpeten hobespenen elkarrizketa-koadroa agertuko da.
- Zehaztu non gordeko diren posta eta berri-taldeetako joanerako mezuen kopiak. 'Bidalitakoak' karpeta lehenetsia erabili nahi ez baduzu, egin klik 'Karpeta'n eta aukeratu beste karpeta bat.
- Zehaztu ezkutuko kopia (bcc) zeure buruari edo beste norbaiti bidali nahi diozun (azken kasu honetan, idatzi helbidea).
- Mezuen zirriborro eta txantiloiak gordetzeko 'Zirriborroak' eta 'Txantiloiak' karpeta lehenetsiak erabili nahi ez badituzu, egin klik 'Karpeta'n eta aukeratu beste karpeta bat.
- Egin klik 'Ados'en.
Mezuak prestatzean testu arrunteko edo HTML gisako leihoak aukera ditzakezu, eta hartzaileak testu arrunteko edo HTML formatuko mezuak jasotzea nahiago duen ere zehaztu dezakezu.
- Edizioa menuan, aukeratu 'Hobespenak'. Hautatu 'Posta eta Berri-taldeak' kategoriako 'Formatua'.
- Zehaztu mezuak prestatzeko HTML editorea edo testu arrunteko editorea erabili
nahi duzun.
- Helbide-liburuan pertsona bat edo helbide-txartel bat gehitzen duzunean, beti HTML formatuko mezuak jaso ditzala zehaztu dezakezu. Informazio hori ez badakizu, hautatu aukeretako bat mezuak nola bidali behar diren adierazteko. Betiere ezarpen honi jaramonik ez egiteko aukera izango duzu Mezuak prestatzeko leihoko Aukeren panelaren bidez.
- Egin klik 'Ados'en.
Messenger-ek bi hartu-agiri mota erabiltzen ditu:
bidalagiriak eta irakurragiriak.
- Bidalagiriek jakinarazten dute mezua iritsi dela hartzailearen sarrera-bandejara, hau da, bere zerbitzariak bidali diola mezua. Hartzailearen zerbitzariak Delivery Service Notification (DSN) estandarra onartu behar du.
- Irakurragiriek jakinarazten dute hartzaileak mezua ireki duela. Hartzaileak Message Disposition Notification (MDN) estandarra erabiltzen duen posta-programa izan behar du.
Mezuen hartu-agiriak eskatzeko, lehenik hobespenak ezarri behar dituzu zein agiri-mota nahi duzun adieraziz. Mezua idazten duzunean, agiria nahi duzun ala ez adierazi behar duzu.
Hartu-agirien hobespenak ezartzeko:
- Edizioa menuan, aukeratu 'Hobespenak'. Hautatu 'Posta eta Berri-taldeak' kategoriako 'Hartu-agiriak'.
- Zehaztu zein agiri-mota nahi duzun: Bidalagiria (DSN), Irakurragiria (MDN) edo biak.
- Zehaztu hartu-agiriak Sarrera-bandejan edo 'Bidalitakoak' karpetan gordeko diren.
- Zehaztu Messenger-ek noiz erantzungo dien zuri iritsitako MDN agiri-eskaerei: inoiz ez edo soilik helbide batzuen kasuan. Egin klik 'Pertsonalizatu'n, mezu hauek kudeatzeko aukerak ezartzeko.
- Egin klik 'Ados'en.
Mezu baten hartu-agiria eskatzeko:
- Mezua prestatzeko leihoan, egin klik 'Aukerak'en.
- Egin klik 'Hartu-agiria' koadroan.
(Windows eta Mac OS soilik) Mezuak, karpetak eta berri-taldeak ikusteko leihoak nola erabiliko diren zehazteko:
- Edizioa menuan, aukeratu 'Hobespenak'. Hautatu 'Posta eta Berri-taldeak' kategoriako 'Leiho-ezarpenak'.
- Hautatu Messenger leihoak (Communicator menuko Messenger hautatzean agertzen den leihoak) erabiliko duen hiru paneleko diseinu-mota.
- Hautatu mezuak, karpetak eta berri-taldeak leiho berri batean edo lehendik dagoenean irekiko diren.
- Hautatu Messenger ala Mezu-zentroa irekiko den Communicator menuko 'Berri-taldeak'en edo honen ikonoan klik egiten duzunean.
- Egin klik 'Ados'en.
Posta elektronikoa behera kargatzeak disko-lekua agortu dezake. Postak diskoan hartzen duen lekua muga dezakezu.
- Edizioa menuan, aukeratu 'Hobespenak'. Hautatu 'Posta eta Berri-taldeak' kategoriako 'Disko-lekua'.
- Mezu oso handiak ez behera kargatzeko, egin klik 'Ez biltegiratu lokalki __ kB baino gehiagoko mezurik' aukeran eta idatzi gehieneko tamaina.
- Mezu-karpetak trinkotuta mantentzeko, egin klik 'Trinkotu karpetak automatikoki, horrela __ kB baino gehiago aurrezten badira' aukeran eta idatzi zenbatekoa. Diskoan leku hori aurrezteko aukera dagoenean, mezu-karpetak automatikoki trinkotuko dira.
- Egin klik 'Ados'en.
Berri-taldeetako mezuak zenbat denbora gordeko diren zehazteko:
- Egin klik 'Mezuak garbitzean' azpiko hiru botoietako batean, berri-taldeetako mezuak noiz ezabatu behar diren zehazteko.
- 'Gorde mezu guztiak' hautatzen ez baduzu, idatzi mezuak gordetzeko egun-kopurua edo gorde beharreko azken mezuen kopurua.
- Irakurritako mezuak berehala ezabatzeko, egin klik 'Gorde irakurri gabeko mezuak soilik'en.
- (Windows soilik) Mezuen gai-lerroak soilik gordez diskoan lekua aurrezteko, egin klik 'Kendu soilik __ egun baino gehiago dituzten mezu-testuak' aukeran eta idatzi mezu-testuak gordetzeko egun-kopurua.
- Egin klik 'Ados'en.
Disko-cachea txikituz ere lekua aurreztuko duzu diskoan.
'Karpeten harpidetza' elkarrizketa-koadroa agertu da Communicator 4.5era bertsio-berritzen ari den Communicator 4.0 IMAP posta-erabiltzailea zarelako. Communicator 4.5ek IMAP karpetetan harpidetzeko aukera ematen die erabiltzaileei. Communicator automatikoki zure karpeta guztietan harpidetzea ezar dezakezu, edo karpetak zuk zeuk hautatzeko aukera ere baduzu.
Karpeten harpidetza zuk zeuk egiten baduzu 'Harpidetu berri-taldeetan/IMAP karpetetan' elkarrizketa-koadroa agertuko da, zure uneko karpeten zerrenda bistaratuz.
Urriak 8, 1998
Copyright © 1994-1998 Netscape Communications Corporation.
Itzulpenaren copyright-a © 1999 Canal21 Servicios Interactivos S.A. Eskubide guztiak erreserbatuta.