GCompris dokumentazioa
Bruno Coudoin-ek idatzia
Table of Contents
GCompris-en xedea hau da: hainbat hezkuntza-joko txiki biltzen dituen gune
nagusi bat eskaintzea erabiltzaileari.
Gaur egun nolabaiteko hezkuntza-edukia eskaintzen duen software libre asko
dago jada. Zoritxarrez, zaila izaten da joko horien jarraipena egitea,
instalatzea eta erabiltzea, ez baitira abiadura berean garatzen, eta
bakoitzak bere erabiltzaile-interfaze berezia eskaintzen baitu.
Hainbat jardueratarako sarbidea ematen duen erabiltzaile-interfaze bat
eskaintzea da GCompris-en xedea.
GNU proiektukoa da GCompris.
Haurrek erraz erabiltzeko diseinatuta daude kontrol guztiak. Horregatik,
GCompris-ek ez dio jarraitzen Gnome-ren erabiltzaile-interfazeen estandarrari.
Sagu bidez kontrolatzen da GCompris. Ezin da erabili sagurik edo gailu
erakuslerik gabe.
Abiarazitakoan, goitik behera ondokoak erakusten dituen ikuspegi grafiko
bat aurkezten du GCompris-ek:
-
Jardueren ikonoen zerrenda
Ikono bakoitzak jarduera bat adierazten du. Sagua ikono baten gainetik
pasatzean, nabarmendu egiten dira, eta jardueraren izena eta azalpena
agertzen dira jardueren azalpen-arean.
-
Jardueren azalpen-area
Nabarmendutako jarduera-ikonoari buruzko azalpen labur bat bistaratzen du.
Kontuan izan azalpenak nazioartekotuta daudela; horrek esan nahi du helburuko
hizkuntzara itzulita agertuko direla (Nazioartekotzeari buruzko informazio
gehiago nahi izanez gero, ikus section Nazioartekotze-gaiak.
-
Kontrol-barra:
Kontrol-barra beti agertzen da GCompris-en. Ikono horiek testuinguruaren
araberakoak izaten dira; horrek esan nahi du ikono bat ez dela bistaratzen
testuinguru jakin horretan esanahirik ez daukanean.
Kontrol-barrak ikonoak hauek ditu ezkerretik eskuinera:
-
Laguntza:
Kasuren batean jarduera bat zailegia izan daiteke Jardueren azalpen-area
eremuan azaltzeko. Horrelakoetan, informazio osagarria eskaintzen da.
-
Maila:
Jarduera batzuek maila bat baino gehiago eskaintzen dituzte. Maila-kopurua
jardueraren araberakoa izaten da.
-
Ados:
Jarduera batzuek ez dute automatikoki detektatzen haurrak zeregina amaitu
duela. Hor klik egitea teklatuan RET sakatzearen antzekoa da, eta,
beraz, RET tekla laster-tekla bat da.
-
Amaitu:
Amaitu uneko jarduera, baten bat irekita badago, eta, bestela, irten GCompris-etik.
Jarduera-menuaren mailan sartzen denean, elkarrizketa-leiho bat irekiko da,
GCompris-etik irten nahi dugula berresteko.
-
Honi buruz:
Ireki Gcompris-en Honi buruz koadroa bertsio-zenbakiarekin, egilearekin,
lizentziarekin eta lineako baliabideetarako estekekin.
-
Konfiguratu:
Bistaratu GCompris-en konfigurazio-koadroa. Konfigurazioa GCompris-mailan
egin daiteke, jarduerarik hautatuta eduki beharrik gabe.
Jarduera bat hautatuta egonez gero, konfigurazio-aukerak agertzen dira.
Konfigurazioa iraunkorra izaten da, eta erabiltzailearen home direktorioko
gnome fitxategian gordetzen da, .gnome/gcompris-en.
Menu-mailan, egin klik jardueraren ikonoan.
Kontrol-barran, hautatu eskuin-eskuineko ikonoa.
GCompris nazioartekotuta dago, eta gaur egun dagoeneko onartzen ditu
hainbat hizkuntza.
Zure hizkuntza badagoen ikusteko, Gcompris-en iturburu-paketeko 'po'
direktorioan begira dezakezu. Zure hizkuntzara itzulita badago, honelako
fitxategi bat egongo da: `eu.po' (eu=euskara).
Zure hizkuntza ez badago, zeuk itzul dezakezu GCompris-entzat!
Jarraibiderik nahi izanez gero, galdetu proiektu-buru ofizialari.
Lehendabizi, gehitu zure hizkuntzaren izena ALL_LINGUAS-en, configure.in-en
Birsortu configure fitxategia honekin:
autoconf
Ondoren, sortu fitxategi berri bat, `gcompris.pot', komando hau erabiliz:
cd gcompris/po
make update-po
Hori egindakoan, eskuratu `gcompris.pot' fitxategia, eta kopiatu
`XX.po' fitxategi batean. Hor zure hizkuntza adierazten du XX-ek;
adib., 'it' italiera da, eta 'eu' euskara.
Irakurri fitxategia; hor dago GCompris-en agertzen den ingelesezko testu
guztia. Nahikoa duzu zure itzulpena idaztea ingelesezko esaldi bakoitzaren
ondoren agertzen den area hutsean.
Zure itzulpena egiaztatzeko, make install
-ekin
instalatu behar duzu gcompris maila gorenean.
Ondoren, bidali itzulpena GCompris-en mantentzaileari. Hurrengo banaketa
ofizialean gehituko du zure itzulpena.
Haurrentzako egokia iruditzen zaizun jokoren baten ideiaren bat baldin
badaukazu, proiektu berri bat sor dezakezu. Proiektu berri horri gIdeia
deituko diogu. Hutsetik hasten bazara, menua, egoera-barra, erabiltzaileen
feedback-mekanismoa eta abar inplementatu beharko dituzu.
gIdeia ez bada programa konplexua eta handia, errazagoa izan daiteke
gIdeia hori GCompris jarduera gisa inplementatzea.
Horrela, uneko azpiegitura osoa baliatuko duzu, eta nahikoa duzu zeurea
den ideia hori bakarrik lantzea.
Azken erabiltzailearentzat ere errazagoa izaten da interfaze bakar bat
edukitzea hainbat jarduerarekin erabiltzeko, gIdeia1, gIdeia2 eta abar
instalatzea baino.
GCompris-en xedea ez da programazio-lengoaia berri bat bihurtzea.
C lengoaian inplementatzen da, eta jarduerak ere bai. Jarduerak eta
GCompris dinamikoki estekatzen dira abioan (plugin-ak), eta, beraz,
posible da jarduera berriak gcompris-en nukleotik bereiz banatzea.
Uneko inplementazioak Gnome Canvas trepeta du oinarri
(ikus http://www.gnome.org dokumentazioak). Gnome Canvas-ek maila
handiko trepeta bat eskaintzen du, programatzaileak bit-mapak manipulatzetik
libratzen dituena aplikazio grafikoak egitean. Uneko inplementazioan, jarduerak
ezin dira beste trepeta batekin idatzi. Canvas-en ahalmena eskasegia bada,
GCompris aldatu egin beharko da beste trepeta batzuk onartzeko.
Datu-fitxategiak irakur ditzaketen eta horren arabera portatzen diren
jarduera finagoak erabiltzea litzateke beste hurbilketa bat. Programatzaile
ez direnek GComprisen edukia gehitzea ahalbidetuko duen GCompris
jarduera-editore bat da horrelako kasuetarako bururatzen zaiguna.
GCompris-en helburu nagusia irakasleak eta hezitzaileak direnez,
etorkizun handiko aukera dirudi. Kontuan izan zenbait jarduera prestatuta
daudela datuak XML fitxategi batetik hartzeko.
GCompris-ek hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie jarduera-garatzaileei.
Fitxategi honetan azaltzen dira zerbitzuak: gcompris/gcompris.h
-
GnomeCanvasItem *gcompris_set_background(GnomeCanvasGroup *parent, gchar *file);
Ezarri zure jokoaren atzeko planoko irudia. Irudia kargatzeko laguntza
nahi izanez gero: gameutil.h
-
void gcompris_bar_set_level (GcomprisGame *gcomprisGame);
Erabiltzaileak ondo egin du. Hurrengo mailara joan behar du orain.
Dei egin aurretik, gcomprisGame->level
eguneratu egin behar du
jarduerak.
-
void gcompris_bar_set_timer (guint time);
Erabiltzaileari jardueran zein puntutan dagoen adierazteko erabiltzen
den progresio-barra bat da denbora-neurgailua. Balio horrek 0 eta
gehienezko denboraren artekoa izan behar du (gehienezko denbora
honek ematen du: bar_set_maxtimer()
-
void bar_set_maxtimer (guint time);
Ezarri progresio-barraren gehienezko balioa.
Horrela, beraz, jarduera bat sortzen duzunean, gcompris/plugin.h
gehitu behar duzu metodo horiek atzitzeko (dagoeneko badago hemen: gcompris/gcompris.h).
plugin.h-k BoardPlugin egitura ere definitzen du. GCompris-en
bihotza da, hain zuzen ere.
Jarduera bakoitzak bere BoardPlugin-a sortzen du, eta Gcompris-i
itzultzen dio get_bplugin_info() sarrera-puntuari dei egitean:
BoardPlugin* *get_bplugin_info ();
BoardPlugin-ak itzulitako egiturak zure inplementazio-metodoetarako
atzeradeiak eduki behar ditu.
BoardPlugin egiturak gutxienez hauetarako atzeradeiak
hornitu behar ditu:
-
void *GcomprisStartBoard (GcomprisBoard *gcomprisBoard);
GCompris-ek dei egiten dio, erabiltzaileak jarduera hori eskatutakoan
-
void *GcomprisEndBoard (void);
GCompris-ek dei egiten dio, erabiltzaileak kontrol-barrako 'amaitu'n klik egitean.
Aukeran, GComprisGame egitura batek honen atzeradeiak izan ditzake:
-
gint *GcomprisKeyPress (guint keyval);
Jarduerak erabiltzailearen tekla-sakatzea jaso nahi badu,
atzeradei-metodo hori hornitu behar du. Keyval ez da iragazten eta
Gnomek itzuli bezalaxe itzultzen da. Egiaztatu Gnome dokumentazioa,
nola manipulatu ikusteko.
-
void *GcomprisOK (void);
Metodo horri dei egiten zaio erabiltzaileak kontrol-barrako 'Ados' botoian
klik egitean. Normalean ohitura ona izaten da Sartu eta Itzuli teklak 'Ados'
botoi gisa erabiltzea, baina beharbada batzuetan ez da egokia izango.
Horregatik, jarduera-inplementazioaren erantzukizuna da hori egitea.
-
void *GcomprisSetLevel (guint level);
Erabiltzaileak eskatutako mailarekin dei egiten zaio.
Hemen onartzen duzun gehienezko maila-zenbakia eman behar duzu:
gcomprisGame->maxlevel
. Baliozko maila-balio batekin bakarrik dei
egiten saiatuko da Gcompris.
bat bikoiztearen adibide bat
GCompris-en jarduera berri bat gehitzeko egin beharreko urrats guztiak
azaltzen ditu.
Esate baterako, erlojuaren jokoa nola egin nuen azaltzen dut hemen.
-
Lehendik dagoen joko bat kopiatu (jarduera berriaren antzekoena).
cp algebra.c clockgame.c
-
Editatu src/boards/Makefile.am eta gehitu fitxategia lib_LTLIBRARIES zerrendari
Ondoren, gehitu amaieran hauen sarrerak: libclockgame_la_LDFLAGS,
libclockgame_la_LIBADD eta libclockgame_la_SOURCES. Hori nola egin
ikusteko, begiratu src/boards/Makefile.am-eko adibideak.
-
clockgame.c-n ordeztu 'algebra' guztiak 'clockgame'rekin
-
clockgame.c-n ezarri joko berriaren datu egokiak:
if(g_strcasecmp(gcomprisBoard->type, "clockgame")==0)
Orduan jardueraren azalpena sortu edo kopiatu behar duzu dagokion lekuan
cp boards/algebra.xml boards/clockgame.xml
Ondoren, editatu clockgame.xml azalpen eta ikono egoki batekin.
Ezarri ikono-fitxategia clockgame.xml fitxategian zehaztutako kokalekuan.
-
boards/Makefile.am-n, gehitu zure fitxategia zerrendan. Errespetatu ordena alfanumerikoa.
Urrats bera hemen: po/POTFILES.in
-
make eginda dena behar bezala konpilatu beharko litzateke.
-
make install komandoa ezinbestekoa da; bestela, ikonoa ez da aurkituko abioan.
-
Orain gcompris exekutatzean ikonoak agertu beharko luke, eta gai izan
beharko zenuke kopiatuko jokoarekin jolasteko. Orain clockgame.c-ko
jarduera kodetu behar duzu
-
Eguneratu po fitxategiak:
cd gcompris/po
edit POTFILES.in and add src/clockgame.c)
make
make update-po
-
Orain itzulpena gehi dezakezu po fitxategietan.
-
'make' eta ondoren 'make install' exekutatzean, zure itzulpena
konpilatu eta instalatu egingo da.
1.1 bertsioa, 2000ko martxoa
Copyright (C) 2000 Free Software Foundation, Inc.
59 Temple Place, Suite 330, Boston, MA 02111-1307, USA
Edonork egin eta bana ditzake lizentzia-dokumentu honen kopia literalak,
baina debekatuta dago dokumentuan aldaketak egitea.
-
AITZINSOLASA
Lizentzia honen xedea da eskuliburua, testuliburua edo beste edozein
dokumentu idatzi free (libre) egitea askatasunaren zentzuan:
edonori ziurtatzea kopiatzeko eta birbanatzeko benetako askatasuna,
aldatuta zein aldatu gabe, eta komertzialki zein ez-komertzialki.
Bestalde, Lizentziari esker autoreei eta argitaratzaileei euren lana
aitortu ahal zaie, eta ez dira beste batzuk egindako aldaketen erantzule.
Lizentzia hau "copyleft" mota bat da, hau da, dokumentu horretatik
eratorritako lan guztiek ere libreak izan behar dute zentzu berean. GNU
Lizentzia Publiko Orokorra osatzen du, lizentzia hori software
librearentzat diseinatutako "copyleft" lizentzia baita.
Lizentzia hau software librearen eskuliburuentzat erabiltzeko diseinatu
dugu, izan ere, software libreak dokumentazio librea behar baitu. Programa
libre baten eskuliburuek software librearen askatasun berberak izan
behar lituzkete. Baina lizentzia hau ez da software-eskuliburuentzat
soilik; edozein testu-lanentzat erabil daiteke, zein gairi buruzkoa den
eta liburu gisa inprimatua dagoen ala ez kontuan hartu gabe. Lizentzia
hau batez ere gida edo erreferentzia izatea helburu duten lanentzat
erabiltzea gomendatzen dugu.
-
APLIKAGARRITASUNA ETA DEFINIZIOAK
Eskuliburu edo bestelako lan bati Lizentzia honen baldintzen pean bana
daitekeela adierazten duen oharra jarri baldin badio egile-eskubideen
jabeak, eskuliburu edo lan horri lizentzia hau aplikatuko zaio. Hemendik
aurrera "Dokumentua" aipatzen denean, horrelako eskuliburu edo lanei
egiten die erreferentzia. Publikoko edonor da lizentziaren hartzaile, eta
"zu"ren bidez zuzentzen zaio dokumentua.
Dokumentuaren "Bertsio aldatua" esaten denean, Dokumentu hau osorik
edo zati batean biltzen duen edozein lan adierazten da, hau da, kopia
literala, aldaketak dituena edo beste hizkuntza batera itzulitakoa.
"Atal sekundarioa" Dokumentuaren eranskin izenduna edo gai nagusiaren
aurreko hasierako atala da, eta Dokumentuaren argitaratzaileek edo
autoreek Dokumentuaren gai nagusiarekiko (edo gai horrekin zerikusia
duten gaiekiko) duten erlazioari buruzkoa da soil-soilik. Atal
sekundarioan ez da agertzen zuzenean gai nagusiari dagokion ezer.
(Adibidez, Dokumentua matematikako eskuliburu bat bada, Atal sekundarioak
ez da matematikarik azalduko.) Gai nagusiarekiko edo harekin zerikusia duten
gaiekiko harremana lotura historikoa izan liteke, edo haien ikuspegi
legal, komertzial, filosofiko, etiko edo politikoa.
"Atal aldaezinak" Atal sekundario jakin batzuk dira. Euren izenburuak
Dokumentu hau Lizentzia honen pean argitaratu dela adierazten duen
oharrean aipatzen dira, Atal aldaezin gisa.
"Azaleko testuak" testu zati txikiak dira eta Dokumentu hau Lizentzia
honen pean argitaratu dela adierazten duen oharrean aipatzen dira,
Aurreko azaleko testu edo Atzeko azaleko testu gisa.
Dokumentuaren kopia "gardena" makina bidez irakurtzeko moduko kopia da
eta, gainera, publiko orokorrak erabiltzeko moduko formatuduna,
zuzenean testu-editore arruntekin ikusi eta edita daitekeena edo,
pixeletan osatutako irudia bada, pintatzeko editore orokorrekin edo,
marrazkia bada, marrazki-editore oso erabilgarriekin editatzeko
modukoa, eta testu-formateatzaileetan sargai edo input gisa erabil
daitekeena, edo automatikoki itzul daitekeena testu-formateatzaileek
sargai gisa onartzen duten formatuetako batera. Beste era bateko
fitxategi-formatu Gardenean egindako kopia, irakurleek aldaketak egiteko
eragozpenak eta trabak jartzeko diseinatutako marka-sistema duena, ez da
Gardena. "Gardena" ez den kopiari "Opakoa" esaten zaio.
Kopia Gardenak egiteko erabil daitezkeen formatu egokien artean,
besteak beste, honakoak ditugu: markaketarik gabeko ASCII soila,
Texinfo sarrera-formatua, LaTeX sarrera-formatua, @acronym{SGML} edo
@acronym{XML} jendeak erabiltzeko moduko @acronym{DTD}arekin, eta
pertsonek aldatu ahal izateko diseinatutako @acronym{HTML} sinple eta
estandarrarekiko egokitua. Formatu opakoen artean, berriz, honako hauek
ditugu: PostScript, @acronym{PDF}, testu-prozesadore propietarioek soilik
irakurri eta edita ditzaketen testu-formatu propietarioak, normalean
erabilgarri izaten ez diren prozesatze-tresnak edota @acronym{DTD}ak
dituzten @acronym{SGML} edo @acronym{XML}ak, eta zenbait testu-prozesadore
irteera-erabileretarako soilik sortutako makina-bidezko sorkuntza duten
@acronym{HTML}ak.
"Titulu-orriak" esan nahi duena zera da: inprimatutako liburu bati
dagokionez, titulu-orria bera eta Lizentzia honek titulu-orrian
agertzera behartzen duen materiala modu irakurgarrian biltzeko behar
diren ondorengo orriak. Berez titulu-orririk ez duten formatuetan
egindako lanetan, "Titulu-orriak" esan nahi duena da, testuaren gorputza
hasi aurretik, gehien nabarmenduta agertzen den lanaren tituluaren ondoan
agertzen den testua.
-
KOPIA LITERALAK
Dokumentua edozein euskarritan kopia eta bana dezakezu, komertzialki
zein ez-komertzialki, baldin eta Lizentzia hau, copyright oharrak eta,
Dokumentuari lizentzia hau aplikatzen zaiola adierazten duen
lizentzia-oharra jartzen bazaie kopia guztiei, eta Lizentzia honi
inolako beste baldintzarik gehitzen ez badiozu. Egiten edo
banatzen dituzun kopietan ezin da erabili irakurketa edo kopiak egitea
eragozten edo kontrolatzen duen inongo baliabide teknikorik. Nolanahi ere,
kopiak egiteagatik ordaintzea onartzen da. Kopia asko banatzen baduzu
(hurrengo atalean zehazten da kopurua), 3. ataleko baldintzak ere bete
behar dituzu.
Goian azaldutako baldintza berdinen pean kopiak mailega ditzakezu
baita ere, eta kopiak jendaurrean erakutsi ere bai.
-
KANTITATE HANDIAK KOPIATZEA
Dokumentuaren 100 kopia baino gehiago argitaratzen badituzu eta
dokumentuaren lizentzia-oharrak Azaleko testuak behar baditu, azalean,
argi eta garbi Azaleko testu hauek dituzten kopiak erantsi behar
dituzu: Aurrealdeko testuak aurrealdeko azalean eta atzealdeko testuak
atzealdeko azalean. Bi azalek modu argi eta irakurgarrian identifikatu
behar zaituzte kopia horien argitaratzaile gisa. Aurrealdeko azalak titulu
osoa izan behar du, eta tituluaren hitz guztiak maila berdinean izan
behar dute nabarmenak eta ikusteko modukoak. Horrez gainera, beste
material batzuk ere gehi ditzakezu azaletan.
Azaletara mugatutako aldaketekin egindako kopiak, Dokumentuaren
titulua mantentzen bada eta baldintza horiek betez egiten badira,
kopia literaltzat jo daitezke beste alderdi batzuei dagokienez.
Azal horietan jarri beharreko testuak handiegiak badira modu
irakurgarrian ipintzeko, zerrendako lehenak jarri behar dituzu azalean
bertan (sartzen diren guztiak), eta ondorengo orrietan jarraitu
besteekin.
Dokumentuaren100 kopia Opako argitaratzen edo banatzen badituzu, kopia
Opako bakoitzarekin batera makinaz irakurtzeko moduko kopia Garden bat
eman behar duzu, edo bestela, kopia Opako bakoitzean edo bakoitzarekin
batera ordenagailu-sare bateko helbide bat adierazi beharko duzu,
edonork libreki atzi dezakeena eta Dokumentuaren kopia Garden osoa
daukana, gehitutako materialik gabe, sare-erabiltzaile arruntak
anonimoki deskargatu ahal izateko doan eta sare-protokolo estandar
publikoen bidez. Azken aukeraren bidetik jotzen baduzu, zentzuz eta
zuhur jokatu behar duzu kopia Opako asko banatzen hasten zarenean, kopia
Garden hori adierazitako kokalekuan urtebetean gutxienez erabilgarri eta
atzigarri egongo dela segurtatzeko zuk edizio horren azken kopia Opakoa
(zuzenean edo zure agente edo xehekarien bidez) publikoari banatzen
diozunetik kontatzen hasita.
Bestalde, Dokumentuaren kopiak kantitate handian birbanatzen hasi
aurretik, autoreekin harremanetan jar zaitezen eskatzen zaizu, behartu
gabe, Dokumentuaren bertsio eguneratua eman ahal izan diezazuten.
-
ALDAKETAK
Dokumentuaren Bertsio aldatuaren kopiak egin eta bana ditzakezu, baldin
eta goiko 2. eta 3. ataletako baldintzak betetzen badituzu, kontuan
izanik betiere, Bertsio aldatua Lizentzia honen pean banatu behar
duzula, Bertsio aldatua izanik Dokumentuaren funtzioa egingo duena, eta
beraz, Bertsio aldatua banatu eta aldatzeko baimena eman behar diozula
kopia bat duen edonori. Horrez gainera, honako hauek egin
behar dituzu Bertsio Aldatuan:
-
Titulu-orrian (eta azaletan, azalik badu) beste titulu bat erabili
behar duzu Dokumentuaren eta aurreko bertsioen tituluengandik
desberdina (aurreko bertsiorik badago, Dokumentuaaren Historiaren
atalean zerrendatuta egongo da). Aurreko bertsio horietako baten izenburu
bera erabil dezakezu, baldin eta jatorrizko argitaratzaileak
horretarako baimena ematen badu.
-
Titulu-orrian, autore gisa, Bertsio aldatuan aldaketak egin dituen
pertsona edo erakunde baten edo gehiagoren izena jarri behar duzu, eta
horrekin batera, Dokumentuaren bost egile nagusien izena gutxienez (eta
bost baino gutxiago badira, guztiena).
-
Titulu-orrian Bertsio aldatuaren argitaratzailearen izena jarri behar
duzu, argitaratzaile gisa.
-
Dokumentuaren copyright ohar guztiak mantendu behar dituzu.
-
Jar ezazu egin dituzun aldaketei dagokien copyright-oharra
beste copyright oharren ondoan.
-
Copyright oharren jarraian, ipini lizentzia-oharra, Lizentzia honen
baldintzak betez Bertsio aldatua erabiltzea baimentzen duena, beheko
eranskinean agertzen den moduan.
-
Lizentzia-ohar horretan Dokumentuaren lizentzia-oharrean adierazitako
Atal aldaezin eta jarri beharreko Azaleko testu guztien zerrenda
mantendu behar duzu.
-
Lizentzia honen kopia ere, aldaketarik gabe, jarri behar duzu.
-
"Historia" izeneko atala ere mantendu, eta baita bere titulua ere, eta
gehitu gutxienez Bertsio aldatuaren titulua, urtea, egile berriak eta
argitaratzailea Titulu-orrian bezala adierazten dituen elementua.
Dokumentuan "Historia" izeneko atalik ez badago, sortu Dokumentuaren
titulua, urtea, egileak eta argitaratzailea Titulu-orrian bezala aipatzen
dituena, ondoren gehitu aurreko esaldian aipatu den Bertsio aldatua
deskribatzen duen elementua.
-
Dokumentuaren kopia Gardena publikoki atzitzeko Dokumentuan ematen den
sare-helbidea (helbiderik ematen bada) mantendu behar duzu, eta era
berean, baita Dokumentuaren oinarri izan diren aurreko bertsioentzat
ematen diren sare-helbideak ere. Helbide horiek "Historia" atalean sar
daitezke. Sare-helbideak ez dira nahitaez jarri behar, Dokumentua bera
baino gutxienez lau urte lehenago argitaratutako lanari dagozkionak baldin
badira, edo horretarako baimena ematen badu bertsioaren jatorrizko
argitaratzaileak.
-
"Eskertzak" edo "Eskaintzak" izeneko atal guztietan mantendu atalaren
titulua eta ataleko eskertza edota eskaintza bakoitzean egileak
darabilen substantzia eta tonua.
-
Dokumentuko Atal aldaezin guztiak mantendu behar dituzu,
testuak eta tituluak batere aldatu gabe. Sekzio-zenbakiak
edo haien baliokideak ez dira sekkzioaren tituluaren zatitzat jotzen.
-
Ezabatu "Oniritziak" izeneko sekzio guztiak. Mota horretako
atalik ez da sartuko Bertsio aldatuan.
-
Lehendik dagoen atal bati ez jarri "oniritziak"
titulua edo Atal aldaezinen baten tituluarekin gatazka sor lezakeena.
Bertsio aldatuak gai nagusiaren inguruko atal edo eranskin berriak
baditu, Atal sekundario gisa agertzen direnak, eta elementu horiek ez
baldin badute Dokumentutik kopiatutako materialik, zuk hala nahi izanez
gero, atal horietako batzuk edo denak aldaezin izenda ditzakezu.
Horretarako, gehitu atal horien tituluak Atal aldaezinen zerrendari
Bertsio aldatuaren lizentzia-oharrean. Titulu horiek gainerako
sekzio-tituluekiko ezberdinak izan behar dute.
"Oniritziak" titulua duen atala gehi dezakezu, baldin eta alderdi
desberdinek emandako zure Bertsio aldatuaren oniritziak soilik biltzen
badira bertan, eta ez beste ezer--adibidez, perituek egindako
ikuskatzea edo erakunde batek testua estandartzat onartu duela, eta
abar.
Gehienez 5 hitz dituen pasartea Aurreko azaleko testu gisa eta
gehienez 25 hitz dituen pasartea Atzeko azaleko testu gisa gehi
ditzakezu Bertsio Aldatuaren Azaleko testuen zerrendaren amaieran.
Aurreko azaleko testu bakar bat eta Atzeko azaleko testu bat gehi daiteke
entitate baten bidez (edo entitate batek egindako egokitzapenen bidez).
Dagoeneko Dokumentuak azaleko testua baldin badauka azal berarentzat,
aurretik zuk edo zu ordezkari zaituen entitateak gehitutakoa, ezingo duzu
beste testurik gehitu, baina nahi izanez gero, lehendik dagoena ordeztu
dezakezu, testu zaharra gehitu zuen argitaratzailearen baimen esplizitua
baldin baduzu.
Dokumentuaren egileak (edo egileek) edo argitaratzaileak (edo
argitaratzaileek), Lizentzia honen arabera, ez dute baimenik ematen
euren izenak inongo Bertsio aldatuaren publizitatean erabiltzeko edo
oniritzia eragiteko edo adierazteko.
-
DOKUMENTUAK BATZEA
Dokumentu hau lizentzia honen pean argitaratutako beste dokumentu
batzuekin bat dezakezu, lehen azaldutako Bertsio aldatuen 4. ataleko
baldintzak betetzen badituzu, baldin eta bateratzean jatorrizko
dokumentu guztien Atal aldaezinak gehitu badituzu, aldatu gabe, eta
guztiak zure lanaren lizentzia-oharrean Atal aldaezin gisa zerrendatu
badituzu.
Lana konbinatuak Lizentzia honen kopia bakarra baino ez du behar, eta
berdin-berdinak diren hainbat Atal aldaezin badaude, kopia bakarrarekin
ordeztu daitezke. Izen bera baina eduki ezberdina duten hainbat Atal
aldaezin baldin badaude, atal bakoitzaren titulua desberdindu eta titulu
bakar bihur ezazu, bukaeran autorearen edo argitaratzailearen izena jarriz
parentesi artean, edo errepikatzen ez den zenbaki bat. Egin ezazu
egokitzapen bera Atal aldaezinen zerrendako atal-tituluetan, lan
konbinatuaren lizentzia-oharrean.
Bateratzean, jatorrizko dokumentuetan "Historia" titulua duten sekzioak
bateratu behar dituzu, eta "Historia" tituludun sekzio bakar bat
osatu. Era berean, "Eskertzak" eta "Eskaintzak" tituluak dituzten
sekzio guztiak bateratu. "Oniritziak" titulua duten
sekzio guztiak, aldiz, ezabatu egin behar dituzu
-
DOKUMENTU-BILDUMAK
Dokumentu honekin eta lizentzia honekin argitaratutako beste dokumentu
batzuekin bilduma bat osa dezakezu, eta dokumentu bakoitzarekin batera
ematen den Lizentziaren kopiaren ordez, Lizentzia bakarra eman dezakezu
bilduma osoarentzat, baldin eta dokumentu bakoitzaren kopia literalak
egiteko lizentzia honek ezartzen dituen baldintzak betetzen badituzu
beste alderdi guztiei dagokienez.
Bildumatik dokumentu bat atera eta banaka bana dezakezu Lizentzia honen
pean, baldin eta ateratako dokumentuari Lizentziaren kopia bat jartzen
badiozu, eta kopia literalei dagokienez Lizentziaren beste alderdi
guztiak betetzen badituzu.
-
LAN INDEPENDENTEAK AGREGATZEA
Dokumentuaren edo haren eratorrien konpilazioa beste dokumentu edo lan
bereizi eta independente batzuekin, biltegi-bolumen batean edo
banaketarako euskarri batean, osorik ez da Dokumentuaren Bertsio aldatu
bat, non eta konpilazio-copyright-ik ez den eskatzen
konpilazioarengatik. Horrelako konpilazioei "agregazio" esaten zaie, eta
Lizentzia hau ez zaie aplikatuko Dokumentuarekin batera konpilazioan
sartutako gainerako lanei, konpilazioan sartu izanagatik bakarrik,
baldin eta ez badira Dokumentuaren lan eratorriak.
Azaleko testuari dagokion 3. ataleko betebeharra Dokumentuaren kopia
hauei aplikatzerik baldin badago, orduan, Dokumentua agregazio osoaren
laurdena baino txikiagoa bada, Azaleko testuak Dokumentua agregazioaren
barnean biltzen duten azaletan bakarrik jar daitezke.
Gainerantzean, agregazio osoa inguratzen duten azaletan jarri behar
dira testu horiek.
-
ITZULPENA
Itzulpena aldaketatzat jotzen da, eta beraz, Dokumentuaren itzulpenak
bana ditzakezu 4. ataleko baldintzen pean.
Atal aldaezinen ordez itzulpena bakarrik jartzeko copyright-aren jabeen
baimena behar da, baina Atal aldaezin batzuen edo guztien itzulpenak
jar ditzakezu Atal aldaezin horien jatorrizko bertsioekin batera.
Lizentzia honen itzulpena ere jar dezakezu, baldin eta ingelesezko
jatorrizko bertsioa ere jartzen baduzu. Lizentzia honen itzulpena eta
jatorrizko ingelesezko bertsioa bat ez badatoz, jatorrizko bertsioak
balioko du.
-
ESKUBIDEAK KENTZEA
Lizentzia honen baitan espresuki adierazitakoa bete gabe ezin da
Dokumentua kopiatu, aldatu, azpilizentziatu edo banatu. Beste era batean
Dokumentua kopiatu, aldatu, azpilizentziatu edo banatzeko saio oro
deuseza izango da, eta Lizentzia honen baitan dauzkazun eskubideak
automatikoki kendu egingo zaizkizu. Dena den,
Lizentzia honen baitan zuregandik kopiak edo eskubideak jaso dituztenei
ez zaizkie lizentziak kenduko, baldintzak betetzen dituzten bitartean.
-
LIZENTZIAREN BIRMOLDAKETAK
Free Software Foundation-ek GNU Dokumentazio Librearen Lizentziaren
bertsio berrituak eta birmoldatuak argitaratuko ditu noizean behin.
Bertsio berri horiek egungoaren antzekoak izango dira espirituz, baina
arazo edo kezka berriei aurre egin beharko dietenez, litekeena da
zehatz-mehatz bat ez etortzea. Ikus
http://www.gnu.org/copyleft/.
Lizentziaren bertsio bakoitzak bertsio-zenbaki desberdindua dauka.
Dokumentuak Lizentziaren bertsio zenbakidun jakin bat "edo berriago
bat" dagokiola zehazten badu, orduan, bertsio zehaztuko baldintzak edo
Free Software Foundation-ek argitaratutako bertsio berriago batekoak
jarraitzeko aukera duzu (zirriborro gisa argitaratutakoek ez dute
balio). Dokumentuak ez badu Lizentzia honen
bertsio-zenbakirik zehazten, Free Software Foundation-ek argitaratutako
bertsioetako edozein aukera dezakezu (baina ez zirriborro gisa
argitaratutakoa).
Zuk idatzitako dokumentu batean Lizentzia hau erabiltzeko, jar ezazu
Lizentziaren kopia bat dokumentuan, eta titulu-orriaren jarraian,
berriz, copyright-a eta lizentzia-ohar hauek:
Copyright (C) year your name.
Baimena ematen da dokumentu hau kopiatu, banatu edota aldatzeko
Free Software Foundation-ek argitaratutako GNU Dokumentazio Librearen
Lizentziaren 1.1 bertsioan edo berriago batean ezarritako baldintzak
betetzen badira, non Atal aldaezina list their titles ZERRENDATU
EUREN TITULUAK den eta Aurreko azaleko testuak eta Atzeko azaleko
testuak list ZERRENDATU diren.
Lizentziaren kopia bat aurkituko duzu "GNU Dokumentazio Librearen
Lizentzia" atalean.
Atal aldaezinik ez baduzu, idatzi "Atal aldaezinik gabe" aldaezinak
zein diren adierazi beharrean. Aurreko azaleko
testurik ez baduzu, "Aurreko azaleko testurik gabe" idatzi "Aurreko
azaleko testuak list ZERRENDATU dira" adierazi beharrean; gauza
bera Atzeko azaleko testuei dagokienez.
Zure dokumentuan programa-kodearen adibide ez-tribialik baldin badago,
zera gomendatzen dizugu: adibide horiek ere jartzea aukeratutako
software librearen lizentziarekin batera paraleloki, GNU Lizentzia
Publiko Orokorra lizentzian esaterako, software librean erabil daitezen
ahalbidetzeko.
Version 1.1, March 2000
Copyright (C) 2000 Free Software Foundation, Inc.
59 Temple Place, Suite 330, Boston, MA 02111-1307, USA
Everyone is permitted to copy and distribute verbatim copies
of this license document, but changing it is not allowed.
Jump to:
a
-
f
-
g
-
h
-
i
-
k
-
l
-
m
Ados ikonoa
Amaitu ikonoa
FDL, GNU Dokumentazio Librearen Lizentzia, FDL, GNU Dokumentazio Librearen Lizentzia
GCompris konfiguratzea
Gcompris-en xedea
GCompris-etik irtetea
GCompris-i buruz
GUI
Honi buruz ikonoa
Interfazea
Konfiguratu ikonoa
Kontrol-barra
Laguntza ikonoa
Maila ikonoa
This document was generated on 21 May 2008 using
texi2html 1.56k.